Nihaur
Nihaur discoaren icenac ekarri deraut gogorat euscal aditza simplificatzeco aspaldico desira.
Helburu didacticoa daduca nire propositione honec: euscal ikasleec erraztassunaz hitzeguitea bilhatuaz.
Interlinguaco aditzean singularreco hirurgarren persona hedatzen da persona guztietarat. Adibidez, AUDIR aditza orainaldian honela dugu:
io audi, tu audi, ille/illa/illo audi
nos audi, vos audi, illes/illas/illos audi
Anceco cerbait euscaraz eguitea haguitz çaila iruditzen çaicu, batez ere ohico icenordainac erabiliric.
Baina hirurgarren persona singularra eta plurala erabiliz guero, guztiz possiblea iruditzen çaicu euscal aditzaren simplificationea.
Azquen xedea euscal aditz ossoa ikastea da, baina gradualqui.
Ukan aditzaren casuan hauec dira orainaldian erabilico diren forma guztiac:
du: derauco, deraue
ditu: derauzquio, derauzte
dute: deraucote, derauete
dituzte: derauzquiote, derauztete
Problema handiena icenordain personaletan dago. Ecin ukanen ditugu erabili honelacoac
ni nic niri
çu çuc çuri
gu guc guri
çuec çuec çuei
Ceinçu erabilico ditugu, orduan?
Iruzquinetan arguituco dugu.
Adeitsuqui
Nihaur
Bigarren personac erraz molda daitezque Berorica hitzeguinez guero:
çu = Berori
çuc = Berorrec
çuri = Berorri
çuec = Beroriec / Euroc
çuei = Beroriei / Euroi
Lehen personetan anceco formac eraiqui litezque:
ni = Berau
nic = Beronec
niri = Beroni
gu = Berauec
guk = Berauec
guri = Berauei
Hurrengo iruzquinean berce possibilitate bat aurkeztuco dut.
ni = berau
erabili beharrean
zerbitzari edo zerbitzari hau
erabilcea liçate.
Baina hobea iruditzen çait berce forma hau:
nihau nihonec nihoni
eta honequin batera
çuhori çuhorrec çuhorri
guhauec guhauei
çuhoriec zuhoriei
Adibidez:
Nihau Josu da
= Ni Josu naiz
Liburua erori çaio çuhorri
= Liburua erori çaiçu çuri
Guhauec ipuinac iracurri derauztete çuhoriei
= Guc ipuinac iracurri derauztegu çuei
Behin hauec ikassiric gradualqui ikas litezque schema ossoac.
Edocein iruzquin esquerturen nerauqueçue.
Adeitsuqui
Orotaricoan:
eketa.
eketa . “(V-m), se usa como nombre propio, sinónimo de ni, neu, ‘yo, yo mismo’. Eketak esan dau, lo ha dicho eketa, o yo lo he dicho. Eketari, a mí. Eketagaz, conmigo” A.
Aspaldian Krutwigec aurkeztu ceraucun lantto bat Beroricari buruz. Pluralac eguitecotz bethi collectivoac edo eli/talde hitza:
guiçonac = guiçonça
Bilera hartan Equeta hitza aiphatu çuen batec. Erdaraz “un menda” edo erraitecotz erabilcen dena Bizcaian.
Auquera ona date gure systemaraco:
equeta, equetac, equetari
= ni, nic, niri
Pluraliza liteque nire ustez
equetac, equetec, equetei
edo
equetoc equetoi
= gu, guc, guri
adiaraztecotz.
Systema honi Berorica deithuco deraucogu, non hirurgarren personetan minçatzen ahal baita.
Edocein apportatione esquercecoa liçate.
Ahal dela, forma eguiazcoac onhartu behar ditugu. Ez gaude gu inventuetaraco.
Ijitoerazco menda ere onhar gueneçaque edo menda hau edota nire menda.
Naffarreratu ditut graphia eta adizquiac post-iruzquinetan.
Proposamen hau naffarrera ikassi nahi ukan leçatenençat da.
Adeitassunez
Hassieraco ikasgaietan ez da aditzetan aguertuco concordanciaric objecto directo eta indirectoarequin. Hona hemen UKAN aditza ossoa:
du dute
duque duquete
çuen çuten
çuqueen cuqueten
lu lute
luque luquete
Hamabi forma.
IÇAN aditzean ere 12:
da dira
dateque dirateque
cen ciren
çatequeen ciratequeen
liz lira
liçateque lirateque
EDIN
dadi daitez
daiteque daitezque
cedin citecen
citequeen citezqueen
ledi litez
liteque litezque
Hamabi ere bai!
EÇAN
deça deçate
deçaque deçaquete
ceçan ceçaten
ceçaqueen ceçaqueten
leça leçate
leçaque leçaquete
Arratsalde bitan ikasten ahal den systema.
Bide batez, naffarrera Berorica 12 honen parean interlingua ere iracatsico da.
Adeitassunez
Telegramen Naffarrera Taldea daducagu.
Ikercen ari gara naffarrera simplificatzeco moduac.
Ez da erraça. Batere erraça ez da.
Interlinguac romanicoen belharrietan eraguiten duena ez da comparable naffarrera erraçac euscaldunon belharrietan eraguiten duenarequin.
