Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Teresa Abejón Peña, bidelaria:

Teresa Abejón Peña, bidelaria:

Burgosko probintziako Valdeande herrian jaio zen Teresa Abejón Peña (1965), baina 34 urte daramatza Madrilen. Jakin-min handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua, bidaiatzea, munduko txokoak ezagutzea gustatzen zaio. Hala, ez da harritzekoa ikerkuntza teknikari lanetan jardutea.

Lagun eta senide euskal herritarrak izanik, euskararekin eta euskal kulturarekin harreman estua du gazte-gaztetatik, baina atzerrian bizi denez gero, hizkuntza hitz egiteko aukerarik eta denbora nahikorik ez du izan oraintsu arte. Halere, duela zenbait urte erabaki zuen euskarari heltzeko garaia zela, eta Madrilgo euskaltegira jo zuen: “Euskara oso garrantzitsua da niretzat,  bertako berezitasun kulturalak eta sozialak ikusteko eta ulertzeko leihorik onena delako”.

Ordutik, gogo handiz jardun du ikasten, baina hutsune bat sumatu izan du. Eskoletatik at, hizkuntza norekin praktikatu ez zeukan, eta irakasleari galdetuta, honek Mintzaneten berri eman zion: “Mintzanet iruditu zitzaidan aukerarik onena nire maila hobetzeko eta konfiantza lortzeko; hasiera-hasieratik ekimen interesgarria iruditu zait. Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta, horretarako, praktikatzeko, uste dut aparteko aukera dela hau”…

Irakurri Teresa Abejón Peñak partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…

Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude