Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Jeni Galdos, bidelaguna –

“Konfinamentuan geundela erabiltzen ez nuen Twitter aplikazioa berriro erabiltzen hasi nintzen eta bertako txio batean izan zuen Mintzaneten berri. Etxean geundenez, ezin irtenik, izen ematea erabaki nuen, denbora banuen eta laguntzeko aukera bat izan zitekeen. Ez du denbora askorik eskatzen, eta jendeari laguntzeko tresna oso baliogarria iruditu zitzaidan”.

Irakurri Jeni Galdos bidelagun urretxuarrak idatziz partekatu digun esperientzia MINTZANET.NET atarian…

Jeni Galdos - Mintzanet bere ahotan

Urretxuarra da sortzez Jeni Galdos (1984), eta Legazpiko Bellota Agrisolutions enpresan egiten du lan, prozesuko ingenieri bezala. Pertsona alaia eta irekia dela aitortu digu, eta mendia, bertsolaritza eta lagunekin egotea ditu afizio. Mintzanet bere ahotan atalean kontatu digu egitasmoan bizi izan duen esperientzia:

“Konfinamentuan geundela erabiltzen ez nuen Twitter aplikazioa berriro erabiltzen hasi nintzen eta bertako txio batean izan zuen Mintzaneten berri. Etxean geundenez, ezin irtenik, izen ematea erabaki nuen, denbora banuen eta laguntzeko aukera bat izan zitekeen. Ez du denbora askorik eskatzen, eta jendeari laguntzeko tresna oso baliogarria iruditu zitzaidan. Oso erosoa da, etxetik mugitu gabe, mugikorraren edo ordenagailuaren parean jarri eta listo. Gaur egun gainera oso ohituta gaude honetara. Bestalde esan beharra daukat horrek ere hoztasuna ematen diola elkarrizketari batzutan.

Izena eman eta berehala jarri ziren Mintzanet egitasmoko kudeatzaileak nirekin harremanetan, bidelari bat bazenutela esan eta elkartu gintuzten. Udara arte, gutxi gorabehera, hamabostean behin egiten genuen hitzordua, eta ordundik nahiko utzia dugu. Bera nahiko lanpetuta dabil eta ez du denbora askorik. Hala ere, oso harreman jatorra izaten jarraitzen dugu, hori bai harremana aldatu egin da. Orain bideo deiak gutxiago egin arren, whatsapp eta sare sozialen bidez maiz egoten gara.

Jarraitu irakurtzen

Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”