Berçalde gueuc ez guenuque erabili nahico, bercec erabili ez duenic.
Possibilitate bakarra NORI gabeco aditzac erabilcea liçateque. Hau bai erabiliric içan dela Etchepareren garaitic hona. Çuberotarrez ere ençunac ditugu holacoac.
Gertatzen zait are hobekiago ulertzen ditudala askotan naffarrerazko testuak batuerazkoak baino. A ze misteriyua!!!
Misteriyua,
Anhitz esquer.
Baiqui, naffarrera erraçagoa eta ossoagoa da batuera baino. Ascoçaz.
Eguiçu proba hemen:
https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/
Noizbait Naffarrera sozialki onartua izango denaren susmoa daukat bere erabilera normalizatu jasorako. Batuaren legitimitate monopolioa apurtuta beste euskal dialektoak hasi dira haien lekua egiten eremu jasoetan. Naffarrera ez da atzean geratuko. Agian ildo honetatik gauzatuko da noizbait heldu behar zaigun berpizkunde kulturala, sinplismo akademizistak atzean utzita eta ethorkizuna egikaritzen. Animo, Josu eta Naffarreraren lantaldea, batzuek euskara eta euskal kultura mintzen duzuela pentsatu arren kontrakoa da egitan. Gora Kulturaren garapena!
NAUÇU nondic?
na + duçu = nauçu
Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:
na => nin
nin + duçu = ninduçu
Eta honetaric
ninduçun
baninduçu
ninduqueçu
…
GAITUÇU nondic?
ga + dituçu = gaituçu
Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:
ga => guin
guin + dituçu = guintuçu
Eta honetaric
guintuçun
baguintuçu
guintuqueçu
…
ÇAITUT nondic?
ça + ditut = çaitut
NIC ÇU
non ÇUc plurala baliz beçala functionatzen baitu. Hala cen jathorriz ÇUEC sorthu aitzin.
Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:
ça => cin
cin + ditut = cintut
Eta honetaric
cintudan
bacintut
cintuzquet
…
ÇAITUZTET nondic?
Berau ÇAITUT formatic beretic sorthua da.
ça + ditut = çaitut + -TE- = çaituztet
cin + ditut = cintut + -TE- = cintuztet
Eta honetaric
cintuztedan
bacintuztet
cintuzquetet
…
nago hago dago
gaude çaude (+ çaudete) daude
nago eta hago dagotic dathozque
gaude eta çaude daudetic
çaudete çaudetic dathor
nago = na + dago
hago = ha + dago
gaude = ga + daude
çaude = ça + daude
nindagoen dugu nengoen-en synonymo.
guindauden eta cindauden ere existitzen dirade, gueunden eta ceunden erraitecotz
Uste dut çucen nagoela bethe bethean.
noa hoa doa
goaz çoaz (+ çoazte) doaz
noa eta hoa doatic dathozque
goaz eta çoaz doaz-etic
çoazte çoaz-etic dathor
noa = na + doa
hoa = ha + doa
goaz = ga + doaz
çoaz = ça + doaz
Erraçago ikusten da iraganaldian:
ninDOAn
hinDOAn
cihoan
guinDOACen
cinDOACen
cindoazten
cihoacen
…
+orain (plus orain)
-orain (minus orain)
na = ni +orain
nin/nen = ni -orain
ça = çu +orain
cin/cen = çu -orain
ga = gu +orain
guin/guen = gu -orain
…
çuc ikussi dituçu
çuc gu ikussi dituçu
çuc gu ikussi ga-dituçu
çuc gu ikussi gaituçu
çuc gu ikussi guin-dituçu-n
çuc gu ikussi guintuçun
…
Laur forma hauetan T bat tartecatzen da:
natzaio = na + çaio
hatzaio = ha + çaio
gatzaizquio = ga + çaizquio
çatzaizquio = ça + çaizquio
ninçaion = nin + çaio + n
hinçaion = hin + çaio + n
ginçaizquion = guin + çaizquio + n
cinçaizquion = cin + çaizquio + n
Berce laur hauetan T idatzi ez arren, ençuten ahal da N ostean.
…
Xalbadorrec:
Nola Eskual Herriko bertze mutikoak
tirriatu izan nau pilota jokoak.
Ahalak ez ordea, nik hortarakoak.
Bertze zerbaitetako nindaukan Jainkoak.
ninDUen erraiten ohi dugun beçala, ninDAUKAn dio Fernando Aire handiac.
Batueraz “nindukan” erraiten da, cein baita NIN + daduka + N forma laburtua.
Orainaldian NA + daduka liçate, cein NAUKA modura laburcen baita.
Uste dut batzuec jada ulertu duquetela egunotan adiarazten nabilena.
…
ginduzkan batuerazcoa Xalbadorren styloan emana honetara liçateque:
gindauzkan
ceinetan arguiro ikusten baita (aurrecoan beçala) nola DAUZKA orainaldico forma erabilcen den iraganaldia eratzecotz.
Orainaldian GIN gabe, GA erabilcen da:
ga + dauzka = gauzka
Adeitassunez
…
gadabiltza = gabiltza
gindabiltzan = gendabiltzan = genbiltzan
gadaude = gaude
gindauden = gendauden = genuden = geunden