Etsipenaz

Etsipenaz

Txema Ramirez de la Piscinak Alea atarian:

“Inguruan gero eta jende gehiago ikusten dut haserretuta eta etsituta”.

EtsipenazGai deserosoa da etsipena. Pribatuan jende askok onartzen duen egoera psikologikoa da. Publikoki, ordea, etsipenak ospe txarra du; areago, estigmatizatuta dago. Jarrera positiboaren beharra une oro saltzen digute telebistan, enpresan, unibertsitatean, supermerkatuan edo liburu-dendan. Zoriontasunaren ideiaren inguruan badago industria ikaragarri indartsua, William Davies-ek The Happiness Industry” liburuan salatu duen bezala. Nik, ordea, nire inguruan gero eta jende gehiago ikusten dut haserre eta etsituta. Asko eta asko.

Izan ere, dugun panorama ez da preseski suziriak botatzeko modukoa. Kanpoan Trump, Espainian Rajoy, Jaurlaritzan… Iñigo (tristuraren enbaxadore) eta etxeko patioan ere (Gasteizko Udaletxean) liskar giroa nagusi. Xenofobiaz eta matxismoaz hasiko bagina…

Zer egin? Galdera metafisikoa. Nik gero eta gehiago pertsonei, lagunei begiratzen diet, haiengan topatzen dut sosegua. Arazoak, gertaera desatseginak, gatazkak etorriko dira. Kontua da, nire ustez, konponbideak asmatzen jakitea eta horien bila kemenez eta energiaz abiatzea. Hori jakinda, datorkigun kolpearen inpaktua ez da hain bortitza izango. Nassim Taleb enpirista eszeptikoak dio: “Festa guztietan hobe dugu mozkortuta ez dagoen bakarrari kasu egitea. Bestela, zoriontasunez blai dauden mozkorrek gidatuko gaituzte etxera”. Beraz, positiboak izan gaitezen, bai; baina ergelak ez, mesedez.

Etsipenaz
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Etsipenaz”-ri buruz

  • Baten Batera 2017-03-03 00:17

    Etsipena!!!… 30 urte bete dira, egoera hori ezagutu nuenetik. Eta ez nuen uste irtenbiderik zuenik!. Hobeto esanda. Ez nuen uste beste ikuspegirik izan nezakenik. Hala ere, jarraitu nuen, eta arindu zan egoera. Orain, etsipena, gogoan gogor eutsiz izan ditzazkegun alferrikako usteen amaiera unea da.

    Hitz batzuk, gogoratzeko:
    Pentsakizunen menpekotasuna bizi dugu erabat, ohartu gabe. Alferrikako ustez eraturik dugu gogoa, eta ezin dugu berezi benetako lehentasunik.

    Ohartu zaitez etsipena gogoan izan ohi dala.
    Biziak berak garamatza.
    Ongi ez izatea, pentsakizunetan galtzearen emaitza da.
    Egoera larrien aurrean, Pakea aukeratu behar da gogoan. Benetan. Pentsakizunak utziz..(hemen izaten ditugu kontuak)
    Biziari eman bidea eta geu eskeini berari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude