Mintzapraktika programak 2017-2018, emaitzak
Mintzapraktika programak 2017-2018, emaitzak –
Ikasturte-amaierarekin batera, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak inkesta egin du mintzapraktika-egitasmoen parte-hartzaileen artean: berbalagun, mintzalagun, mintzakide… Emaitzen artean, honako puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:
- Balorazio orokorra: parte-hartzaile gehienek (% 88,7k) OSO ONDO edo BIKAIN baloratzen dute egitasmoa. Halaber, oso ontzat jotzen dute PRAKTIKATUko dinamizatzaileen lana; eta, oro har, esker oneko hitzak besterik ez dugu jaso haien esfortzua dela-eta. Beraz, ikasturtea pozik egoteko modukoa izan da.
- Euskararen erabilera:inkestan parte hartu dutenen gehiengoak (% 87,2k) aitortu du aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran: % 44k dio askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; beste % 43,2k esan du gehiagotan egiten duela.
- Euskaraz egiteko aukerak: agendek eta ekimenek, mintzodromoek, Kirola eta Natura programak eta gurasolagunentzako eskaintza berezituak oso harrera ona izan dute. Beraz, aurrera jarraituko dugu. Bestalde, inkestan aukera ere egon da proposamen berriak egiteko; horiek, jakina, lekua izango dute hurrengo plangintzetan.
PRAKTIKATUtik, inkestari erantzuten emandako denbora eskertu nahi diegu parte-hartzaile guztiei, eta euskara praktikatu eta bizi nahi duten lagunak animatzen ditugu mintzapraktika-programetan esku hartzera.