Miren Gorrotxategi andreari argibide batzuk eta urte berri on
Miren Gorrotxategi andreari argibide batzuk eta urte berri on –
Podemos alderdiko buruzagi zaren horrek, adierazpen zakarrak egin zenituen abenduaren 27an Arnas Dezagun (AD) ekimenari buruz, Euskadi irratiko Faktoria saioan. Pentsatu nahi dugu ez duzula ADren proposamena arretaz irakurri, eta aurreiritzietatik jardun zenuela, baina ez fede txarrez, ezjakintasunez baizik. Beste inork baino gehiago, politikariek ondo neurtu behar zenituzkete zeuon hitzak, eta batez ere jakinaren gainean hitz egin, hedabideetan oihartzuna izaten baituzue, batetik, eta zuen jarraitzaileen iritzian zuzenean eragiten duzuelako, bestetik.
ADren proposamena “negargarri eta klasistatzat” jo zenuen. Harrapazan! Inondik ere ez. Izan ere, ADrena proposamen landua eta neurritsua da, arretaz hausnartutakoa eta irakaskuntzan nahiz soziolinguistikan adituak diren zenbait euskaltzalerekin kontrastatua. Bestalde, “klasistatzat” jotzean agerian geratu da ez duzula proposamena irakurri, edo ez duzula ulertu. ADren proposamenak berariaz aipatzen eta aintzat hartzen ditu haur guztiak, goiburutik bertatik “euskara ume guztientzat” aldarrikatzen delarik.
Manifestua irakurtzeko bost minutu hartzen badituzu, horrelako pasarteak aurkituko dituzu:“…ama hizkuntza gaztelania (frantsesa Iparraldean) ez duten umeak lehenetsi daitezke, euskara komunikazioan ardatz izatea, eta haur etorkin atzerritar horien inklusioa errazteko…Haur erdaldunei (erdara zein den ere) berariazko laguntza eskaini behar zaie ikastetxeotan, euren euskara maila indartu eta euskalduntze prozesua azkartzeko…”
Non ikusten duzu zuk “klasismoa”?
Faktoriako elkarrizketan aitortu zenuenez “… nire azalean ikusi dut nola gertatzen den, ume bat, euskaldun osoa dena, eta gazteleraz gaizki egiten duena, nola joaten den gaztelera bereganatzen, eta nola euskara gelditzen den pixka bat… beno, nola pisua galtzen duen”. Hala da, bai. Hainbesteko pisua galtzen du euskarak, ze, haur euskaldun askok bazterrera ere uzten dute-eta, ikastetxean bertan pairatutako egoeren ondorioz. Ondorio tamalgarri horri konponbide (bat) proposatzera dator Arnas Dezagun. Zureak dira ondoko hitzok ere: “…baina aldi berean, ikusi dut nola nire umeek lagundu dieten beste batzuei euskara ikasten…”
Horrela gertatu bada, zorionak! Kosta egiten zaigu sinistea, baina. AD ekimenean bildutako guraso guztion eskarmentua oso bestelakoa da: gure haurrek euskaraz jarduteko oztopo handiekin egin dute topo beste haur euskaldunengandik sakabanatu dituztelarik, eta gainera ezin izan diete haur erdaldunei euskara ikasten lagundu, gaztelera gertatu baita euren arteko harremanetarako hizkuntza bakar, eta euskara, ezkutatu beharreko “gelako hizkuntza” kasurik onenean.
Hurrengo pasarte honek ere, aditzera ematen du berriro ez duzula manifestua irakurri ere egin: “islak sortzea, gure umeek dituzten pribilegioei eusteko, ez dauka batere zentzunik, ez da batere solidarioa eta negargarria da proposamen bezala”.
Batetik, ADen proposamenak EZ du “islak” sortzea proposatzen. Haur euskaldunak EZ sakabanatzea proposatzen du soilik, euron artean eta beste haurrekin (D ereduaz ari gara) euskaraz jarduteko aukera izan dezaten sikiera. Bestetik, jakin behar zenuke euskaldunak ez garela pribilegiatuak Euskal Herrian, bigarren edo hirugarren mailako herritarrak baizik. Gure haurrek D ereduko ikastetxe askotan jasan behar izaten dutena da bazterketa horren beste adibide, hau bai, negargarri bat.
Arnas Dezagunek eskola-eredu inklusiboa eta guztiz solidarioa proposatzen du, euskara ardatz (eta ez gaztelera edo frantsesa, orain gertatu bezala), inklusioa eta elkartasuna etxetik hasten baitira, eta ez etxekoak (ez beste inor) baztertuz eta zokoratuz.
Edonola ere, argibide hauei nahikoa iritzi ez eta azalpen zehatzagoak beharko bazenitu, prest gauzkazu zurekin biltzeko. Lehenago ere helarazi dizugu gonbitea.
Aro berriarekin ADren manifestua irakurtzeko lan xumea hartuko duzulako esperantzaz, urte berri on!
…
Erkuden Barandiaran Goñi
Arnas Dezagun ekimenaren izenean
PSOE, Podemos,…. “Ezkerreko” españolak, beti español… Eta hemengo txotxoloak beraien inguruan dantzan, eta burumakur.
Penagarriak izan ziren Miren Gorrotxategiren adierazpenak…
Elkarrizketa da bidea, eta ez deskalifikazioa.
Proposamena ezagutu gabe kritikatzea ez da zilegi, baina gainera bilera proposamenei erantzun ere ez egitea…lehen lerroko arduradun politikoa izanda LOTSAGARRIA da.
Bide okerra iruditzen zait: benetako euskaldunen karnetak banatzen eta “español” deskalifikazio gisa erabiltzen…
“Inklusioa eta elkartasuna etxetik hasten baitira, eta ez etxekoak (ez beste inor) baztertuz eta zokoratuz.”
Nortzuk zarete etxekoak? Nortzuk gara kanpotarrak?
Ideologia kezkagarria isladatzen da…
Nire ustez ere, “etxekoak (vs. kanpokoak)” formulazioa ez da egokia. Gaur egun, EHn bizi garen guztiok gara etxekoak, gustatu ala ez.
Hori esanda, hizkuntza-konfliktuaren ikuspuntutik (eta hizkuntza-konfliktua ukatzen duena argi eta garbi kokatzen da konfliktu horren alde batean), etxeko zapaltzaileak eta zapalduak dauzkagu.
Erdaren supremazia eta hegemonia indarrez inposatuaz eta indarrez mantenduaz gozatzen eta baliatzen direnak etxeko zapaltzaileak dira. Etxeko zapalduok, berriz, gure hizkuntzan bizitzeko dugun eskubidea urraturik ikusten dugu egunero, besteak beste eskolan ume euskaldunak sakabanatzearen ondorioz. Horiek horrela, nik honelako zeozer idatziko nukeen:
“Arnas Dezagunek eskola-eredu inklusiboa eta guztiz solidarioa proposatzen du, euskara ardatz (eta ez gaztelera edo frantsesa, orain gertatu bezala), inklusioa eta elkartasuna etxetik hasten baitira, eta ez hizkuntza aldetik zaurgarrien diren herritarrak (ez beste inor, kontuan harturik Euskal Herriko hizkuntza propio eta ofiziala dela) baztertuz eta zokoratuz”.
Xehetasun kritikagarri hori gorabehera, jakin nahi nuke ea ekimenaren kritika orokor fundamentuzkoagorik daukazun, Rex Banner.
Kulturalki zein nazionalki kolonizatzera datozen hoiek ere “etxeko”tzat hartu behar ditugu? Euren esanetan Espaniara datozen ehunmilaka hoiek ere “etxekoak” dira? Barkatuko didazue, baina nik “etxeko” kontzeptu desberdina daukat.
La Salveko kuartelilloan bizi direnak etxekoak dira? Mesedez, edozein estatu normal batean (legez) etxekotzat hartzeko bertako hizkuntza ezagutu behar da…. Baina EHn hain txotxoloak gara, gure hizkuntza ta kultura desagertaraztera etorritako kolonoak bertakotzat hartzen ditugula. Penagarria.
Bitxia da. ADren proposamenari kritikak egiten dizkiotenek, hitzak bihurritu (Sabinek hemen) edo asmatu behar izaten dituzte proposamena deskalifikatzeko, Mirenek irratian egin bezala.
ADren testuak hauxe dio, hitzez hitz:
“Arnas Dezagunek eskola-eredu inklusiboa eta guztiz solidarioa proposatzen du, euskara ardatz (eta ez gaztelera edo frantsesa, orain gertatu bezala), inklusioa eta elkartasuna etxetik hasten baitira, eta ez etxekoak (ez beste inor) baztertuz eta zokoratuz”
“Etxekoak” horretan ez dago inor kanpotartzat sailkatzeko asmo maltzurrik.
Euskal Herrian, etxekoak eta kanpotarrak nor diren Espainiak eta Frantziak erabakitzen dute, ez beste inork. Espainiak erabaki du, Euskal Herrian kanpotarrak direla espainiar pasaportea ez dutenak, baita Urruñakoak edo Baionakoak (euskalerritarrak) badira ere. Eta Espainiak erabaki du, denek, Hego euskalerritarrek eta Euskal Herrira beste edonondik etorritakoek ere, española ikasi behar dutela “etxeko” bilakatu nahi badute.
Espainiak erabaki du ere, Hego euskalerritar guztiok españolez jakin behar dugula, eta española erabiltzera behartzen gaitu gainera, bere ardurapeko erakunde guztietan.
Oso bitxia (eta tristea) da ikustea, bertoko eta “etxeko” zenbait euskalerritarri, Mireni edota Sabini kasu, nolako azkurea eta sukarra eragiten dien euskaltzaleok euskaraz bizitzeko eskubidearen defentsan egiten dugun ariketarik xumeena ere, baina zelako naturaltasunez onartzen dituzten Espainiak eta Frantziak ezarritako inposizio eta neurri supremazista eta arrazista guztiak.
Podemos eta Vox, txanpon beraren bi aldeak dira. Poetak esan ohi zuen bezala, “lo más parecido a un español de derechas, es un español de izquierdas”. Euskarari eta Euskal Herriari dioten herra antzekoa da batean eta bestean.
Supremazistak eta arrazistak dira, euren hizkuntza, euren mugak eta euren legeak inposatzen dizkigute, Espainiaren batasunaren bermea ejerzitoa dute, baina horrek ez ditu Zubiri edo Gorrotxategi bezalakoak azaldatzen.
Hori bai, D ereduan haur euskaldunen euskaraz egiteko eskubidea defendatzea bururatzen bazaigu… kuidadin!
Enpatia eza nabari zaio Gorrotxaregiri
Ez dakizu etxekoa nor den? Euskarara suntsitu eta euskaldunokin bukatu nahi dutenat ez dira nire etxekoak.
Ez dakizu etxekoa nor den? Euskara suntsitu eta euskaldunokin bukatu nahi dutenat ez dira gure etxekoak.
“EHn bizi garen guztiok gara etxekoak, gustatu ala ez”, barkatu, baina, ez! Oker zira, Gillen.
Uda emaitera herrira joaten diren ainitzek zein erreferentzia mota ukaiten dute? Espainiarrenak. Gainera, ez dituzte ezagutu nahi. Horiek ez dira etxekoak, kolonoak baizik! Zer erranik ez, berberek beraien defendatzaileak aterpetzen dituztenean: “Intxaurrondokoak, La Salvekoak edota “polizia espainiarrekoak”. Franco garaian nahiz gaur etorritako gehiengoa ez da integratzen, huskeria bakarrik. Francok bere momentuan erabili zituen. Gaur, Estatu espainiarrak Beste horrenbertze du egiten.
Bertzalde, gure aitzinean dauzkagun ainitzek diete gizarte espainiarrean sartzen laguntzen: “Podemos, Bildu, EAJ eta bertzelakoak”. Ipar eki Europan beren burua naturalizatu behar dute nazionalitatea erdiesteko. Hots, hiritartasuna, haien kultura, historia eta ohituretan oinarritutakoa. Hemen, barra librea hori garatu gabe, nahiz eta subiranoak ez izan!
Aitzitik, ADren ekarpena inolako hizkuntza hegemonikorik ez dakitenak aintzat hartzeko orduan biziki ona da, prefosta. Horrek herri gaitu egiten. Bertzea, ordea, espainiar eta frantziar hiztun. Nolanahi ere, epe laburreko konponbidea .Norberak badaki non kokatu duen bere norabidea, batzuek Espainian, Sabinen kasua bezala, eta Frantzian, bertzeok Eskual herrian.
Ilargia, hatzamarra eta ergela. Sabin, gustukoa izan ala ez, zeu ere etxekoa zara, eta gobernuak alde duten horietakoa gainera. Batzuk horri pribilegioa esaten diogu. Bitartean, jarraitu zapaltzen, denak zu bezalakoak izan arte.
Sabin etxekoa da, zalantzarik ez. Baina kanpokoak baino arriskutsuagoak dira etxeko “Osaba Tom”ak. Morroi lanetan zapaltzaileen zerbitzura daude etxeko asko, konplexuz beteta eta zapalduta daudela jabetu barik.
Erantzunean hau dago jasota: “irakaskuntzan nahiz soziolinguistikan adituak diren zenbait euskaltzalerekin kontrastatua” Zenbait horien izen-abizenak, mesedez
Argi dagoena da horrelako liderrekin Podemosek gure lurraldean egun gutxiko ibilbidea izango duela.
Mireni ondo erantzundako artikulua, kontua da askok, gainera, gai ezberdinekin gertatzen dena, ez dutela berez egindako ekarpena irakurri, euskal hiztuntxoen euskara bizia mantentzekoa. Antza, ume guztiak berdinak dira jatorriz, egia ez denean. Euren berdintasuna datza ume euskaldunak erdal hiztunekin berdinduz. Hau da, euskara erabat desagertuta itsaso zabal erdaldunean: espainiera eta frantsesa.Euskara ardatza izan barik, gaztelera daukate aniztasunaren ikur eta ez alderantziz. Bestela, baztergarria ei da euskaratik abiatuta edo “islak” sortzen direlako kontua.
Aldarrikapen horretan espainiar nagusikeria dago euskaldun batzuen gutxiagotasun konplexuen aurrean.
Mesedez, zeuen maskara honezkero aurpegitik jausita, agerian asmo maltzurra.
Aspaldi esana nuen. Kulturalki kolonizatuta gaude (ez soilik militarki), eta gainera bertoko agintedunek kolonizatzen gaituzte (ETB, EHU…eta abarreko zuzendaritzak). Eta azken batean gu geu bihurtzen gara geue buruaren kolonitzatzaile.
Nola ulertu bestela, adibidez, gure populuak Iruña-Veleiako monumentu horrekiko izan dugun (eta ORAIN ERE DUGUN) utzikeria? Masokak edo sadistak izan behar. Hori ez da gertatzen Espainian, Katatunian, La France-n ez beste inon. Hemen bakarrik, eta nahiko!
“Gure kolonizatzaileak etxean eta etxekotzat hartu behar ditugu?”. Hotxe gakoa.
Gure arbasoek erraz zeukaten. Bailara berean bizi zirenak (LEAn) LAGUN ziren (LEA-UKU-UN), “bailarakide” (iberieraz ere “LAKUN”), eta mugatik AT bizi zirenak ATZE, atzerritar (AT-en-ZEN).
Baina orain denok bizi gara bailara berean.
Zer egin? Malato Mugatik egotzi, Yawhék egin zuen bezala Adan eta Ebarekin?.
Baina euskaldunok ez gaituk Yawhé, nahita ere.
Ese Jesusek zera esan zigun, itxaron egin behar zela pazientziarekin, ze bestela, “belar txarrekin batera, belar onak ere suntsituko genituela”.
Baina hark pentsatzen zuen “Judizio Egunea” etortzear zegoela eta lekuko izango zirela ordukoak bertakoak.
Baita esan zigun, “errutik libre sentitzen denak jaurti beza lehenengo harria”
Gu geu, adibidez, errugabe sentitzen al gara Iruña-Veleiako monumentua suntsi dezaten giharrik ere mugitu ez dugunok?
Orduan, logikaz, geure buruak ere erbesteratu egin beharko genituzke!
Tira, gaurkoz nahiko Ebanjelio predikatu diat.
Badago irrikitu bat: ETXEAN hartu behar (zer erremedio), baina EZ ETXEKOTZAT.
Ah, Semenogorri
Nik irakurri nian zuen proposamena, eta abisatu nizuen zer gartatuko zen.
BIGARRENEZ, ARNAS DEZAGUN TALDEKOEI GALDERA ZUZENA. Hauxe dñozue: “ADrena proposamen landua eta neurritsua da, arretaz hausnartutakoa eta irakaskuntzan nahiz soziolinguistikan adituak diren zenbait euskaltzalerekin kontrastatua” ADITU HORIEN IZENAK ETA IRITZIAK JARTZERIK? ESKERRIK ASKO.
Ez, ez dizute zertan eman izen-abizenik; Arnas Dezagun ekimenean dauden guztien izen-abizenik eman behar ez dizuten bezala. Nornahi diren ere, Zalantza, zure iritzia eman, edo ideiak kritikatu, eta ez saia argumenturik ez dagoen kontuekin (izenak…) bazterrak nahasten. Argia izatera, jakingo zenuke Euskal Herrian nor izaten den soziolinguistikan aditua, edo aritua bederen.
Josu mesedez, kontrolatu zure Egoa eta etzazu aprobetxatu zure sasi-teoria linguistikoak zerikusirik ez duen eztabaidan sartzeko, bide batez, Iruña-Veleia auzia aipatuta, Jesus, Ebangelioa etab. Covid eta txertoen auzia honekin nahastea besterik ez zitzaizun falta! Lagundu baino, “Kanpoko” kolonoei gutaz barre egiteko arrazoiak ematen dizkiezu. Nekagarria da.
Josu, aspergarria zara. Tontakeriak besterik ez dituzu esaten. Etxean inork ez dizu kasurik egiten ala?
Mikel Haranburu. Oso ondo ezagutzen ditut gure herrian soziolinguistikan aritzen diren “aditu” gehienak. Horregatik, jakin nahiko nuke proposamena norekin kontrastatu den; izan norbanako, izan erakunde; eta bide batez, Jaso diren kontrasteak. Bestela, barkatuko didazu, baina argudio horrek ez dit balio.
Zalantza, nik ez daukat inolako konfiantzarik soziolinguista baskoetan. Txotxolo kuadrila bat besterik ez dira. Euskara gainbeheran doa, ta isilik isilik daude. Zertan aritu dira orain arte?
Xabier Isasi bezalako ilustreei esker dago euskara dagoen moduan …
Soziolinguistak, ordea, ikerlariak dirateke, ez gidariak, are gutxiago hiztunen gidariak. Soziolinguistika ez da “Euskara salbatzeko zientzia”; hizkuntzen dinamikak aztertzeko zientzia edo jakintza baizik. Gu goaz gainbehera, eta guk geuk espabilatu behar dugu, nahi badugu, jakina. Soziolinguistek hiztunon geuron utzikeria, nagikeria eod alferkeria zertifikatu beste lanik ez izaterik nahi ez badugu.
Zalantza; soziolinguistak saiatu diren lagunak dira. Hemen gabiltzan beste batzuk, soziolinguista izan gabe, oso jakintsuak baldin bagara, saia gaitezen ekarpenak egiten, eta besteenak hobetzen.
Zalantza, kakazulo hori, hik nor uste duk haizela izenak emateko exijentziekin anonimo moduan etortzeko?
Barka Txikitero eta Ahaldun,
baina enbarazuan izango nauze zati batez, espero, potrozorri bat BEZALA, besterik ezbada ere Txikiteroei laguntzeko edota hankalatraba egiteko.
Aitor …. hiri ez diat ezer eskatu, ez eta beste inori ezer exijitu ere. Galdetu egin diat, izan ere, ez zekiat zein diren aditu horiek. Baina gai honekiko ere errespetu maila hori bada, nirekin jai duk!
Zalantza zarelako hori. Atxikimenduen zerrendan dauzkazu aditu horietako batzuk.
Dena den, darabilzun tono zakar horrekin eta anonimatoan ezkutaturik… nor uste duzu zarela?
JJ ez dut uste Zalantzak Aitorrena baino tonu zakarragoa erabili duenik, “kakazulo” deitzeko muturreraino ez behintzat.
“Nor uste duzu zarela?”
Kolonizatzailea, dudarik gabe; bestela, ez luke horrelako galdera desegokirik egingo. JJ-k ondo erakuktsi digunez, bi jende klase besterik ez baitago gurean: kolonizatuak eta kolonizatzaileak.
Eta aizak, Euskahaldun, epelxeak dituk epelxeak hire azkeneko berba horiek. Zertan habil, zimarroi? Kolonizatzaile baten purrustadak xuritu nahian, ala? Argi ibili, gero, ez ote haugun hi ere sartu beharko kolonizatzaileen saldoan!
Ea enegarrenez.
1. Nire asmoa ez baita inor mintzea, are gutxiago, horrela sentitu dena irakur ditzan egin ditudan iruzkinak.
2. JJk dio atxikimeduen zerrendan begiratzeko. Begiratu dut eta neure adiskide asko tartean daude, adiskide ez ezagun.
3. Baina dokumentua sinatzeak ez du ezer esan nahi, neure galdera beste bat izan da: kontrastea egin bazen, norekin eta zein modutan izan zen. Non jaso ziren ekarpenak? Nola bideratu zen hausnarketa hori?
4. Bukatzeko, mesedez, zaindu dezagun gure arteko elkarrizketa hauek. Badakit ez dela batere erraza horrelako plaza batean aritzea, zuetako asko minduta zaudetela, baina euskaltzaleon artean horrela hasten bagara, etorkizunik ez du gurea denona den komunitatea eta hizkuntza. Ondo segi!
5. Barkatu, aurreko iruzkinaren akatsak. Sakelakotik ari naiz eta ez naiz zuek bezain trebea kontu hauetan.
,”Zenbait horien izen abizenak mesedez” izan dira zure hitzak, agindu-tonoan, eta goitizen baten atzean ezkutatuz.
Nire esku balego, zure benetako izen abizenak eman arte, ez nizuke erantzungo.
Zain dezagun gutxieneko adeitasun formak eta koherentzia, mesedez.
Arratsaldeon.
Arnas Dezagunetik ez diegu erantzuten ohar anonimoei. Are gutxiago letra larriz zuzentzen zaizkigunei. ADrekin harremanetan jartzeko bidea, hauxe: https://arnasdezagun.eus/kontaktua/
Eskerrik asko erantzuteagatik baina zuen jokamoldea hori bada, nirekin ez kontatu.
Bitartean jarrai dezagun denok euskal hiztunak sortzen herri aske eta justua izango badugu. Ongi izan!
Alapekotxea! Foro batean izenik eman gabe sartu, AD-ren baieztapenekin fio ez eta, azak ontzeko, galdera petralak bota. Erantzun bikaina, AD: bejondeizuela! Zalantza: zapaltzaileen morroi!
Zalantza izpirik gabe, hamaika irakurtzeko jaioak gara…
HH, JJ eta enparauok, ez eskatu besteoi izenak ematea zeuek ere horrela sinatzen baduzue. Koherentzia apur bat, bederen! Eta “zapaltzaileen morroi” deitu didan horri: gure alaba-semeei euskara transmititu eta euskaraz bizitzen erakusteaz gain, ondokoari iraindu euren burua eta ideiak defendatzen irakatsi diegu. Zuri zer irakatsi zizuten?
Zalantza:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=ironia&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu-ES&bila=bai
Iraindu gabe
JJ nire izena da, “Zalantza”. Jonjo (JJ) Agirre, hain zuzen.
Zeurea zein da?
Koherentzia, bederen, desagertu da, “Zalantza”?
Ez zait iruditzen zalantza-k horrelako hitzak merezi dituenik.
Mikel, ez nago ados zurekin
Soziolinguistek zeregin inportantea daukate euskal gizartean, eta konpromisoa eskatu behar diegu.
Medikuek ez al dute parte hartzen birusaren aurkako kanpainetan?
Niretzat Soziolinguistikako Klusterraren azken urteotako ibilbidea negargarria izan da, ekarpen zero egun duelako.
Gabon, Josu!
Nik ez dut proposamenik egin. Ezta zuk ni jakitun ipini diozun bezala. Baina dauzkazun gaien kaka nahastea behin ikusita, ulergarria da oso.
Beste kontu bat da ADrekin ados egotea.
Gauza bat, Josu, hau bezalako txatetan gauza bera egiten duzu, hau da, adarretatik aritzen zara?
Semenogorri,
Hel,
Mesedez, erakutsieidak hire Enbor ortodoxoen eduru/ereduren bat edo bi,
Ez nadin Adarretatik ibil
eta kaka nahastetik atera nazan, BEHINGOZ, hire jakinduriari esker.