Martin Maister

Martin Maister

JESU CRISTEN IMITACIONEA

ÇUBEROACO EUSCARALA,

HERRI BERAURTACO

APHEZ BATEZ,

Bere Jaun aphezcupuaren baimentuarequin

UTZULIA.

PAUBEN,
G. DUGUE’ETA J. DESBARATZ
Beitan moldezco leteretan eçarria.
M. DCC. eta LVII.guerren urtean.
ILLUSTRISSIMO AC REVERENDISSIMO
IN CHRISTO PATRI
DOM. DOM. FRANCISCO DE REVOL, EPISCOPO OLORONENSIS,
Regui ab omnibus Consiliis &c.

Martin Maister

Martin Maister çuberotarraren liburu interessanta dakarquiçuegu.

>>> MARTIN MAISTER

Martin Maister

NAFFARRERA

14 pentsamendu “Martin Maister”-ri buruz

  • Oharra u lettrari buruz gure editione honetan:

    gue, gui, que eta qui mulçoac batuerazco ge, gi, ke eta ki modura ahoscatzen dirade.

    u soila ohico çuberotarrezco ü lettrari dagoquio. 16000 bat bider.

    u azpimarratua batuerazco u soinua da. 2500 bat bider.

    Neure graphia hau naffarreratic eta, beraz, batueratic hurbilago dago.

  • Originaleco “librugnou”, gaurco çuberotarrez “libürüño” liçatena’ gurean “liburuño” da, hau da, naffarreraz eta batueraz den beçala.

  • https://www.dropbox.com/s/ayi3uskn1gu295p/Martin%20Maister%20LEXICOA.docx?dl=0

    Leku honetan Martinec erabilitaco hitzen bilduma. 8000 bat hitz.

  • 38 careto hasserre, ceinec ez baiteraucote beguiratu simple batto ere eman neuc aurkeztu dudan editioneari!

    Hona hemen facsimilea pdfan:

    https://www.dropbox.com/s/1a6x5fgzlkbutog/JESU-KRISTEN_IMITAZIONEA.pdf?dl=0

    Batuera baicic ez daquienarençat ecin iracurrizcoa.

    Neure editionea ü carganteaz descargaturic osso da iracurgarri gaur eguneco euscaldunonçat.
    Batueratic hurbilago nahi luquetela? Hasserre aurpegui horiec jarri duten confabulatuec horretara ere ez luquete seculan iracurriren. Naguiac dirade, eta Axularrec naguiequin eguin luqueena neuc ere mende honetan eguinen nuque.
    Hurrengo euscal idazlea cein plaçaratuco baitugu hemen Silvain Pouvreau içanen da. Handi bat handien artean ipotch ñimiño nano trixteen herri puta honetan (Nico Etchartec erran luen beçala).
    Gora naffar dignitatea!
    Gora euscal duintassuna!

  • Axularren aiphua:

    19 Corintioac hain citzaizten aiher alferrei, ecen ikusten çutenean guiçon bat vicitzen cela rentaric gabe, officioric gabe, eta trabailatu ere gabe, berehala berce frogançaric gabe, vicia edequitzen baitzioten, ceren erraiten çuten ecen, persona alfer officioric eta rentaric ez çuenac, ohoinqueriaz, engainamenduz edo cembait arte gaixtoz usatu behar çuela eta halacoac vicia çor çuela, eta hala edequitzen cioten {Laert. Lib. 6.}. Eta on liçate orain ere, halacoequin hala eguin baledi.

    edequi = kendu

    • Nik poz-pozik aldeztuko nuke honelako prosa bat gaur egun eta euskara batuan:

      Korintioak hain zitzaizkien aiher alferrei ezen ikusten zutenean gizon bat bizitzen zela errentarik gabe, ofiziorik gabe eta trabailatu ere gabe, berehala, bertze frogantzarik gabe, bizia edekitzen baitzioten, zeren erraten zuten ezen pertsona alfer ofiziorik eta errentarik ez zuenak ohoinkeriaz, engainamenduz edo zenbait arte gaiztoz usatu behar zuela, eta halakoak bizia zor zuela; eta, hala, edekitzen zioten. Eta on lizate orain ere halakoekin hala egin baledi.

  • Ordu bat eta erdian 38tic 70ra passatu da careto hasserretuen copurua.
    Curiosoa da. Confabulatione universitarioa?

    • Pertsona bakarrak eman dezake nahi beste haserre aurpegi: cookiak ezabatu eta berriro bozkatu. Erraza bezain tranpatia. Lasai beraz Josu. Kasu handirik ez egin aurpegiei. Eta mila esker zure esfortzuarekin euskararen unibertsoa aberasteagatik. 🙂

      • Anhitz esquer Libre,
        Orain 104 careto daude eta honec ez du normaletic deus ere.

  • Josu Lavin jauna, egiten duzun lan horrengatik eskerrik asko.
    Nik ere ez dut begiratu zure lana, ez baitaukat denborarik horretarako. Ondikoz.
    Baina, horratik, ez dut ulertzen aurpegi goibelak erantsi eta erantzun itsusiak jaulkitzen dituztenen jarrera.
    Nik ere ez dut entenditzen zure ortografia horri diozun arreta baina inork eskatu gabe euskara eta euskaldunentzat egiten den guztiari mirespena eta eskerrak zor zaizkiola uste dut.

    • Milla esquer, Ander!
      Bakar bat baliz ere, nire lanetaz interessatzen licena, merecitaco ahaleguina liçateque nirea.

  • Ahaztu zait esatea ezen bai uste baitudala azkenaldian, eta orokorrean, euskararen kalitatea txirotu eta plastikozkotu egin dela. Hitzen ugaritasuneari dagokionez, behintzat. Hau ez da euskara batuaren errua, zeinak euskalki guztietako hitzak bilduta hiztegia naroa osatzen baitu, egungo euskaldunona baizik.
    Euskara “Simple English”aren moduko zerbaitetan bihurtzen ari ote da? Espero dut ezetz.

  • 128 careto hasserre?
    Lotsaric ez!
    Cerc molestatzen çaituzte, ganorabacooc?