Peru Abarca
Peru Abarca
Leku honetan Peru Abarcaren escuizcribuaren PDFa descargatu ahal duçue. Originaletic scanneatu dut eta çuei escaini.
Azcue eta Krutwig jaunen eritziz hauxe da Moguelen escuizcribu authenticoa. Berce manuscripto bat Arançaçun daducagu.
Adituen escu uzten dugu documentu hau, haiec azter eta iker deçaten noizbait jaquin deçagunçat cein den jathorrizcoa.
Içan onsa!
Bejondeizula Josu. Oraingoan ere lan ederra egin duzu!
Anhitz esquer, Martin.
Duela urte asco obra honen parte nagussiena digitalizatu nuen liburu impressotic harturic:
http://www.vc.ehu.es/gordailua/Mogel_1.htm
Hara, ez da lan makala! Eskerrik asko!
A. Aranburu,
Milla esquer, bihotz bihotzez.
Eskerrik asko, nik ere.
Bittor
Bittor,
Anhitz esquer.
Çure tamainaco philologoren batec dilucidatuco al du noizbait cein den benetaco escuidatzi originala? Ait ledi hala guertha!
Uste dut institutioneren batec erossi beharco lerauquetala escuizcribu hau cein jaso bait nuen ophari Federico Krutwig adisquidea ganic eta beronec Azcue jauna ganic.
Bessarcada bat handia!
Ba dirudi Çarautzeco franciscanoetan ba dagoela berce escuizcribu bat ceinetaz Federico Krutwig minço bait da erraiten deraucularic ecen neuc igorria authenticoa dela eta franciscotarrena copia bat. Hona hemen Krutwigen commentarioac:
https://www.dropbox.com/s/72ahpuh5gthhgjg/20161023_131837.jpg?dl=0
Aurrecoan Peru Abarcaren escuizcribua igorri nerauçuen PDF formatoan. Oraingoan JPG formatoco 128 phototan. Argazqui bakoitzean bi orrialde aguercen dirade.
https://www.dropbox.com/sh/f0s2j5zl0xq2i1w/AADgLtJVKG4gStVeTse3qQ-4a?dl=0
Berandu zabiltza, Josu. Zarauzko frantziskotarren komentukoa da Mogelen originala; aspaldi dakigu hori. Adolfo Arejitak bere sasoian izan zituen beste bi edo hiru eskuizkriburen kopiak. Pentsatzen dut Deustuan edo Labayrun egongo direla.
Certaraco berandu, Iñaki?
Arratsalde on, Iñaki,
Adolfo Arejita jaunac seculan ez du ikussi Moguelen ezcuizcribu hau cein igorri bait derauçuet scanneaturic.
Azcueren escuetaric Krutwigen escuetara passatu cen eta azquenic neureetara. Noizbait aguian institutioneren batera passatuco da, ongui ordainduric, nehoiz gal ez dadin gatic.
Nehoiz ez da berant.
Egun on berriz, Josu:
Nik ez dut esan Arejitak eskuizkribu hau ikusi duenik. Esan dut Arejitak obra horren (Peru Abarcaren) beste pare bat eskuizkribu edo hiru erabili zituela bere sasioan, eta kopiak daudela euskal biblioteketan.
Jakintzat ematen duzu eskuizkribu hori Mogelena berarena dela, baina jakin badakigu (eta Azkuek ere bazekien, eta hala idatzi zuen) Mogelen eskuizkribu bakarra, Peru Abarcari dagokionez, Zarauzko komentukoa dela. Obra 80 urtez egon zen argitaratu gabe eta zabalkundea emateko jendeak kopiak egiten zituen. Esku artean duzuna, beraz, Mogelen eskuizkribuaren kopia bat da, XIX. mendekoa.
Bide batez, Krutwigek ez zuen zurekin bakarrik konpartitu, antza denez, Xabier Altzibarren lanetan ere badelako zuk duzun lanaren erreferentziarik.
Caixo Iñaki,
Behin ere ez dut neuc adiaraci neurea denic authenticoa. Neurea diot, ceren neurea bait da. Krutwigec ez çuen nirequin compartitu, Krutwig saiatu cen salcen hemen eta Belgican, eta nola ez çuen salceric ukan erabaqui çuen niri dohainic opharitzea.
Neuc haimberce urthetan etchean gorderic eta, berriqui erabaqui dut scanneatu behar nuela eta interessatuen escu jarri.
Berce escuizcribu guztiac ere sarean egon behar lirateque edonoren escu eta batez ere philologoen escu. Horixe neuc eguindacoa.
Studio saconagoac eguin behar dira dilucidatzecotz cein den authenticoa, authenticoric baldin ba dago. Hemen ere graphologoençaco lana.
Adeitassunez
Oso ados nago horrekin guztiarekin, Josu: zure jarrera (testua interneten jartzekoa) oso txalogarria da, eta hala egon beharko lukete gainerako eskuizkribuek ere. “Studio saconago” horiek eginda daude jatorrizko alearen inguruan: Zarauzkoa da jatorrizkoa. Horrek ez die baliorik kentzen ondoren egin direnei, batez ere inoiz filologoak animatuko balira Peru Abarcaren edizio kritiko bat egiten.
Goian aiphatu dut Azcueren eritziz ere igorri derauçuedan escuizcribua originala dela. Ez, ez da originala. Cantabriaco neure etchean Editorial La Gran Enciclopedia Vascaco Peru Abarca daducat. Editione bilingüe hau Azcue jaunac neuc igorritaco escuizcributic eguin ba çuen ere, prologo ttipian dioscu ecen berac erabilitacoa copia bat dela eta originala Çarautzeco franciscanoetan dagoela. Imprimitu ostean, ordea, franciscotarretacoa ikusteco parada ukan çuela adiarazten deraucu azquenic.
Hola dira gauçac.
https://www.dropbox.com/s/6bqxfadkbnk6i2a/Azcueren%20aiphua.jpg?dl=0
Esteca honetan Azcueren aiphua.
Dena dela, uste dut institutioneren batec erossi behar lerauquetala gal ez dadin.
josulavin@gmail.com