Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro emango dizkie gaztelaniazko komunikabideei, euskara sustatzeko.
Iaz nagusiki gazteleraz aritzen diren hamahiru hedabidek jaso zuten laguntza: ‘El Diario Vasco’-k, ‘El Correo’-k, ‘Gara’-k, ‘Noticias de Álava’-k, ‘Deia’-k, ‘Noticias de Gipuzkoa’-k, ‘Naiz’-ek, Segura irratiak eta Europa Pressek, besteak beste.
Urte dexente dira erdal hedabideek laguntza horiek jasotzen dituztela EAJaurlaritzaren eskutik, emaitzak begi-bistan. Vocentoren hedabideak diruz laguntzeko beste bide bat, euskararen presentzia mixerable baten truke. Bere garaian laguntza emateko irizpideak aldatu zituzten Gararen kaltetan eta Vocentoren mesedetan. Kaka zaharra.
El correo edota Diario vasco bezalako hedabide euskarafoboei, euskara neurri erridikuluan “sustatzeko” dirua ematea iraingarria da.
Hibaik aipatu duen bezala, dirulaguntza hau euskarazko edukien proportzioaren ematen zen lehen, eta Garak eramaten zuen parterik handiena, bera baitzen erdal hedabideen artean euskarari tarte handiena eskaintzen ziona, alde handiz.
EAJ-k, askoz nahiago dirua Vocentori ematea Garari baino, dirulaguntza emateko irizpideak aldatu zituen “irisgarritasun maila” lehenetsiz. Hala, Vocentok duenez irakurle gehien, hara bideratzen du dirurik gehien, euskaraz argitaratzen dutena mixeria baino gutxiago izan arren, eta ildo politiko euskarafoboa izan arren.
Ba, pozteko berria, zalantzarik gabe.
Urte dexente dira erdal hedabideek laguntza horiek jasotzen dituztela EAJaurlaritzaren eskutik, emaitzak begi-bistan. Vocentoren hedabideak diruz laguntzeko beste bide bat, euskararen presentzia mixerable baten truke. Bere garaian laguntza emateko irizpideak aldatu zituzten Gararen kaltetan eta Vocentoren mesedetan. Kaka zaharra.
Euskara sustatzeko ala gobernuaren aldeko berriak idazteko?
Euskara ezin da dirua xahutzeko aitzakia izan.
Vocentotarrak pozik edukitzeko, euskaldunon kaltetan.