‘sorioneku’

‘sorioneku’ –

Irulegiko baskoi herrixkako aztarnategian, K.a I. mendeko esku formako brontzezko xafla batean agertu dira inskripzioak. “Irulegiko eskua” deitu diote, lau lerroko inskripzio bat dauka eta lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: “sorioneku”.

Aranzadi zientzia elkarteak nafarroako Arangurengo Irulegi aztarnategian aurkitu du, Irulegi mendian, hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena litzateke, 2 mila urteko antzinatasuna du, eta hipotesia, etxeko harreran zori-ona emateko jarritakoa omen. Eskuin esku bat, brontzezkoa, beheruntz begira eta hiltzatua (brontzeko hiltze batez antza), etxeko sarreran kokatua… Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu honen berri emanez Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Arantzadi Zientzia Elkarteak prentsaurrekoa eman dute, Gongorako Jauregi Zaharrean, behean prentsaurrekoaren bideoa eta gehiago…

'sorioneku'
Iñigo Uriz  FOKU

'sorioneku'

Irulegiko eskua: 143,1 milimetroko altuera du, 1,09 milimetroko lodiera eta 127,9ko zabalera; 35,9 gramokoa da pisua.

Mattin Aiestaran (Aranzadiko arkeologoa): ”Hau da euskararen aurrekariaren lehen testu idatzia” -eitb-

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Irulegi mendian, Aranguren bailaran TV (Nafarroa), dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik. Ikerketa horiek Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker egin dira. Aurkezpenean parte hartu dute: Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Manolo Romero, Aranguren Ibarreko Alkateak eta Mattin Aiestaran, indusketaren Zuzendariak. Ikertzaileen artean, Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedraduna, Joaquín Gorrochategui Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna eta Berta Balduz Nafarroako Gobernuko zaharberritzailea izan dira.

… Aranguren Haraneko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, 2007. urtetik bultzatu ditu eremu honetako jarduera arkeologiko guztiak. Urte hauetan guztietan, Erdi Aroko Irulegiko gaztelua induskatu eta musealizatu dute (K.o. XI-XV. mendeak). Oraingoan, Udalak oraintsuko historiaurreko aztarnategi horretako lan arkeologikoak babestu ditu. Manolo Romero alkateak gogorarazi duenez, “Irulegi gure iragana nola ikertu eta museo nola bihurtu erakusteko eredu bihurtu da. Gaur egun, gaztelua ehunka lagunek bisitatzen dute; batez ere asteburuetan bertara joaten diren familia-taldeek. Orain, aurkikuntza esanguratsu hauei esker, Aranguren Ibarra berriro ere bihurtuko da Iruñeko Arroko aisialdi berde eta kulturaleko erreferente nagusietako bat”. Bisita ugari jasotzen duen aztarnategi hau eta haren kokapen hunkigarria direla eta, tokia oso jendetsua izaten da turismo kulturalari eta berdeari dagokienez. Irulegiko aztarnategia, gainera, Burdin Aroari buruzko eta EHUk finantzatutako doktorego-tesi baten azterketarako kasua da Burgoseko Unibertsitateko eta CENIEHreko (Gizakiaren Bilakaerari buruzko Ikerketarako Zentro Nazionala) ikerlarien laguntzarekin. Azkenik, bertako sustraiak eta inplikazioa uztartzen dituen proiektua da: Aranguren Haraneko Udala (proiektua modu eredugarrian bultzatzen du), Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntza edo auzolanean laguntzen duten haraneko bizilagunak, besteak beste…

