Nihaur

 

Nihaur discoaren icenac ekarri deraut gogorat euscal aditza simplificatzeco aspaldico desira.

Helburu didacticoa daduca nire propositione honec: euscal ikasleec erraztassunaz hitzeguitea bilhatuaz.

Interlinguaco aditzean singularreco hirurgarren persona hedatzen da persona guztietarat. Adibidez, AUDIR aditza orainaldian honela dugu:

io audi, tu audi, ille/illa/illo audi

nos audi, vos audi, illes/illas/illos audi

 

Anceco cerbait euscaraz eguitea haguitz çaila iruditzen çaicu, batez ere ohico icenordainac erabiliric.

Baina hirurgarren persona singularra eta plurala erabiliz guero, guztiz possiblea iruditzen çaicu euscal aditzaren simplificationea.

Azquen xedea euscal aditz ossoa ikastea da, baina gradualqui.

Ukan aditzaren casuan hauec dira orainaldian erabilico diren forma guztiac:

du: derauco, deraue

ditu: derauzquio, derauzte

dute: deraucote, derauete

dituzte: derauzquiote, derauztete

Problema handiena icenordain personaletan dago. Ecin ukanen ditugu erabili honelacoac

ni nic niri

çu çuc çuri

gu guc guri

çuec çuec çuei

Ceinçu erabilico ditugu, orduan?

Iruzquinetan arguituco dugu.

Adeitsuqui

Nihaur

NAFFARRERA

21 pentsamendu “Nihaur”-ri buruz

  • Bigarren personac erraz molda daitezque Berorica hitzeguinez guero:

    çu = Berori
    çuc = Berorrec
    çuri = Berorri

    çuec = Beroriec / Euroc
    çuei = Beroriei / Euroi

    Lehen personetan anceco formac eraiqui litezque:

    ni = Berau
    nic = Beronec
    niri = Beroni

    gu = Berauec
    guk = Berauec
    guri = Berauei

    Hurrengo iruzquinean berce possibilitate bat aurkeztuco dut.

  • ni = berau
    erabili beharrean
    zerbitzari edo zerbitzari hau
    erabilcea liçate.

    Baina hobea iruditzen çait berce forma hau:

    nihau nihonec nihoni

    eta honequin batera

    çuhori çuhorrec çuhorri

    guhauec guhauei
    çuhoriec zuhoriei

    Adibidez:
    Nihau Josu da
    = Ni Josu naiz
    Liburua erori çaio çuhorri
    = Liburua erori çaiçu çuri
    Guhauec ipuinac iracurri derauztete çuhoriei
    = Guc ipuinac iracurri derauztegu çuei

    Behin hauec ikassiric gradualqui ikas litezque schema ossoac.

    Edocein iruzquin esquerturen nerauqueçue.

    Adeitsuqui

  • Orotaricoan:

    eketa.
    eketa . “(V-m), se usa como nombre propio, sinónimo de ni, neu, ‘yo, yo mismo’. Eketak esan dau, lo ha dicho eketa, o yo lo he dicho. Eketari, a mí. Eketagaz, conmigo” A.

    Aspaldian Krutwigec aurkeztu ceraucun lantto bat Beroricari buruz. Pluralac eguitecotz bethi collectivoac edo eli/talde hitza:

    guiçonac = guiçonça

    Bilera hartan Equeta hitza aiphatu çuen batec. Erdaraz “un menda” edo erraitecotz erabilcen dena Bizcaian.

    Auquera ona date gure systemaraco:

    equeta, equetac, equetari
    = ni, nic, niri

    Pluraliza liteque nire ustez

    equetac, equetec, equetei
    edo
    equetoc equetoi

    = gu, guc, guri

    adiaraztecotz.

  • Systema honi Berorica deithuco deraucogu, non hirurgarren personetan minçatzen ahal baita.
    Edocein apportatione esquercecoa liçate.
    Ahal dela, forma eguiazcoac onhartu behar ditugu. Ez gaude gu inventuetaraco.

  • Ijitoerazco menda ere onhar gueneçaque edo menda hau edota nire menda.

  • Naffarreratu ditut graphia eta adizquiac post-iruzquinetan.
    Proposamen hau naffarrera ikassi nahi ukan leçatenençat da.
    Adeitassunez

  • Hassieraco ikasgaietan ez da aditzetan aguertuco concordanciaric objecto directo eta indirectoarequin. Hona hemen UKAN aditza ossoa:

    du dute
    duque duquete
    çuen çuten
    çuqueen cuqueten
    lu lute
    luque luquete

    Hamabi forma.

  • IÇAN aditzean ere 12:

    da dira
    dateque dirateque
    cen ciren
    çatequeen ciratequeen
    liz lira
    liçateque lirateque

    EDIN
    dadi daitez
    daiteque daitezque
    cedin citecen
    citequeen citezqueen
    ledi litez
    liteque litezque

    Hamabi ere bai!

    EÇAN
    deça deçate
    deçaque deçaquete
    ceçan ceçaten
    ceçaqueen ceçaqueten
    leça leçate
    leçaque leçaquete

    Arratsalde bitan ikasten ahal den systema.

    Bide batez, naffarrera Berorica 12 honen parean interlingua ere iracatsico da.

    Adeitassunez

  • Telegramen Naffarrera Taldea daducagu.
    Ikercen ari gara naffarrera simplificatzeco moduac.
    Ez da erraça. Batere erraça ez da.
    Interlinguac romanicoen belharrietan eraguiten duena ez da comparable naffarrera erraçac euscaldunon belharrietan eraguiten duenarequin.
    Berçalde gueuc ez guenuque erabili nahico, bercec erabili ez duenic.
    Possibilitate bakarra NORI gabeco aditzac erabilcea liçateque. Hau bai erabiliric içan dela Etchepareren garaitic hona. Çuberotarrez ere ençunac ditugu holacoac.

  • Gertatzen zait are hobekiago ulertzen ditudala askotan naffarrerazko testuak batuerazkoak baino. A ze misteriyua!!!

  • Misteriyua,
    Anhitz esquer.
    Baiqui, naffarrera erraçagoa eta ossoagoa da batuera baino. Ascoçaz.

    Eguiçu proba hemen:

    https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/

  • Noizbait Naffarrera sozialki onartua izango denaren susmoa daukat bere erabilera normalizatu jasorako. Batuaren legitimitate monopolioa apurtuta beste euskal dialektoak hasi dira haien lekua egiten eremu jasoetan. Naffarrera ez da atzean geratuko. Agian ildo honetatik gauzatuko da noizbait heldu behar zaigun berpizkunde kulturala, sinplismo akademizistak atzean utzita eta ethorkizuna egikaritzen. Animo, Josu eta Naffarreraren lantaldea, batzuek euskara eta euskal kultura mintzen duzuela pentsatu arren kontrakoa da egitan. Gora Kulturaren garapena!

  • NAUÇU nondic?

    na + duçu = nauçu

    Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:

    na => nin

    nin + duçu = ninduçu

    Eta honetaric

    ninduçun
    baninduçu
    ninduqueçu

    GAITUÇU nondic?

    ga + dituçu = gaituçu

    Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:

    ga => guin

    guin + dituçu = guintuçu

    Eta honetaric

    guintuçun
    baguintuçu
    guintuqueçu

    ÇAITUT nondic?

    ça + ditut = çaitut

    NIC ÇU

    non ÇUc plurala baliz beçala functionatzen baitu. Hala cen jathorriz ÇUEC sorthu aitzin.

    Orainalditic ez-orainaldirat passatzecotz asqui da aldaqueta hau:

    ça => cin

    cin + ditut = cintut

    Eta honetaric

    cintudan
    bacintut
    cintuzquet

  • ÇAITUZTET nondic?

    Berau ÇAITUT formatic beretic sorthua da.

    ça + ditut = çaitut + -TE- = çaituztet
    cin + ditut = cintut + -TE- = cintuztet

    Eta honetaric

    cintuztedan
    bacintuztet
    cintuzquetet

  • nago hago dago
    gaude çaude (+ çaudete) daude

    nago eta hago dagotic dathozque

    gaude eta çaude daudetic

    çaudete çaudetic dathor

    nago = na + dago
    hago = ha + dago
    gaude = ga + daude
    çaude = ça + daude

    nindagoen dugu nengoen-en synonymo.

    guindauden eta cindauden ere existitzen dirade, gueunden eta ceunden erraitecotz

    Uste dut çucen nagoela bethe bethean.

  • noa hoa doa
    goaz çoaz (+ çoazte) doaz

    noa eta hoa doatic dathozque

    goaz eta çoaz doaz-etic

    çoazte çoaz-etic dathor

    noa = na + doa
    hoa = ha + doa
    goaz = ga + doaz
    çoaz = ça + doaz

    Erraçago ikusten da iraganaldian:

    ninDOAn
    hinDOAn
    cihoan
    guinDOACen
    cinDOACen
    cindoazten
    cihoacen

  • +orain (plus orain)
    -orain (minus orain)

    na = ni +orain
    nin/nen = ni -orain

    ça = çu +orain
    cin/cen = çu -orain

    ga = gu +orain
    guin/guen = gu -orain

    çuc ikussi dituçu
    çuc gu ikussi dituçu

    çuc gu ikussi ga-dituçu
    çuc gu ikussi gaituçu

    çuc gu ikussi guin-dituçu-n
    çuc gu ikussi guintuçun

  • Laur forma hauetan T bat tartecatzen da:

    natzaio = na + çaio
    hatzaio = ha + çaio
    gatzaizquio = ga + çaizquio
    çatzaizquio = ça + çaizquio

    ninçaion = nin + çaio + n
    hinçaion = hin + çaio + n
    ginçaizquion = guin + çaizquio + n
    cinçaizquion = cin + çaizquio + n

    Berce laur hauetan T idatzi ez arren, ençuten ahal da N ostean.

  • Xalbadorrec:

    Nola Eskual Herriko bertze mutikoak
    tirriatu izan nau pilota jokoak.
    Ahalak ez ordea, nik hortarakoak.
    Bertze zerbaitetako nindaukan Jainkoak.

    ninDUen erraiten ohi dugun beçala, ninDAUKAn dio Fernando Aire handiac.

    Batueraz “nindukan” erraiten da, cein baita NIN + daduka + N forma laburtua.

    Orainaldian NA + daduka liçate, cein NAUKA modura laburcen baita.

    Uste dut batzuec jada ulertu duquetela egunotan adiarazten nabilena.

  • ginduzkan batuerazcoa Xalbadorren styloan emana honetara liçateque:

    gindauzkan

    ceinetan arguiro ikusten baita (aurrecoan beçala) nola DAUZKA orainaldico forma erabilcen den iraganaldia eratzecotz.

    Orainaldian GIN gabe, GA erabilcen da:

    ga + dauzka = gauzka

    Adeitassunez

  • gadabiltza = gabiltza
    gindabiltzan = gendabiltzan = genbiltzan

    gadaude = gaude
    gindauden = gendauden = genuden = geunden

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude