O libro negro da lingua galega, Carlos Callón

O libro negro da lingua galega, Carlos Callón –

O libro negro da lingua galega, Carlos CallónJoan Mari Torrealdaik idatzi zuen Euskararen liburu beltza. Eta orain Carlos Callonek idatzi du liburu bera galizierari buruz. Eta, beste behin, argi gelditzen da zer antzekoak diren hizkuntza zapalketari lotutako guztiak, ñabardurak ñabardura.

Liburuak 500 urte baino gehiagotan, galizieraren mespretxuaren historia josten du, pasadizoz pasadizo. Denetarik dago, baina argi dago oraindik ez dela gainditu liburuak dakarrena eta oraindik egunerokoak direla galizieraren aurkakoak (baita euskararen aurkakoak ere, noski). Hizkuntza hainbatetan hiltzat jo dute, hizkuntza baino dialektoa dela esaten dute, baina … bizirik! Aínda seguimos aquí, Sesek kantatzen duen bezala.

700 orriko liburukotea ez dut laburtuko (ezin da?). Baina bai ekarri nahiko nituzke bi adibide, biak ala biak deigarri egin zaizkidanak:

Baga: galizieraren lehen katedra onartu zen 1910ean, baina non eta Madrilen! Handik 4 urtera martxan jarri zen eta hilabete gutxira hil zen katedraduna. Eta 1934. urtean jarri zen berriro martxan. Argi zegoen interes handia zegoela katedra horretan.

Biga: a zer herra duen elizak galizieraren kontra. Ikaragarria eta ikaratzeko modukoa, frankismoan batik bat. Seminarioetan debekatuta, mezetan debekatua eta abar. Gurean, hobetzeko asko izan zituen arrean, elizak paper garrantzitsua jokatu zuen frankismoan: elkartegintza, ikastolak, gau-eskolak eta abar babestu zituen modu batera edo bestera.

Argi dago harrizko mila eta bat gau baino gehiago izan dituela galizierak. Espero dezagun mila eta bat udaberri izatea.

PD: soziolinguistikako frikientzat. Martin Sarmiento abadeak gorroto berba darabil XVIII. mendean zeri eta auto-gorrotoari erreferentzia egiteko. Gogoangarria.

O libro negro da lingua galega, Carlos Callón