Mattin Aiestaranek indusketaren zuzendariak zehazten duen bezala, “eskuineko esku luzatuaren forma duen brontzezko xafla bat da, ez dakigu zertarako erabiltzen zen baina Nafar Gobernuko Zaharberritze Departamentuan garbitzen ari zirenean, idazkera bat aurkitu zen atzealdean”. Idazkera hura karaktere paleohispaniko egina zegoen, hau da, latinera baino lehenagoko sistema grafiko batean idatzita, alegia. Erromatarrak Iruñerrira iritsi baino lehenagoko sistema grafiko batean. Epigrafian eta hizkuntzalaritzan adituek dagoeneko ikertu eta definitu dute idazkia eta beraien iritziz baskoieraz idatzia dago (euskara hizkuntzaren aurrekoa). Pieza brontzezko xafla bat da. Xafla leuna da, baina azazkalen forma du behatz batzuetan. Neurriak 143,1 mm-ko altuera, 1,09 mm-ko lodiera eta 127,9 mm-ko zabalera dira. Eskumuturretik hurbil dagoen muturraren erdian zulaketa bat du eta aurkitu zen tokiak, morfologiak eta dekorazioak, baita inskripzioak ere, egiaztatzen dute erritu-objektu bat zela, etxebizitzaren sarrerako atean esekita zegoena, etxea babes zezan. 

“Sorioneku”. Aparteko pieza honek duen beste berezitasun garrantzitsua bere transkripzioa da, epigrafista eta hizkuntzalari adituak gai izan baitira lehen hitza irakurtzeko eta egungo euskaratik ulertzeko. “Gai gara SORIONEKU den lehen hitza ulertzeko, baina oraindik ezin ditugu beste gustiak dezifratu”, dio Joaquín Gorrochateguik, Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Filologian Katedradunak. Sistema grafikoa. “Zalantzarik gabe baskoieraz idatzitako lehen dokumentua da, eta baskoierazko signario batean idatzia dago gainera”. Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedraduna… Inskripzioak bost hitz (40 zeinu) ditu, lau lerrotan banatuta. Testua idazteko erabilitako sistema grafikoa sistema iberiarratik moldatutako beste sistema bat da: Sistema baskonikoa hain zuzen ere. Lehen hitzaren -sorioneku- eta zonioneko euskal hitzaren (zorionekoa, zorte onekoa) arteko antza nabarmentzen da. Gainerako inskripzioak ezin izan dira orain arte deszifratu. Ondorioz, Irulegiren aurkikuntzak berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia -eta hizkuntza- munduan. Alde batetik, sistema grafiko espezifiko bat dagoela baieztatzen duelako, hau da signario baskonikoa. Gainera, I. mendearen hasieran aurkitu den eremu geografikoan baskoiera erabiltzen dela egiaztatzen duelako, hau da, duela 2.000 urte baino gehiago. Ikertzaileen arabera, inskripzioak orain arte baskoieraz ezagutzen zen testu zahar eta zabalena adierazten du. Inguru honetan egindako txanponen testigantzekin eta beste epigrafe batzuekin batera -Andandoko mosaikoa, Arangurengo brontzea eta Oliteko harriaren gaineko inskripzio bat-, antzinako baskoiek idazkera nola erabiltzen zuten erakusten du. Lekukotasunak berezitasun bat dakar euskarriaren tipologiari eta morfologiari dagokionez eta erabilitako idazkera teknikari dagokionez ere bai…

'sorioneku'

'sorioneku'
'sorioneku'

'sorioneku'

sorioneku irulegi

‘sorioneku’ ‘sorioneku’ ‘sorioneku’ ‘sorioneku’

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

49 pentsamendu “‘sorioneku’”-ri buruz

  • e(t)se(r)a (e)karri (z)eraukon
    bucaera aldera,
    etxe(r)a ekarri zion
    ikusten dut nik.

  • edo (h)eraukon = hion

  • Dolu Mentala 2022-11-14 13:10

    Gure ETB penagarri eta lotsaemangarriak euskalduntze berantiarrari buruzko dokumentalak emititzen segituko al du?

  • kebe ekirate
    keben / hemen ezkirate / ez girate

    girate = garate, garateke

  • Sinesgarriak eta egiantzekoak dira zure interpretazioak, Lavin, sorioneku zaz!

    Batetik, ederto baten kokatzen dira testuinguruan: “etxera ekarri zion”a zoriona bera izan liteke,

    eta “etxean ez gara”… esker txarrekoak, horrelako zerbait.

    Edonola ere, bat datoz ongi etorriaren antzeko zerbait adierazteko formularekin, eta testua funtsean horrelako zerbait izan daitekeela dio Javier Velaza adituak.

    Bestetik, oso hurbil dago Erronkari Irulegitik.

    Zer izan liteke etxera ekarri omen zion “otirtan” hori?

    Animo, Lavin! Astindu garuna, laguna!

  • Zoragarria aurkikuntza. Ikaragarria.

  • Ilusioak erabat itsutu gaitzan baino lehen, zuhurtziatik egindako hiru ohar eta harrikada bat katedro jaunari:

    1) Gerta liteke Irulegiko aurkikuntza faltsifikazio bat izatea. Ez litzateke lehena Euskal Herrian (Andramendiko eskriturak, Altabizkarko kantua…) ezta munduan barrena ere (Ossian-en kantuak, Piltdown-go gizakia…). Edonola ere, faltsifikazio bat bada, Veleiakoa baino nabarmen hobeto prestatu du egileak.

    2) Gerta liteke egiazkoa izatea, baina bertako testua ez egotea antzinako euskaraz: izan liteke iberiera, zeltiberiera edo beste hizkuntzaren bat. Hitz bakar batean euskal itxura izatea ez da aski froga.

    3) Gerta liteke egiazkoa izatea eta idazkia ere euskara zaharrez idatzia izatea. Bistan da, guztiok nahi dugu 3. aukera hau izatea erreala, baina ez ditzagun nahastu nahiak eta errealitateak. Iduritzen zait oraino ez dela frogatua.

    Berrian leitu dut Gorrotxategiri egin dioten elkarrizketa eta bon, hau dea aurkikuntza, linguistika aldetik, bermatzeko harrapatu duten aditu gailena? Euskara asko eta gutxi aldatu dela diosku, lehen hitzak (sorioneku) oso itxura ona duela… Guzia hola, modu inpresionista batean, diletante bat bailitzan.

    Hori bai, hizkuntzari Gorrotxategik “baskoniko” deitu dio, eta Berriakoek, apal-apal, holaxe utzi dute. Ohartu: euskaraz, “txinERA, japoniERA, iberiERA…” esan behar da Euskaltzaindiaren arabera, baina antzinako baskoien hizkuntzari ez diezaiogun deitu “baskoiERA”, mesedez! Askoz hobe “baskonIKO”. Halaxe bataiatu baitu Gorrotxategi jaunak. Ez dakit duela bi mila urteko elite baskoien prestigio hizkuntza orduko euskara ote zen. Baina nahiko argi dago egungo eliteena ezetz, ezta euskararen inguruan ari direnean ere.

  • Anhitz esquer, Markos.
    Ni viciqui intuitivoa naiz eta guehienetan asmatzen (acertatzen) ohi dut.
    Adeitsuqui

  • Baskoniko?
    Kontuz hizkuntzalari profesionalekin!
    Textu hori EUSKARA da.
    Leiçarragarenetik hona 451 urte. Euskara ez da aldatu batere.
    2000 urtetan ere ez.
    Adeitsuki

  • tenekebe / denek ebe
    = denek hebe(n)
    ekirate = ez girate/ garate(ke)

    Adeitsuki

  • te r en = terren = teagatik

  • Gaztelaniazko itzulpena:

    Dichosos
    todos los que sean/estén o sean traídos en/a esta casa.

    Ez dago zergatik.

  • Hobeto:

    Dichosos
    todos los que aquí estemos o sean traídos a esta casa.

    Adeitassunez

  • Askoz hobeto:

    Dichosos
    todos los que aquí estemos o seamos traídos a esta casa.

    Adeitsuki

  • seamos traídos
    = > sea/esté traído
    Denbora hartan ez zegokeen “nork”

  • karri eraukon, aoristo atemporal pasivo modura: fue traído, fuera traído por alguien (a la casa)

  • Kontuan izan alfabeto iberoak k/g eta t/d ez zituela bereizten.

  • (z)eraukon zatekeen (z)egokon edo (z)egokion modukoa NOR+NORI tipokoa (z)eutson antzera. Gero NORK agertuko zen.
    Adeitsuki

  • Nire azquen versionea:

    zorioneko
    denek heben giraten
    onetan etsea ekarri eraukon

    Felices
    todos los que estamos aquí y quien sea traído a esta casa

  • Joseba Aurkenerena 2022-11-16 08:45

    Markos, OTIRTAN hori ez da ostietan / ortzietan, hau da, zeruetan, izanen?

  • Eraukon dela eta:
    Xalbadorrec ZAU- erabilten du ascotan ZAI-ren ordez Odolaren minçoan.
    Eta baita zerau- ere gauza bera adierazteko:

    Jin zauku = Jin zerauku
    = etorri zaigu

    eraukon hori nor-nori bat da, zerauku den bezala.

    (z)eraukon = zitzaion = zaikon = jakon

    eraukon aoristo/indeterminatua da: fue, fuera, sea.
    Ez da ez zeraukon, ez derauko ez eta lerauko ere, denetarik apur bat du aoristo horrek

    Egun zeraukon = zion NORKduna da,
    baina Xalbadorrek ere joan den mendeko liburuan “zitzaion” NOR-NORI modura erabiltzen izan du XX mende geroago.

    Adeitsuki

  • Itzaletan sua, ene maixua:

    —Sori(h)üneko .Den(h)ek (h)ebe (h)ek(h)ür (h)aterre (h)ottürt(h)an . (h)Ese (h)akarrü (h)erraük(h)ün .—-
    —Zorioneko zu, Den-ek (Ishtar-Astarté) bere (ENE-EZE-EBE) argia/egurra/sua/bizia (ekhür=egur?) (h)aterre=aterpe (h)ottürt(h)an=(erakuslea NON) hontan.
    -(h)ese=Etxe + (h)akarrü (h)erraük(h)ün ADITZA=etxe izan dakigula, etxe izan dezagun.
    EDO
    -(h)Ese akarri-etxe harri-etxarri=gaztelu + ADITZ trinkoa (h)erraük(h)ün=dakigun.—

    IRULEGIKO ISTHAR-ASTARTÉREN ESKUKO MEZUA, HIPOTESIA
    2022KO EUSKARA BATUAN:
    “ZORIONEKO ZU, DENEK BERE ARGIA ATERPE HONETAN. ETXE-ETXARRI IZAN DAKIGULA”.
    Isthar-Astarté jainkosa Mesopotamiarraganako sinismenetan oinarritutako ongi etorri egiteko eta etxea zaintzeko amuletua.

  • Joseba, horrelako errekonstrukzioez deus ez dakien baten galdera ingenuoa: orduan zergatik idatzi zuen ”r”a “ti”ren ostean, eta ez aurretik? Dislexia? Garai hartako izkribatzaileen artean dislexikoak ere izateko aukera kontuan hartzeak mugagabeki zabalduko lituzke Interpretaziorako bideak. Sormenaren festa, filtrorik gabeko etimologistentzat.

  • oTi?tan

    honetan edo horretan
    Hasieran badirudi bi gradu genituela erakusleetan:

    haur = hori eta hura = ha

    T hori ez dakigu nola irakurtzen zen.

    Nirea:

    zorioneko
    denek heben giraten
    onetan etsea ekarri eraukon

    Felices
    todos los que estamos aquí y quien sea traído a esta casa

    Adeitsuki

  • Denbora hartan vasconac (euscaldunac) eta romatarrac adisquide ciraden.
    Bai Julio Cesarren eta bai jarraian Cesar Augustoren guardia personala vasconez ossatua cen. Calagorricoac, hain çucen ere.
    Iruña hiri romatarra cen jada.
    Euscaldun ascoc bacequiten jada latineraz.

    Adeitsuqui

  • Euscaldunec bethi ikassi dituzte albocoen hizcunçac. Bethi.
    Eguiten ez çutena cen bereari ez eustea.
    Idiotena liçateque
    Idiota hauec azquen bi mendetacoac dirade asco.
    Oraino ere egunero ikusten ditugu holaco euscaldun epheloc.
    Haien problema da, garra itzali baçaie.
    Adeitassunez

  • Euskal filologo guztiak isil isilik.
    Ez dute hutsik egin nahi, Lakarra doktorea mintza dadin arte. Gero, agian.
    Orain, badaezpada ere, lehenengo hitza baizik ez dutela ulertzen esaten digute, eta hala ere, kategorikoki afirmatu barik. Kontuz.
    Hau da, nik edukitako ehunka ikasleren modura. Guztiek sorioneku ulertzen dute.

    Adeitsuki

  • Apaizak Espetxera 2022-11-17 13:28

    Nola botatzen dudan faltan Josu Naberan zena! Berak, Iberiaren deszifratzaile distiratsua, di-da batean emango zigun idatzien esanahia, Lavinen behikaka osoa errekara botaz.

  • https://youtu.be/muOC23u4SZs

    Aithor deçadan Lakarrac berac baino lehen iracurria nuela Axularren liburua, nahiz eta Cantabriatic hirur urthe eta erdirequin gurhassoec Bizcairat ekarri nindutenarren.

    Adeitsuqui

  • Lavin, Jainko laztana, ez didazu esango Leizarragak menpeko berean “nahiz eta” eta “arren” erabiltzen zituela! Makina bat bider zuzendu diet ikasleei bikoizketa hori, eta bata zein bestea erabiltzeko aholkatu, baina ez biak aldi berean. Lotsa, lotsa, lotsa! Barka, Euskal Herria!

  • Marc,
    Nahiz eta hori erran deçacun arren, neuc ez dut holacoric erabili iruzquin hauetan.
    terren bat ikussi dut tearren (teagatic) relationatu dudana ez berceric.
    Cer deritzoçu neure versioneari. Bon, ikussi baduçu.
    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-11-17 15:42

    Esaldia oso luzea da eta!
    Eni ere batzutan gertatzen zait huts hori egitea, batez ere ez badut berrirakurtzen,
    Markos, urriki piska bat gu bezalako gazteentzat mekatxix!

  • Beñat,
    nahiz eta… arren
    ez da huts edo acats bat. Nehola ere ez.
    Erabil eçaçu lassaiqui.
    Adeitassunez

  • Larria da, Beñat, baina, halarik ere, hondoratua zauden nerabezaroa biziki zaila dela aintzat hartu eta ego te absolvo a peccatis tuis in nomine Patris. Ez dadila errepika.

  • Benat Castorene 2022-11-17 22:37

    Amen.
    Milesker Aita Markos absoluzioa emanagatik eta penitantziarik gabe gainera. Urrengo aldian ere berriz zurekin kofesatzera jinen niz.

  • Josu, miresgarria iruditzen zait bertsio bat egin ahal izatea bera, izan zitekeenera hurbiltzeko sen hori, hain urruti dago nire ahalmenetik… Ene iritziak ez du deus ere balio, eta ez dut beste bertsiorik ezagutzen. Edozein gisaz, ezin uka zure errekontstrukzioa arrazoi sendoz aurkeztu duzula.

  • Markos,
    Bihar seguraski Naiz-en eta Berrian Joseba Butroe filologoaren versioa agertuko dateke.
    Adeitsuki

  • Joseba Butroek:

    Zorioneko · Denek hemen gira aterpean …tan · Etxea garbi ukan.

    Adeitsuki

  • Kaixo Josu,
    Ezjakin baten buru eta ikuspuntutik natorkizu 😉 . Artikulu hontako https://arqueologico.es/noticia/la-mano-de-irulegui-la-tesera-celtiberica-enc.html “Y por último Eraukon, ¿Qué acción es esta?, lo firmaron, ¿lo sellaron? Lo promulagaron, no sabemos. Además de los nombre tiene que haber entre estas cinco palabras uno o dos verbos, quizás solo uno y situado al final sería Eraukon….”lo firmo y escribo en esta placa de bronce…para que vosotros lo leáis y sepáis por siempre….” ” Eraukon beharrean Erraukon balitz eta “erran”etik baletor,eta horrelako zerbaitekin bukatuko balitz: Erraten dut, erraten dugu,erraten dizuet,erran dezagun,erraigun…?
    Barka atrebentzia, esker mila.

  • Egun on
    Horrela lerrokatuko nuke:

    zorionesku
    dene kebe ekirr aterren o?irtan
    etse akarri erraukon

    ‘?’ hura, bereziki ‘I’ren aintzinean, ezin dugu ‘T’ hizkiaz hartu ‘TI’ zilaba baitago idazkera sistema hortan. Beste zerbait liteke.

    ‘s’ak gehitu ditut: tz, ts, tx, sk, edo zk soinuetan ez baitira idazten idazkera sistema hortan.

    Zuen iritziko.

  • Aratz,

    eraukon horretan cer dakussadan errana dut. Ia egunero erabilcen dudan adizquia da:

    derauco = dio
    ceraucon = zion
    lerauqueo (lerauko + ke) = lioke

    Dembora hartan oraino nor-nori, hau da norc gabea.

    (z)eraukon = zitzaion, zegokion.

    Orain vasconac ere celtiberoac cirelacoarequin dathorzcu.
    Julio Cesar eta Cesar Augustoren guardia personalecoac vascon celtiberoac cirela irensaraci nahi deraucute. Nire uste aphalean euscaldun hutsac ciraden.
    Anhitz esquer!
    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-11-20 11:51

    Alexandre, egia da “zorionesku ” litzatekeela aukera politena, iradokipen ederrez betea eta orobat kontestuan nahikoa sinesgarri ere. Baina kontuz gauden guztiz prudent!
    Baina haria piskabat galdu dut, burua nahasi dautazue interpretazio proposamen guzi hoiekin.
    Nafarreraz edo batuaz zer da zure proposamen segidarentzat:
    dene kebe ekirr aterren o?irtan
    etse akarri erraukon
    Lasai ez dizut batere galdatzen zure odolarekin izenpetzea. Erratu nahi ez duenak ez du sekula deus erran behar.

  • Caixo Benat,
    Bada ezpada, jakin eçaçu. Alexandre berri bat dago hemendic, cein ez bait naiz ni. Dinot, jakin deçaçunçat ecen nihau ceinarequin elheztatzen baitzara noicero ez naicela hura ceinari çucendu baitzara aurreco iruzquinean.
    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-11-20 18:26

    Ai gaixo ene! Alexandre, urrengo aldean nola jakinen dut ordea zarena zu zaren edoa argiago esanda ez zarena ez zaren?

  • Caixo Benat, egüerdi on,
    Jakinen duqueçu nere styloagatic. Bercenatz erranen duquet neu ez naicela.
    Adeitsuqui

  • ITZALETAN SUA 2022-11-22 13:00

    Iepa Alexandre.

    Bejondayala, ene proposameneko hitz banaketa berbera egin duk.

  • ITZALETAN SUA 2022-11-22 13:01

    —Sori(h)üneko .Den(h)ek (h)ebe (h)ek(h)ür (h)aterre (h)ottürt(h)an . (h)Ese (h)akarrü (h)erraük(h)ün .—-
    —Zorioneko zu, Den-ek (Ishtar-Astarté) bere (ENE-EZE-EBE) argia/egurra/sua/bizia (ekhür=egur?) (h)aterre=aterpe (h)ottürt(h)an=(erakuslea NON) hontan.
    -(h)ese=Etxe + (h)akarrü (h)erraük(h)ün ADITZA=etxe izan dakigula, etxe izan dezagun.
    EDO
    -(h)Ese akarri-etxe harri-etxarri=gaztelu + ADITZ trinkoa (h)erraük(h)ün=dakigun.—

    IRULEGIKO ISTHAR-ASTARTÉREN ESKUKO MEZUA, HIPOTESIA
    2022KO EUSKARA BATUAN:
    “ZORIONEKO ZU, DENEK BERE ARGIA ATERPE HONETAN. ETXE-ETXARRI IZAN DAKIGULA”.
    Isthar-Astarté jainkosa Mesopotamiarraganako sinismenetan oinarritutako ongi etorri egiteko eta etxea zaintzeko amuletua.

  • Sorioneku = zorion (l)eku =Zorion-leku ; inongo deklinaziorik gabe. Etxea garai hartako leku zoriontsua izango baitzen. Kontuan izanda Leze (leku+heze) oso hitz zaharra izan litekeela, LEKU hitzaren parekoa sorion+eku= zorion leku. Etxera zetozenei leku zoriontsu batera harrera egiteko modu bat izanik.