Buru-belarri Pantailaldian murgilduta

Buru-belarri Pantailaldian murgilduta –

Pantailak Euskarazek euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko antolaturiko aktibazio
sozial ariketa joan den ostiralean, azaroak 11, abiatuko zen, eta aste betez iraungo du.

PANTAILALDIAn burubelarri murgildu diren 5 boluntarioez gain, hasi aurretik 100 pertsona baino gehiagok emana zuten izena ekimenean.

Buru-belarri Pantailaldian murgildutaPantailak Euskaraz-ek antolatu du lehenengo PANTAILALDIA. Euskaraldiaren testuinguruan eta honen sinergiak aprobetxatuz antolatu duen ekimen honek helburu bikoitza du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak pausoak ematera bultzatzea.

Mota guztietako pantailetan (Telebista, streaming plataforma, zinema, sare-sozial, bideo-joko) euskarazko edukiak erabili, kontsumitu, edo sortzeko erronka da Pantailak Euskarazek herritarrei luzatu diena.

Erronka hau betetzeko konpromezu berezia hartu duten 5 boluntario egongo dira, burubelarri murgilduko direnak esperientzia honetan: Andoni Solorzano hizkuntza ahokularia (Sondika, Bizkaia); Itziar Luri kazetaria (Iruñea, Nafarroa); Mitxel Elortza irakaslea (Gasteiz, Araba); Nagore Irizar bikoiztailea (Sara, Lapurdi); eta Ioritz Gonzalez irakaslea (Azkoitia, Gipuzkoa).

PANTAILALDIAren ekintzaile hauek euren bizipenen berri egunero ematen dute sare sozialetan, eta horrez gain, tokiko komunikabideetan ere gertuko jarraipena izango dute, elkarrizketa eta erreportaien bitartez.

Bost pertsona hauekin batera, edozein herritarrek du PANTAILALDIAn parte hartzeko aukera. Herritarrei goian aipaturiko erronka betetzea eskatuko zaie, eta haien bizipenen berri #Pantailaldia traola erabiliz sare sozialetan zabaltzea. Ariketa hasi orduko 100 pertsona baino gehiagok eman dute izena pantailakeuskaraz.eus weborriaren bitartez. Parte-hartzaile orori, PANTAILALDIko profil-irudia (sare sozialetan jartzeko), Euskarazko ikus-entzunezko baliabideen zerrenda, eta agenda proposamen bat bidali zaie, astebeteko erronka hori errazago betetze aldera.

Pantailaldia euskalgintzako eragile nagusien oniritziarekin ospatuko da, baina pantailak, euskara, eta ikus-entzunezkoekin lotutako hainbat eragile izango ditu babesle berezitzat: BERRIA taldea, HAMAIKA TB, ARGIA, ZINEA.eus, GAME ERAUNTSIA ELKARTEA, EUSKAL ENCODINGS, eta ZERNONIKUSI.eus.

PANTAILALDIKO asteko agenda-proposamena

Buru-belarri Pantailaldian murgilduta