Euskal Herriko MEME lehiaketa sustatzeko crowdfunding-aren azken egunak

Euskal Herriko meme lehiaketa

Euskal Herriko lehenengo MEME lehiaketa sustatzeko crowdfunding-aren azken egunak iritsi dira eta zure laguntza behar dugu. Zenbat “meme” iristen zazikizu egunean? Batzuekin parrez lehertzen zara, besteekin, ordea, negargurea sartzen zaizu hezurretaraino… 😉 Iritsi da ordua! Heldu da lehen “meme” txapelketa! Ez duzu galdu nahiko, ezta?

https://eu.goteo.org/project/memelius-jauna

Euskal Herriko meme lehiaketaInterneten “meme” bat ideia, kontzeptu edota egoera bat deskribatzeko sortzen den erreplika elementuari deritzo. Sare sozialei esker masiboki hedatzen ari dira. Publizitate biralarekin ere lotua izan ohi da askotan. Oso arrakastatsuak dira gaur egun eta denok ikusi eta zabaltzen ditugu.

Batetik, webgune bat martxan jarriko da. Webgune hori etengabe hazten eta hedatzen ari den pertsonen komunitate bat da. Hortaz gain, Komunikazio kanal ezberdinak eta sare sozial esanguratsuenak elikatuko dira (facebook, twitter, instagram, youtube… etab.). Edonork egindako “meme”ak argitaratzeko, partekatzeko eta zabaltzeko aukera eskeiniko dute gure plataformek.

Proiektuak euskararen sustapenean, erabileran eta normalizazioan positiboki eragiteko asmoa du. Euskarazko “meme”ak, interneten zein sare sozialetan, beren presentzia eta erabilpena zabaltzeko helburua dugu. Euskal Herriko “meme” komunitatea sortuz eta zabalduz. Gainera, Euskal Herriarekin lotura duten “meme”ak jaso eta zabalduko ditugu: egoera, pertsonai, gertakari, albiste, etabarren “meme”ak jasoko ditugu, gordailu zabal bat eginez. Horrela, jendartearen komunikazioan ere positiboki eragin nahi du pertsonen arteko harreman sareak ere eraikiz.

Bestetik, “meme”en lehiaketak sustatuko dira, jendartean partehartzea bultzatuz bai “meme”ak sortzen, baita lehiaketan “meme” hoberenari botoa emanez. Martxan jarriko den lehenengo lehiaketa Ihauterietako “meme” lehiaketa izango da, Errenteriko udaleko laguntza eta elkarlanarekin burutuko delarik.

Oinarriak

Euskal Herriko meme lehiaketa

Komunitate horretan partehartzea bultzatuko da, “meme”ak ikusi, partekatu eta sortzeko aukerak erakutsi eta horretara tresnak eskura jarriaz: tutorialak, informazioa, estekak, etabar. Webguneaz gain, sare sozial nagusiak elikatuko dira.

“Meme” lehiaketa martxan jarriko da. Iragartzeko komunikabide kanal gehienak erabiliko dira. Epe bat finkatuko da lanak jaso eta botoak emateko.

Lanek ezaugarri hauek izan behar dituzte: irudi hutsezkoa, irudia eta testua, bideoa edo irudia mugimenduan (soinuarekin edo gabe), audioa edo soinua bakarrik izatea.

Beste ezaugarri bat: lanek ezin dute ideologia bat, sexu genero bat, pertsona bat edozein arrazoiagatik diskriminatzeko helbururik eduki.

Lehiaketak sari hauek banatuko ditu:
-”Meme” onenari saria (sari hau epaimahai aditu talde batek erabakiko du)
-Euskaraz “meme” onenari saria (sari hau epaimahai aditu talde batek erabakiko du)
-Publikoaren onenaren saria boto gehien jasotako “meme”ari

Lan batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Epaimahaia komunikazioan, umore grafikoan eta bideogintzan aditua den pertsona talde batek osatuko du. Epimahaiak erabakitzen dituen sariak lanen orijinaltasunean, sormenean eta maila artistikoaren araberako irizpideetan neurtuko dira. Publiko onenaren sariak epe batean zabalik egongo den botaketa sistema baten bitartez jasotako emaitzak erabakiko dituzte.

memelius-opariak03

Lan sarituen egileek diruz osatutako poltsa eta “meme” sarituetan edo eratorritako ideietan edo komunitatea zein lehiaketako iruditerian oinarritutako opariak (kamiseta, katilua, poltsa, aterkia, etabar) jasoko dituzte. Antolatzaileek Irudi hauetan oinarritutako merchandising eta komertzializazio elementuak garatu ditzateke. Horretarako egileek lehiaketan partehartzearekin batera, bere lanen eskubidea lehiaketako antolatzaileei luzatzen diete. Lehiaketan eta komunitatean partehartzearekin batera, kompartitutako materialen erabilpen eta zabalkunde librea onartzen da. Honako lizentzia egokituko zaie materiale hauei: Licencia Creative Commons (bienes comunes creativos) con reconocimiento de autoría.

Ihauterietako “meme” lehiaketa:
Ihauteriekin eta ihauterietako jai eta ospakizunak gai bezala hartutako “meme” lehiaketa dugu honakoa. Lehiaketa honetan, bereziki Errenteriko “meme” onenari saria ere finkatuko da. Lehiaketako zenbait ezaugarri Errenteriako euskera eta kultura departamentuekin koordinatuko adostuko dira.

Proiektua

memelius-jauna01
https://eu.goteo.org/project/memelius-jauna

Proiektua edonori dago zuzendua, izaera ireki eta partehartzailea du goitik behera. Proiektua “meme” sortzaileei bideratuta dago, “meme”-ekin dibertitzen denari, kontsumitzen dituenari, partekatzen dituenari… etab.

Gaurko gizartean irribarrea eta umorea dira elementu motibagarrienetako bat. Gauza asko mugi dezakeen motorea dugu. Ez dago ezer irria bezalakorik, gure buruaz parre egin eta ondo pasatzeko gaitasuna bezalakorik.

Egitasmoak izaera libre eta irekia du, edonork parte hartu dezake. Egitasmoaren komunitatean, sare sozialetan eta lehiaketan partekatutako “meme”ak ikusi, erabili, partekatu, zabaldu eta moldatu daitezke inongo mugarik gabe. Ez dago mugarik bere erabilpen komertzialean ere.

Crowdfunding kanpainaren helburuak

memeliusEgitasmoaren helburua “meme” komunitate bat sortu, elikatu eta indartzea da. Hazi eta zabalduko den komunitate bat. Pertsonen arteko harremanetarako komunitate bat azken finean.

Hortaz gain, pertsona askoren partehartzea sustatuko da, “meme” lehiaketa bat edo bat baino gehiago martxan jarriaz. Beraz, egitasmoaren helburua “meme”ak eta partehartzea sustatuko duten tresna batzuk denen eskura jartzea izango litzateke.

Oso ohituta gaude “meme” delakoak gaztelaniaz edota ingelesez jaso eta zabaltzera. Euskara osasuntsu batek euskarazko “meme”ak behar dituela iruditzen zait. Proiektuak euskararen sustapenean, erabileran eta normalizazioan positiboki eragiteko asmoa du. Euskal Herriko “meme” komunitatea sortuz eta zabalduz. Euskara horrela kontestu ludiko eta jolasgarri batekin lotuaz. Euskarazko produktuak sortu eta kontsumitzeko ohitura indartu nahi da egitasmo honen bitartez.

Egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, GOTEO crowdfounding, Errenteriako udaleko kultura eta euskara departamentuen eta PAUSOKA elkartearen laguntza eta elkarlana dauzka.

Hortaz gain, eremu pribatuko empresa ezberdinen elkarlana ere emango da honako esparrutan: kanpaina babestuz eta zabalduaz, bere produktu eta zerbitzuak lehiaketako opari gisa eskeiniz, etabar.

https://eu.goteo.org/project/memelius-jauna

PAUSOKA ELKARTEA

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.

Errehabilitazio zentruan, esperientziadun profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia lantzen dira, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.

www.pausokaelkartea.org da gure webgunea eta dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu.

Gurekin harremanetan jartzeko > pausokaelkartea@gmail.com

.

pausoka elkartea

www.pausokaelkartea.org

Pausoka Elkartearen liburuaren aurkezpena ostiralean FNAC-en

Euskal Herriko meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa meme lehiaketa
meme
Pausoka Elkartea

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude