Lezkairun D eredua!

Lezkairun D eredua! –

LEZKAIRUN D EREDUA!

Urriaren 11n, Sarasate Pasealekuan elkartu gara, eskatzeko Lezkairuko ikastetxe publikoan D eredua izan dadila. PSOEk, babesa ematen dioten alderdiei, agindu zien Lezkairuko ikastetxe berrian D eredua ere izanen zela, baina ez du hitza bete. Auzo horretako familiek eta euskaltzaleek salatu dute PSOEren Hezkuntza Departamentuak trabak jarri dituela eta informazioa ezkutatu duela. Txibiteren gobernuak beti trabak jartzen dizkio D ereduari: eragozpenak jarri zituen Mendigorrian, Lerinen, eta orain, Lezkairun. Eta ez hori bakarrik:

Txibitek bi hilabete daramatza lehendakari, eta, denbora horretan, agerian gelditu da azpikerietan ibili dela Lezkairun D eredurik ez izateko, Iruñeko Hizkuntza Eskolan euskarazko bi talde kendu ditu, Eskolaren beraren irizpidearen kontra, eta soilik euskaran kendu ditu taldeak, suhiltzaileek eskatu dute azterketak euskaraz egiteko eta ez diete onartu, eta Virgen del Camino ikastetxeko irakasle-ikasleek salatu dute ez zaiola publizitaterik ematen bertan den euskarazko modulu bakarrari: Mekanizazio moduluari, alegia. Horretaz gain, salatu dute ratioak gaindituta ere ez zaizkiela bikoizketarik onartzen. Hori dena, bi hilabetetan.

Bestalde, oroitarazi beharra dago PSOEko gobernuarekin euskararen balorazioa inoiz baino okerragoa dela. UPNrekin, eremu mistoan behintzat baloratzen zen euskara, alemanarekin, frantsesarekin eta ingelesarekin batera. Orain, PSNrekin ez.

PSOEri eskatzen diogu: euskararen kontrako eraso gehiagorik ez. Bestalde, Nafarroako alderdi euskaltzaleek, segur aski, Pedro Sánchez eginen dute Espainiako lehendakari. Bada, eskatzen diegu baldintza bat izan dadila, besteak beste, PSOEk geldiaraztea Nafarroan euskararen kontra egiten dituen erasoak.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA

Lezkairun D eredua!

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude