paradigmak
paradigmak –
paradigma
1 iz. Zerbaiten adibidea edo eredua. Petrolioaren madarikazioa jasaten duten herrialdeen paradigma da Nigeria.
2 iz. Hizkl. Izen edo aditz joko baten arautzat ematen den eredua. Deklinabide mugagabearen paradigma.
3 iz. Hizkl. Testuinguru jakin batean koka daitezkeen hitzen multzoa.
Paradigma: bigarren adiera da nik hemen, iruzkinetan, baliatuko dudana.
Adeitasunez
DAKIDIO:
DA(DI) + KI + DI + O (hari)
Norentzat da hau?
Argi dagoke, dakidio erabiltzen dakitenentzat.
dakidio pl. dakidizkio
Batuan: dakioke pl. dakizkioke
nakidio
nindakidion = nenkidion
nindakidio = nenkidio
hakidio
hindakidion = henkidion
hindakidio = henkidio
dakidio
zekidion
lekidio
+ bekidio
gakidizkio
gindakidizkion = genkidizkion
gindakidizkio = genkidizkio
zakidizkio
zindakidizkion = zenkidizkion
zindakidizkio = zenkidizkio
dakidizkio
zekidizkion
lekidizkio
+bekidizkio
Oharra:
zuek = zu + te:
zakidizkiote
zindakidizkioten = zenkidizkioten
zindakidizkiote = zenkidizkioten
zkio = zko = tzo = zka = tza:
dakidizkio = dakidizko = dakiditzo = dakidizka = dakiditza
O-ren ordez beste edozein NORI
t/da k/a n/na gu zu zue e
zkit = zt:
dakidizkit = dakidizt
zkigu = zku:
dakidizkigu = dakidizku
zkizu = tzu:
dakidizkizu = dakiditzu
zkizue = tzue
dakudizkizue = dakiditzue
zkie = zte = tze:
dakidizkie = dakidizte = dakiditze
Adeitsuqui
DAKIOKE
DA(DI) + KI + O (hari) + KE
Aurrekoaren guztiz baliokidea.
dakioke pl. dakizkioke
nakioke
nindakiokeen = nenkiokeen
nindakioke = nenkioke
hakioke
hindakiokeen = henkiokeen
hindakioke = henkioke
dakioke
zekiokeen
lekioke
+ bekioke
gakizkioke
gindakizkiokeen = genkizkiokeen
gindakizkioke = genkizkioke
zakizkioke
zindakizkiokeen = zenkizkiokeen
zindakizkioke = zenkizkioke
dakizkioke
zekizkiokeen
lekizkioke
+bekizkioke
Oharra:
zuek = zu + te:
zakizkiokete
zindakizkioketen = zenkizkioketen
zindakizkiokete = zenizkiokete
O-ren ordez beste edozein NORI
t/da k/a n/na gu zu zue e
Adeitsuki
DAKIO
DA(DI) + KI + O (hari)
Aurreko iruzkinetako biak DI edota KE kendurik.
dakio pl. dakizkio
nakio
nindakion = nenkion
nindakio = nenkio
hakio
hindakion = henkion
hindakio = henkio
dakio
zekion
lekio
+ bekio
gakizkio
gindakizkion = genkizkion
gindakizkio = genkizkio
zakizkio
zindakizkion = zenkizkion
zindakizkio = zenkizkio
dakizkio
zekizkion
lekizkio
+bekizkio
Oharra:
zuek = zu + te:
zakizkiote
zindakizkioten = zenkizkioten
zindakizkiote = zenizkiote
O-ren ordez beste edozein NORI
t/da k/a n/na gu zu zue e
Adeitsuki
Ikusirik ditugu paradigma hauetan ondoko hiru hauek:
dakio
dakioke
dakidio
azken bi hauen baliokide diren
dakikeo
dakidikeo
eta baten bati bururatuz guero:
dakidioke
bera ere erraz formatzen ahal dirade.
Adeitsuki
Gau on Josu,
Nik beste zentzu batean ikasi eta orai erabili ohi dut paradigmaren kontzeptua:
Enetzat, paradigma da edozein sistema bat ( fisiko, politikoa , filosofikoa eta abar) antolatzen eta determinatzen duen osagailu erabakigarriena zeinaren aldaketak edo abandonatzeak sistema guzia goitik behera berrantolatzen baitu.
Zentzu horretan nuen berrikitan erraiten Baionari emaiten diogun estatusa edo estatutua paradigma dela Iparraldeari buruzko kontzepzioan.
Beñat,
Zuzen zaude. Adiera hori Euskaltzaindiaren hiztegian egon behar litzateke nik aipaturikoekin batera.
Mila esker!
orainaldia:
dezake pl. ditzake
Batuan: dezake pl. ditzake
iraganaldia:
zezakeen pl. zitzakeen
alegiazkoa
lezake pl. litzake
aginterazkoa
bezake pl. bitzake
ni nazake
ni nindezakeen
ni nindezake
ni nenzake (tartekoa)
nik nezake pl. nitzake
+ k/a, n/ na, zu, zue, te
hi hazake
hi hindezakeen
ni hindezake
ni henzake (tartekoa)
hik hezake pl. hitzake
+ t/da, gu, te
gu gaditzake = gaitzake
gu ginditzakeen = gintzakeen
gu ginditzake = gintzake
gu gentzake (tartekoa)
guk genitzake sg. genezake
+ k/a, n/ na, zu, zue, te
zu zaditzake = zaitzake
zu zinditzakeen = zintzakeen
zu zinditzake = zintzake
zu zentzake (tartekoa)
zuk zenitzake sg. zenezake
+ t/da, gu, te
zuek zaditzakete = zaitzakete
zuek zinditzaketen = zintzaketen
zuek zinditzakete = zintzakete
zuek zentzakete (tartekoa)
zuekk zenitzakete sg. zenezakete
+ t/ da, gu, te
Adeitsuki
dezake pl. ditzake
Aurreko paradigman DITZAKE hau pluraleko formetan (gu, zu + zuek) integraturik ikusten dugu:
ga+ditzake = > gaitzake
za+ditzake = > zaitzake
+ zaitzakete
Modu logikoan DEZAKE singularra singularreko forma bietan egon behar litzateke:
na+dezake = > nazake
ha+dezake = > hazake
Eta neuk hala dela pentsatzen dut.
De facto, Leiçarragac nazake eta hazake atzizki hauen ordez, nEzake eta hEzake erabiltzen ditu orainaldian, zeinak konfunditzen ahal baititugu, bestalde, alegiazko adizki’ itxuraz berdinak direnekin.
Adeitsuki
orainaldia:
diezakeo pl. dietzakeo
Batuan: diezaioke pl. diezazkioke
iraganaldia:
ziezakeon pl. zietzakeon
alegiazkoa
liezakeo pl. lietzakeo
aginterazkoa
biezakeo pl. bietzakeo
+ te
ni niazakeo
ni nindiezakeon
ni nindiezakeo
ni neniezakeo (tartekoa)
+ k/a, n/ na, zu, zue, te
nik niezakeo pl. nietzakeo
hi hiazakeo
hi hindiezakeon
ni hindiezakeo
ni heniezakeo (tartekoa)
+ t/da, gu, te
hik hiezakeo pl. hietzakeo
gu giatzakeo
gu gindietzakeon
gu gindietzakeo
gu genietzakeo (tartekoa)
+ k/a, n/ na, zu, zue, te
guk genietzakeo sg. geniezakeo
zu ziatzakeo
zu zindietzakeon
zu zindietzakeo
zu zenietzakeo (tartekoa)
+ t/da, gu, te
zuk zenietzakeo sg. zeniezakeo
zuek ziatzakeote
zuek zindietzakeoten
zuek zindietzakeote
zuek zenietzakeote (tartekoa)
+ t/da, gu, te
zuekk zenietzakeote sg. zeniezakeote
NORI: O-ren ordez:
t/da, k/a, n/na, gu, zu, zue, e
diezakeo:
diezaket, diezakek, diezaken, diezakegu, diezakezue, diezakee
Adeitsuki
orainaldia:
dagike pl. dagitzake
Batuan: dagike pl. dagitzake
iraganaldia:
zegikeen pl. zegitzakeen
alegiazkoa
legike pl. legitzake
aginterazkoa
begike pl. begitzake
+ te
ni nagike
ni nindagikeen
ni nindagike
ni nengike (tartekoa)
+ k, n, zu, zue, te
nik negike pl. negitzake
hi hagike
hi hindagikeen
ni hindagike
ni hengike (tartekoa)
+ t, gu, te
hik hegike pl. hegitzake
gu gagitzake
gu gindagitzakeen
gu gindagitzake
gu gengitzake (tartekoa)
+ k, n, zu, zue, te
guk genegitzake sg. genegike
zu zagitzake
zu zindagitzakeen
zu zindagitzake
zu zengitzake (tartekoa)
+ t, gu, te
zuk zenegitzake sg. zenegike
zuek zagitzakete
zuek zindagitzaketen
zuek zindagitzakete
zuek zengitzakete (tartekoa)
+ t, gu, te
zuekk zenegitzakete sg. zenegikete
Adeitsuki
orainaldia:
degioke pl. degizkioke
Batuan: degioke pl. degizkioke
Oharra: Egiatan ez dira, baina izan behar lirateke; hala ere, euskaltzainek ez dituzte oraino onartu nahi ukan. Bon, burutik ere ez zaieke iragan egin, onartu behar lituzketenik.
iraganaldia:
zegiokeen pl. zegizkiokeen
alegiazkoa
legioke pl. legizkioke
aginterazkoa
begioke pl. begizkioke
+ te
ni nagioke
ni nindegiokeen
ni nindegioke
ni nengioke (tartekoa)
+ k, n, zu, zue, te
nik negioke pl. negizkioke
hi hagioke
hi hindegiokeen
ni hindegioke
ni hengioke (tartekoa)
+ t, gu, te
hik hegioke pl. hegizkioke
gu gagizkioke
gu gindegizkiokeen
gu gindegizkioke
gu gengizkioke (tartekoa)
+ k, n, zu, zue, te
guk genegizkioke sg. genegioke
zu zagizkioke
zu zindegizkiokeen
zu zindegizkioke
zu zengizkioke (tartekoa)
+ t, gu, te
zuk zenegizkioke sg. zenegioke
zuek zagizkiokete
zuek zindegizkioketen
zuek zindegizkiokete
zuek zengizkiokete (tartekoa)
+ t, gu, te
zuekk zenegizkiokete sg. zenegiokete
DAGI ordez DEGI edo DEI ipin liteke goiko adizkiotan.
NORI: O-ren ordez:
t/da, k/a, n/na, gu, zu, zue, e
degioke
degidake, degiake, deginake, degiguke, degizuke, degizueke, degieke
Adeitsuki
Çorionac eta Eguberri on!
Eta erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric.
MATEO 1:21 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.1.21. Leiçarraga 1571
orainaldia:
datza pl. dautza
Batuan: datza pl. dautza
iraganaldia:
zetzan pl. zeutzan
alegiazkoa
letza pl. leutza
aginterazkoa
betza pl. beutza
ni natza
ni nindatzan
ni nentzan (tartekoa)
ni nentzan
hi hatza
hi hindatzan
ni hentzan (tartekoa)
hi hentzan
gu gautza
gu gindautzan
gu genutzan (tartekoa)
gu geuntzan
zu zautza
zu zindautzan
zu zenutzan (tartekoa)
zu zeuntzan
zuek zautzate
zuek zindautzaten
zuek zenutzaten (tartekoa)
zuek zeuntzaten
Adeitsuki
Haraneder Testamentu Berria itzuli çuen lehen catholicoa içan cen:
Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric.
Jacques 1:4 Leiçarraga
Pazienziak bada perfeta izan behar du bere obretan, zaretentzat perfetak eta konpliak deusetan eskasik ez duzuela.
Jakobe 1:4 Haraneder
Argui dago Leiçarragarena iracurria çuela.
Adeitsuqui
Hemen ere çaretençat Leiçarraga baithan:
Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát:
2 CORINTHIARREI 9:8 Leiçarraga
çaretençat = içan çaiteztençat
-eNÇAT horri esquer indicativoa subjunctivo bilhacatzen da.
Adeitsuqui