Arte[faktua] 2: Eider Rodriguez, “Bihotz handiegia”, Gorka Arrese, “Galeux” eta “Behi euskaldun baten memoriak”

Artefaktua 2: Eider Rodriguez, “Bihotz handiegia”, Gorka Arrese, “Galeux” eta –

Aste honetako Arte[faktua]n Eider Rodriguez idazle errenteriarrarekin elkartuko gara, Hendaiako mugan. Idazlea izateaz gain, unibertsitateko irakaslea, editore ohia eta Eskafandra bilduma feminista taldeko kidea da Eider, eta Sarrionandiaren obrari buruz idatzi du tesia. Berriki, “Bihotz handiegia” izeneko ipuin liburua plazaratu du, non bizitza errealeko hainbat pertsonaiaren  errealitate gordinaren kontakizuna egiten duen. Elkarrizketan, bere idazle izateaz, feminismoaz, amatasunaz eta literaturaz hitz egingo digu mugarik gabe.

Elkarrizketatuak Gorka Arrese Susako bere editorea gonbidatu du Artefaktura, eta idazlearen eta editorearen arteko harremanaz hitz egingo digute.

Bestalde, Mattin Zeberio booktuberrak gomendioa egingo du bere booktobean. Galdetegian, Yurre Ugarte idazle eta gidoigileak kuttunen dituen idazle eta liburuen berri emango digu, eta Juliette Aninek liburu bat gomendatuko digu.

Nobedadeek eta pitxiek osatuko dute bigarren saioa.

Hau guztia larunbatean izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 2: Eider Rodriguez, "Bihotz handiegia", Gorka Arrese, "Galeux" eta "Behi euskaldun baten memoriak"
Eider Rodriguez Arte[faktua] saioan

Ikusi hemen saioa osorik

Artefaktua 2: Eider Rodriguez, “Bihotz handiegia”, Gorka Arrese, “Galeux” eta –

Arte[faktua] literatur saioa ETBn