[Euskararen (pro)bokazioa] Kartoizko Hitzak: Suposatu
[Euskararen (pro)bokazioa] Kartoizko Hitzak: Suposatu –
Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.
.
SUPOSATU
.
Gero eta gehiago ikusten dugu suposatu hitza era guztietako testuinguruetan. Beste aukera batzuk ere emango ditugu. Hona hainbat aukera:
.
– Bai, berandu nator, barkatu. Suposatzen dut nire arrazoiek ez dutela asko balio, baina zulatua izan dut.
› Bai, berandu nator, barkatu. Pentsatzen dut nire arrazoiek ez dutela asko balio, baina zulatua izan dut.
› Bai, berandu nator, barkatu. Uste dut nire arrazoiek ez dutela asko balio, baina zulatua izan dut.
.
– Suposatzekoa da (suposatzen da) ez duzula onartuko, baina ondo pentsatu.
› Seguruenik ez duzu onartuko, baina ondo pentsatu.
› Iruditzen zait ez duzula onartuko, baina ondo pentsatu.
› Onartuko ez duzulakoan nago, baina ondo pentsatu.
.
– Behobian parte hartzeak desgaste handia suposatzen du.
› Behobian parte hartzeak desgaste handia eragiten du.
› Behobian parte hartzeak desgaste handia dakar.
.
– Diru-laguntza horrek gure GKEren aurrekontuaren % 75 suposatzen du.
› Diru-laguntza hori gure GKEren aurrekontuaren % 75 da.
.
– Livingstone doktorea, suposatzen dut.
› Livingstone doktorea, ezta?
› Livingstone doktorea, oker ez banago.
› Livingstone doktorea, jakina.
.
– Ausardia, suposatu egiten zaio.
› Ausardia, uste egiten zaio.
› Ausardia, berezkoa behar du.
.
– Suposa dezagun mundua bihar bukatuko dela.
› Eman dezagun mundua bihar bukatuko dela.
› Demagun mundua bihar bukatuko dela.
Zuk, ezagutzen duzu beste erabilerarik? Nola esango zenuke?
“suposatu” adiera guzti horietan haguitz egoquia da. Halaber, “suponitu” ere ona liçate.
Naffarreraz supposatu edota supponitu idazten dirade.
Euscara batuaren philosophian bethi eguiten çaio guerra benetan erabilcen denari. Cer daduca tcharretic supposatu eusconaffar hitz internationalac?
Orotariko Euskal Hiztegian bilatu eta, suposatu nahiz suponituren adibideak ageri dira. Gutxi eta oso berriak, baina badira.
Nik ez dut ia inoiz erabili. Erdarazko “suponer” makulu-hitzaren adiera bakoitzarentzat badira beste hainbeste esapide, argiagoak eta ez hain pedanteak.