i ñimiño baten kalte kolateralak

i ñimiño baten kalte kolateralak

Euskaltzaindiak arinegi finkatu zuen euskal aditz laguntzailea. Egin beharreko ikerketak egin gabe, gaur egun argi  ikusten ahal dugun bezala, sakratu bilakatu diren aditz paradigmak plazaratu zituzten. Adizkiok erabakirik, haien defentsan konjuratu ziren. Ibon Sarasolak aitortua duen bezala, ohoreagatik konjuratu ziren, ez baita broma.

i ñimiño baten kalte kolateralak ekarri dituzte erabaki haiek:

i ñimiño baten kalte kolateralak

Subjunktiboko NOR NORI NORK adizkien artean i ñimiño bat kolatu zen:

diezaIon, diezaIen, niezaIon, niezaIen, e.a.

zeinen kalte kolateralak nabariak baitira, adibidez, maiz irakurtzen ditugun era honetako forma okerretan:

diezaidan, diezaigun, diezaizun, diezaizuen…

eta are pluralean ere:

diezaizkion, diezaizkien, diezaizkidan, diezaizkigun…

Erabiltzaileen artean segurtasun eza erein dute, eta ondorioz ez dugu subjunktiboko formarik entzuten. Jendeak ebitatu egiten ditu honelako formak, eta beharrezkoak ere ez direla sinestera iritsi.

Goiko forma irregular hauen ordez, oxala onartu balira ondoko forma erregularrak:

Singularrean: diezon, diezen, niezon, niezen…

Eta pluralak direnean: dietzon, dietzen, nietzon, nietzen

DIEZON cein baita DIEZA+O+N eta DIEZEN cein baita DIEZA+E+N guztiz erregularrak dira, zeren beste kasu askotan bezala:

A + O = O

A + E = E

Gure tradizioan, Axularren kasuan adibidez, DIEZAIO beste gauza bat da, zeren esanahia baita DIEZAIOKE batuerazko formak daukana.

Barneko I horren esanahia KE partikularena berarena da. DIEZAZUKE esateko, DIEZAIZU aski zen.

Oraindik garaiz gaude okerrak zuzentzekotz.

i ñimiño baten kalte kolateralak

NAFFARRERA

9 pentsamendu “i ñimiño baten kalte kolateralak”-ri buruz

  • Pat Garrett 2017-01-11 22:19

    diezaizu edo diezazu?

    • Pat,
      Subjunktiboan diezazu.
      Potentziala diezaizu = diezazuke. Bi hauetarik batueraz bigarrena hautatu zuten, ongi hautatu ere.

  • Pat Garrett 2017-01-11 22:25

    Eran berean erabil litezke “dezat”, “deza”, “dakio” eta abar?

    Hipotetikoan, “neza”, “leza”, “lekio”…

    Eta lehenaldian?

  • Lehenaldian nezan, zezan, zekion…

    Neuk adierazten dudan problema nor nori nork barruan gertatzen da HARI eta HAIEI kasuetan:
    diezot niezon niezo…
    diezet niezen nieze…
    ….
    ZO ordez ZAIO
    ZE ordez ZAIE

    Axular batentzat DIEZO eta DIEZAIO diferenteak ziren. Lehena subjunktiboa eta bigarrena potentziala (= diezoke).

  • Batuerazko hiru forma hauek adierazteko:

    diezaio, ziezaion, liezaio

    Axularrek hiru hauek erabiltzen ditu:

    diazo, ziazon, liazo

    Naffarreraz:

    diezo, ziezon, liezo

    Baina batuerazko hauen ordez:

    diezaioke, ziezaiokeen, liezaioke

    Axularrek:

    diazaio, ziazaion, liazaio

    Horrela, KE gabe.

    Naffarreraz (ortografia modernoan) hiru possibilitate hauek ditugu:

    1. diezaio, ziezaion, liezaio
    2. diezoke, ziezokeen, liezoke
    3. diezakeo, ziezakeon, liezakeo

    Hirurek esanahi berdina dutelarik:
    diezaio = diezoke = diezakeo
    ziezaion = ziezokeen = ziezakeon
    liezaio = liezoke = liezakeo

    Agian honela hobeto ulertuko da adierazi nahi izan dudana postean.

    Subjunktibo eta potentzialaren paradigma guztietan non -zaio- eta -zaie- agertzen baitira -zo- eta -ze- onartu beharko lirateke. Adibidez:

    zeniezaiokete => zeniezokete

    Eta pluralean -iezazkio- eta -iezazkie- formen ordez -ietzo- eta -ietze- onartu behar lirateke. Adibidez:

    zeniezazkiokete => zenietzokete

    Bestela, batuerazko subjunktiboa pikutara doa irremediableki.

  • Gai honi buruz, hona hemen Etxaideren azterketa bikain bat Euskaltzaindiaren organo ofiziala den EUSKERA aldizkarian agertu zena:

    https://www.dropbox.com/s/6gdi26718zpv74z/Etchaide.pdf?dl=0

    Argi dago IEZAIO, IEZAIE eta IEZAZKI forma monstruosoak mahukatik atera dituela Euskaltzaindiak eta ahalik eta lasterrenik zuzendu behar direla => IEZO, IEZE eta IETZA.

  • 13 hasserre aurpeguiño?
    Esquerrac post hori eta aurreco commentarioac batueraz daudela!
    Ez al da eguia Euskaltzaindiac forma hyperluce impracticablee eta justificatugabeac onhartu cituela 1973. urthean?
    ziezazkioketen, ziezazkioketean (toka) eta ziezazkioketenan (noka) forma batuistec ez al dute mereci hasserre aurpeguiric?
    Nondic daude atherata?
    Aurpegui gogorra, guero, euscara hola falsificatzecotz!!!

    • jeanbastida 2017-01-16 11:41

      Halaric da, Josu. Arraçoin ossoz dioçu dioçuna.

      • Caixo,
        Behin “diot” indicativocoaren plural desberdinen artean (dizkiot, diotzat, diozkat, ditiot) “dizkiot” hautatuz guero, pensatu çuten ecen ZKI pluralguile hau applicatu ahal citzaiola subjunctivoari. Horretaraco, lehenic DIEZAIO monstru ttipia sorthu çuten (DIEZOren ordez) eta guero plurala eguitecotz indicativocoa hartu, DIEZAZKIO monstrutzarra lorcecotz (DIETZOren ordez). Traditionearen aurka eta lasai asco.