Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan

Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan –

Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila jaitsierak… euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola, natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.

Lehenengo irteera Mairuelegorretako kobazulora izango da, otsailaren 24an, ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia PeƱas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an.

Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat eta eguneko jatordua. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.

Informazioa eta izena ematea: praktikatu.eus

Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan

Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan
AEK, berbalagun, euskaltegia, euskara, itxina, Kayak, Kirola, koba, mendia, mintzalagun, mintzapraktika, pagoeta, urdaibai, zugaztieta praktikatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude