80 pentsamendu “Lehenengo ikasgaia”-ri buruz

  • Ithurriren grammaticaren berreditionean, Federico Krutwigec euscaraz, espainolez eta francesez prologo bicain bat arguitarat eman çuen, ceina hemen iracurcen ahal baituçue:

    https://www.dropbox.com/s/9v9shul1o6fy0je/ithurry-krutwig_prologo.pdf?dl=0

    Hirur grammaticari hauen lanac goraiphatzen ditu:

    Ithurri, Arotzarena eta Lafitte.

    Ithurric grammatica philologicoa,
    Arotzarenac methodologicoa, eta
    Lafittec linguisticoa.

    Hirurac bicainac.

    Naffar laphurtera edota, hobequi minçatzecotzat, naffarrera dute oinharri.

  • Hirur grammatica hauetan aditzac aurkezten direnean bercelaco ordena batean eguiten da bethi. Honetara, hain çucen ere:

    hura da
    ni naiz
    hi haiz

    haiec dira
    gu gara
    çu çara
    çuec çarete

    Nire ustez honela ascoçaz egoquiroago eta, batez ere, naffarrerazco hirur grammatica traditional eta hoberenen arauera delacotz systema hau.

  • Aditz transitivoen formac ere systema berdinaren arauera:

    hura du
    ni nau
    hi hau

    haiec ditu
    gu gaitu
    çu çaitu
    çu çaituzte

    Casu honetan icenordeac ez dira subjectu, baicic eta objectu.
    Subjectua, denoc daquigunez -, T, C, N, TE, GU, ÇU eta ÇUE particulen bidez. Adibidez: du, dut, duc, dun, dute, dugu, duçu eta duçue. Edo egungo ordenan, nahiago baduçue: dut, duc, dun, du, dugu, duçu, duçue eta dute
    Adeitsuqui

  • darama
    narama
    harama

    daramatza
    garamatza
    çaramatza
    *çaramatzate

    * Oharra: Azquen adizqui honen ordez Euskaltzaindiac zaramazte erabaquia du.

    Hauei NORC marca ipincen ahal çaie:
    T, C, N, -, GU, ÇU, ÇUE, TE

  • dakar
    nakar
    hakar

    dakarça
    gakarça
    çakarça
    *çakarçate

    * Oharrac: 1. Azquen adizqui honen ordez Euskaltzaindiac zakarzte erabaquia du. 2. RÇ hori RTZ ahoscatzen ohi da: dakarça /dakartza/. 3. Beheco NORI marca hartuz guero ÇA hori Z içaiterat passatzen da.

    Hauei NORC marca ipincen ahal çaie:
    T, C, N, -, GU, ÇU, ÇUE, TE
    Eta halaber NORI marcac QUIT/QUIDA, QUIC/QUIA, QUIN/QUINA, QUIO, QUIGU, QUIÇU, QUIÇUE, QUIE.
    Abididez:
    dakarquiçuegu: hura çuei guc
    dakarzquiguçu: haiec guri çuc
    Eta batueraz onharturic ez dauden nor nori norc moducooc ere:
    nakarquiote: ni hari haiec
    çakarzquiegu: çu haiei guc
    etc.

  • dabil
    nabil
    habil

    dabilça
    gabilça
    çabilça
    çabilçate

    Oharrac: 1. LÇ hori LTZ ahoscatzen ohi da: dabilça /dabiltza/. 2. Beheco NORI marca hartuz guero ÇA hori Z içaiterat passatzen da.

    Aditz intransitivoac schema berberaren arauera ossatzen dira. Compara IBILI aditz hau aurreco ERAMAN edo EKARRI horiequin.

    Differencia bakarra da ecen hauei NORC marca ez çaiela ipincen ahal:
    T, C, N, -, GU, ÇU, ÇUE, TE

    Bai, ordea, NORI marcac QUIT, QUIC, QUIN, QUIO, QUIGU, QUIÇU, QUIÇUE, QUIE.
    Abididez:
    dabilquiçue: hura çuei
    dabilzquigu: haiec guri
    etc.

  • NOR aditzac

    Orainaldico hirurgarren persona singularrecoa da adizqui nagussiena: du, darama, dakar, dabil…, ceren berceac honetaric baitathozque.
    Batec batec erranen duque: Nola?
    DAGOtic dathocela NAGO eta HAGO?
    Baiqui!
    Eta DAUDEtic dathocela GAUDE eta ÇAUDE?
    Baiqui!
    Eta ÇAUDEtic ÇAUDETE, ezta?
    Bai, baiqui! Azquen hau ceharo eçaguna da:
    HI HAGO singularrari ÇU ÇAUDE cegoquion pluralean. Guero honec singularraren errannahia hartutacoan, plural berri bat sorthu behar ukan guenuen TE particularen bidez: çaude + te = çaudete.
    Horrexegatic “çaude” aguercen çaicu “gaude” adizquiaren azpian edo ostean gure aditz paradigmetan, naffarreran beçala, batueran ere. Forma aldetic plural forma du bethi ere.
    Hurrengo iruzquinean ikussico dugu EGON aditza iraganaldian eta orainaldian.

  • EGON iraganaldian eta orainaldian.

    DAUDE, denoc daquigunez, DAGO + DE berceric ez da. Synonymoac ditu: dagoz, dagotza, dagozca, e. a.

    Lehenengo eta bigarren personac ikussiren ditugu aurrenic.

    DAGOtic:
    ni nindagoen
    hi hindagoen

    DAUDEtic:
    gu guindauden
    çu cindauden

    + çuec cindaudeten

    Batzuc harritu eguinen dirateque adizqui hauec ikussiric, nengoen, hengoen, gueunden, ceunden eta ceundeten forma litterariogoac ikussi gaberic.
    Lafitte jaunac litteratur formequin batera berce forma hauec ere sarcen ditu bere grammatican. Hau da, adibidez, NENDIN litteratur formaz gain NINDADIN forma herricoia ere aurkezten deraucu. Krutwigi ez beçala, niri laket çait, ceren NINDADIN honetan orainaldico DADI ikusten ahal baitugu. Edo NENGOEN adizquiaz gain, NINDAGOEN, ceinetan DAGO ikusten baitugu.

    nindagoen = nengoen
    hindagoen = hengoen
    guindauden = gueunden
    cindauden = ceunden

    nondic ondorioztatzen ahal baitugu ecen nengoen baino lehen nindagoen cegoela:

    nindagoen = nendagoen = nengoen

    Adeitassunez

  • Argui eta garbi.

    Baldin eta

    DAGOtic:
    ni nindagoen = nengoen
    hi hindagoen = hengoen

    baldin badathoz, eta

    DAUDEtic:
    gu guindauden = gueunden
    çu cindauden = ceunden
    + çuec ceundeten = ceunden + te

    nolatan ez dira ethorrico?:

    DAGOtic

    ni nadago = nago
    ni hadago = hago

    DAUDEtic
    gu gadaude = gaude
    çu çadaude = çaude
    + çuec çaudete = çaude + te

    Edocein iruzquin ongui ethorria içanen da.

    Adeitsuqui

  • ni NINDUEN
    hi HINDUEN
    gu GUINTUEN
    çu CINTUEN

    Adizquioc DU eta DITU adizquietaric sorthuac direla ikussi dugu.

    NIN, HIN, GUIN eta CIN particulec aldaera hauec dituzte:
    NEN, HEN, GUEN eta CEN:

    ni NENDUEN
    hi HENDUEN
    gu GUENTUEN
    çu CENTUEN

    Çorci hauetan subjectua HARC da.

    Adibidez:

    Harc ni NINDUEN edo NENDUEN

    HARC NI içaiteaz gainera NIC HURA ere adiarazterat passatu cen:

    Nic hura NINDUEN edo NENDUEN

    Laster NENDUEN hau NEUEN bilhacatu cen eta azquenic NUEN

    Halaber guerthatu cen berce adizquiequin ere.

    DUtic dathocenac (ninduen & hinduen) DITU marca ere harcen hassi ciren (nintuen & hintuen), eta
    DITUtic dathocenac DU marca (guinduen & cinduen).

    Goian aiphaturico bidetic gaur egungo hauetarat helcecotz:

    nuen – nituen
    huen – hituen
    guenuen – guenituen
    cenuen – cenituen

    Guehi honexen plurala:

    cenuten – cenituzten

    Hirurgarren personetan, ordea:

    çuen – cituen
    çuten – cituzten

    Adeitassunez

  • Ikus deçagun, adibidez, GUINTUEN / GUENTUEN adizquiaren valio bikoitz hori Leiçarraga baithan

    GUENTUEN: HAIEC GU
    Hemen GU objectua da
    = guintuen

    Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea.
    GALATIARREI 1:23

    GUENTUEN: GUC HAIEC
    Hemen GUC subjectua da
    = guenituen

    Eta gauça hauc ençun guentuenean, othoitz eguin gueneçón guc eta leku hartan ciradenéc, ezledin igan Ierusalemera.
    EGUINAC 21:12 BHNT

  • Umeei hau kantetan jaken atzamarrak erabiliaz:
    Atxea-motxea komoli pan,
    gure semea errotan,
    errotaria tin tan,
    joan nintzan errotara,
    topau nenduan erbi bat,
    atera neutsen begi bat,
    zelemin kanpa, zelemin kanpa,
    gari-buru, gari-buru handi handi bat.

    Herri Ondarea :: Atxea-motxea
    http://herriondarea.eus/eu/ficha/atxea-motxea

    NENDUAN hori aiphaturico NINDUEN / NENDUEN berceric ez da, bizcaieraz ere NEBAN edo NEUEN erraiten dena, ez berceric.
    Hau da, HARC NI beçala, NIC HURA adiarazten duena.

  • Mikel Haranburu 2022-02-07 12:33

    Nola eta nolatan sortu ziren forma horiek guztiak, ikergai, linguistika historikoan; nola eta nolatan “haiek dira” egungo buru askotan “beraiek dira” bihurtu eta bihurritu den, ikergai, baina psikolinguistikan…

  • Ez derauçut onguiegui ulercen, Mikel.
    BERAIEK DIRA, HAIEC DIRAren ordez?
    BERA DA, HURA DA ithurri beretic, nic uste.
    Cer deritzoçu aditzari buruzco nire ikuspunctuari?
    Çure eritzia haguitz importanta da niretacotz.
    Adeitsuqui

  • Beraiek= ber + haiek. Ondo diozun bezala Mikel, bihurritu. Gaur egun denbora guztian entzuten da beraiek, gaizki erabilia. Guk bizi guztian esan ditugun berak eta beren gaur beraiek eta beraien dira. Hori-ren ordez beti berori erabiltzea bezala da. Niri hizkuntza bortxatzea iruditzen zait, hizkuntza ez ulertzea. Beraiek dira= “Son ellos mismos”/”ils sont eux-mêmes”.

  • Benat Castorene 2022-02-07 14:37

    iduri du hiru maila daudela: haiek,/ berak/beraiek.
    baina “haiek” ere gero ta gutiago erabiltzen da eta “berak” beharbada gehiegi. Ez ote?

  • Mikel Haranburu 2022-02-07 14:39

    Josu, Julenek esaten duenaz ari nintzen; hainbat hiztunek beraiek, beraien eta erakoak darabiltzte (?) uneoro, aspaldiko haiek baztertuta, ahaztuta… Urkok halaxe kantatzen zuen: “haiek dira” hain zuzen ere, lehenengo ikasgaia zeritzan abestian. Modak? bizioak…
    Ari izan; honez gero, askoz gehiago aditzen ahal dira “ari dira irabazten” moldekoak, jatorrizko “irabazten ari dira” baino. Galdegaia? (zioen batek) Ez dirudi, esatari jakin batzuk diferentziaz darabilte eta.
    Ari dut*, ari dute*. Munstrokeria iruditzen zait, baina zabalduz doa…
    Eta horiek bezala, beste asko.
    Paradoxikoa iruditzen zait, kilometro koadroko hainbeste idazle, itzultzaile, linguista duen herri honetan, Josuk eta bestek egiten duten proposamena begi aurrean izatea, aintzat hartzen ez dena, eta aldi berean horrenbeste bizio edo akats (denboraren poderioz norma bilakatzen den akats) aditu ahal izatea. Eta batez ere, ondoko hizkuntzetan hain ongi bereizten dakizkigun ñabardurak Euskaraz galduz joatea… Paradoxikoa eta penagarria…

  • Mikel eta Julen,
    Ceharo çucen çaudete! Cinez!
    Adeitassunez

  • Mikel Haranburu 2022-02-07 15:00

    Ez dizut neure iritzia argiro eman; ee… ez dakit gauza naizen ongi funtsaturiko iritzia emateko… uste dut zuen proposamenak balio lukeela, baldin eta egoera kultural bestelako batean egongo bagina. Uste dut balegokeela hizkuntz estandarizazio bat baino gehiago izatea, baldin eta hiztunok hizkuntzaz eta geroaz jabetuko bagina… Hain zuzen ere, jende gutxi garelako, herri txiki, errazago izanen litzateke horrelako bilakaera kultural bat, baina, izan ere, infernu handi ere bagara…

  • Mikel,
    Ez, ez nuen erraiten naffarreraçaz minçaturic!
    Aditzari buruzcoa baicic, post honetan explicatzen saiatu naicenaz.
    Orain adisquide donostiar batec galdetu deraut ea “sorcen naiz” edo “sorcen dut” eratzeric legoqueenz systema trincoan. Baietz erran deraucot.
    Hona schema basico bethiere batecoa:

    dasor = sorcen da
    nasor = sorcen naiz
    hasor
    dasorça
    gasorça
    çasorça
    + saçorçate

    nondic NORC marcac eransiric:

    dasort = sorcen dut
    dasorc
    dasorn
    dasor = sorcen du
    dasorgu
    dasorçu
    dasorçue
    dasorte

    etc. lorthuco baiquenituzque.

    Marca commercial bateraco edo nahi duque.

    Possibleac bai.

  • josu naberan 2022-02-07 22:34

    Lehenbizi, eskerrik asko informazio baliozko hoiengatik.

    GUEN aldagai dok lehenbizikoa, bai. Iberieraz ere hala duk “CUE” (GU)
    CUE-en (geure)

    eta bazegok SUE (sing) ea SUES (pl) ere, ZUEK esateko, nahiz eta aldai honek berantiarra ematen duen. Erabiliena, askosaz, HIKA/NOKA dok. Adibidez, EBANEN/TEBANEN (azken hau hika: *TE-EBANEN)

    Azkenez, adikzkien ordenari buruz, lehenik HURA dela uste diat nik ere (UHA–>HURA/DA.
    Horixe baita ume jaio batek hautematen duen lehen esperientzia (HURA: eulia bere sudurtxoan…)

    Bigarren lekuan, ordea, HI izan beharko lukek. Hori ematen baitu euskeraren ETIMOLOGIAK:

    HIZ (hi, bizi haizen hori: *hi-en-iz,
    eta hirugarren lekuan NIZ (*ni-en-iz: ni, bizi naizen hau), amazighez ENNIZ.

    Izan ere, HI barik ez nauk NI

    bizkaierazko EBAN/EBEN ere iberierazko EBAN aditzetik zetozek.

    Ez zekiat Eusj¡kaidiak (euskera-zaintzale ustezkoak) zelan onar ditzakeen GARAMAZTE, ZARAMAZTE eta halako nahaste munstrotsuak.

  • Beñat, zuzen zaude. Haiek gero eta gutxiago erabiltzen da, leku guztia beraiek-ek jan baitio. Baina baita berak-i ere, gehiago gainera esango nuke, behintzat Gipuzkoan. Biak izan dira ordezkatuak beraiek-gatik. Okerrena da gainera, zuzen esan zuzun moduan, haiek eta berak ez direla berdinak. Haiek= “Auquellos/Ceux-là “, Berak= “Ellos/Eux”. Gaur egun dena da beraiek. “Ellos/Eux” esan nahi denean, “Aquellos mismos/Ceux-là mêmes” diote. Tristea benetan nora iritsi garen.

  • Josu, zirraraturik utzi nauzu sortu-ren trinko horrekin. Aditz batzuk trinkotzeak nahasmendua sor lezakeela pentsatu izan dut askotan, baina orain zalantza sortu didazu. Sor-rekin, sinpleki, hori ateratzen da, eta ez dago beste ezerrekin nahasteko arriskurik. Beste batzurekin aldiz, zer egin? Jarri, esaterako. Jar. Konplikatuxeagoa dirudi.

  • Eta sortzen nau? Niri nasor aterako litzaidake ere. Zalantza gehiago. Jaio aditza trinkoan, adibidez. Zaila dirudi. Beste batzuk erraxagoak, adibidez gortu. Dagort (gortzen dut), nagor (gortzen nau)…?

  • Anhitz esquer çuen eritziengatic

    Ikus deçagun schema oinharrizcoa JARRI aditzari applicaturic:

    hura dajar
    ni najar
    hi hajar

    haiec dajarça
    gu gajarça
    çu çajarça
    çuec çajarçate

    J-ren ordez I erabil liteque: daiar, naiar, haiar, daiarça, gaiarça, çaiarça eta çaiarçate. Niretzat arguiagoa da J-requin.

    Eta behar ukanez guero
    + NORI marcac
    + NORC marcac

    Adibidez:

    Guc çuri haiec: dajarzquiçugu
    = jarcen derauzquiçugu

    NASOR berez da NI NASOR oinharrian (sorcen naiz), baina forma berdina da HARC NI NASOR erraitecotz erabilcen guenduqueena (sorcen nau). Compara NI NATHOR eta (HARC) NI NAKAR, erraite bateracotz.

    Nire gogoa ez da içan aditz trinco berriac eratzea, baina daudenac hobequi eta simplequiago explicatzea.

    JAIO Orainaldian eta iraganaldian:

    dajaio cejaioen
    najaio nin(da)jaioen
    hajaio hin(da)jaioen
    dajaiotza cejaiotzan
    gajaiotza guin(da)jaiotzan
    çajaiotza cin(da)jaiotzan
    çajaiotzate cin(da)jaiotzaten

    Adeitsuqui

  • Aditzen schema:

    DA…
    NA…
    HA…

    DA… + TZA
    GA… + TZA
    ÇA… + TZA
    ÇA… + TZA + TE

    Iraganaldian
    CE, NIN, HIN, CE, GUIN, CIN
    + TZA (Z bilhacatzen da nori edo norc badathor)
    + NORI marcac
    + NORC marcac
    + eN iraganaldico marca

  • josu naberan 2022-02-08 09:15

    “atxea motxea” Herri Ondare txit interesgarriak “gari-buru handia” aipatzen du BORTZ arhiari erreferentzia eginez (komoli pan, errota, erbia eta zelemin hitzei ez diet igartzen zein erhiren arreferentziaren zergatia).

    Baina bada beste Herri Ondare bat “Lenengotxuori…”, Anje Dualdek musikatu zuena, zeinek bai identifikatzen dituen erhiak eta lehen bost zenbakien esangura. Kantutxo hori da gure amak sehaskak abesten ziguna eztiki, gure atzamartxo bakoitza erabiliz.

    Abesti horretan, konturatzen bazarete, BAI ageri dela argi eta garbi ZENBAKIEN ESANGURA.

    Baldintza da ezkerreko htaz txikerretik abiatzea. Halaxe bakarrik aditu ahal da hatz bakoitzaren esangura kabala.

    1. “txikerra haiz hori”
    2. “ibia dok hori”
    3. “uri/iria dok hori”
    4. “nagia dok hori”
    5. lodia dok hori”

    Bestalde, eta iberierari buruz, GU eta ZU izendatzeko, esan bezala CUE/GUE ageri dela idatzita (-2.300~), baita ÇUE (sing.) eta ÇUES (pl.).

    *GUEN eta *ÇUEN ez dira ageri horrela, baina bai horien metatesiak: GAUNE eta ÇAUNE, “zuek” adierazteko.

    Iberieraren aipamenak-eta bazekiat Julenek-eta “euria baleutsu” gisara” entzunen dituztela (nire gauza oro bezala), baina hotxe zudel lehenbiziko euskeraren ereduan, duela -2.300 IDATZITA.

    hONEZKERO, iberieraren euskal altxor hori aztertu nahi baduzue, nire “EUSKERA DANTZARA!” gida-liburutxoaren AIUTA beharko duzue, eta hori ez zioat “oilarkeriaz soilik (hori ere bai pixkat, dena esan behar baita), baizik eta gure katedradun “ofiziozko” ezagutza maila eskasa gainditu gura baldin baduzue.

    *
    .

  • NINDAKARREN (Batueraz: nindekarren)
    Honetan DAKAR da orainaldico forma ceinec errannahia baitarama iraganaldirat.

    ni nindakarren Subjectua: harc

    Laster nic hura adiaraztecotz erabilcen hassi cen. Batez ere nin aurrizquia nen bilhacaturic:

    nendakarren

    Honetaric DA marca hori galduric:

    nenkarren

    eta hemendic oraingo batuerazcorat:

    nekarren

    Adeitassunez

  • josu naberan 2022-02-08 10:08

    nire aburuz NAKAR, NINDEKARREN… eta gainerako adizki iragangaitzak dezifratzean “EGIN” (EIÑ/IÑ/IN) dago aditz-oin edo enborraren azpian:

    NAKAR *na-eiñ-kaR

    NINDEKARREN *na-eiñ-e-kaR-en

    ….

  • Naberan,
    Post honetan idatzi dituçun iruzquinac guztiz desbideratzaileac dirade.
    Hobe cenduque theorizatu baino lehen, nire iruzquinetaric cerbaixca ere ikassiren bacendu
    Bercela, çure hirur iruzquinac eçabaturen ditut eta lassai asco gueraturen naiz.

  • josu naberan 2022-02-08 10:24

    hi, tokaio

    hi ez haiz izango akademiko harroputs horietariko bat, ez?
    Ala BAI?

    Nik, berba egiten dudanean, ondo oinarrituta eta dokumentatuta egiten diat, ez antzar-ahotik.

    Enteratzen haiz, motel?

    “Osea que”, ez nazak potroetan uki!

  • josu naberan 2022-02-08 10:30

    gainera, lagun, hire theoria batzuk, KONTRUTO PHANTASIOZKO hutsak besterik ez dituk.

    Hobe euskeraren ERREALITATEA iberieran aurkitu bahu, eta gainera IDATZITA prain dela bi mila eta hirurehun urte, grekoa nahiz latina LINBOAN zeutzala.

    Beraz, ez etorri hona, maisu jaun, lezio merkeak ematen!

  • Naberan,
    Poçoin asco utzi cerauçun catholicismoa abandonatu behar ukaiteac franquismoaren eraguinez.
    Orain religione berri bat daducaçu, bercea beçain ilhumpetsua.

  • Mikel Haranburu 2022-02-08 10:57

    Trinkoak sortzea dela eta, azken urteotan joera edo afizio hori sortu da eta oso onuragarria iruditzen zait. Nik ludolinguistikarekin lotzen dut, sarri askotan jolas moduan egiten baita. Daport, damolat, datsegit… horiek bezalakoak jolasak dira, baina erakusten dute hiztunek hizkuntza erabili badarabiltela, eta badakitela, neurri batean, aditzaren egitura zertan den… eta abar. Guk (bestek agian berdin) garete* forma sortu genuen, Gaztelerazko esanahiari ere behakoa eginez…
    Forma horietako batzuk denboran finkaturik gelditzea balegoke, Juan Kruz Lakastak darabilen “balirudike” kasu. Gainera, sarritan Gaztelaniaz usu baliatzen ditugun esamoldeak euskaratzeko balio liezaguke trinkoak: “dantzuzun bezala” edo “banaror” adibidez. Niri neuri behintzat hala dirudikit.
    Tapia Perurenak “hakusdan” forma erabili zuen olerki batean…

  • JOAN
    Oinharrizco forma: doa (singularra)
    Erathorria: doaz (plurala)
    Oinharrizco formac:

    hura DOA
    ni NOA
    hi HOA

    haiec DOAZ
    gu GOAZ
    çu ÇOAZ
    + çuec ÇOAZTE

    Iraganaldian

    hura cihoan
    ni ninDOAn
    hi hinDOAn

    haiec cihoacen
    gu guinDOACen
    çu cinDOACen
    + çuec dinDOAZten

    doac hori aguercen da hurrengo lettra E delacotz.
    Regularitatea bethi ere aguercen çaiçu 1. eta 2. personetan.

  • Mikel Haranburu 2022-02-08 11:01

    “Hakusdan aldiro neri, biotz hau bularrean…”

  • Baiqui, Mikel, çucen çaude oraingoan ere.
    Hizcunça vicia behar dugu!
    Graphia contutan hartu gabe, nic uste dut apportatione ttipi bat eguiten dudala nire ikuspeguia plaçaratze honetan.
    Adisquide batec gaur iracatsico derauco euscal aditza 8 urtheco ume erdaldun bati, cein duela guti heldu baita Hego Americatic, nire post honen bidez.
    eiñ moduco currincaric gabe.
    Ikussiren!

  • Mikel, Hakusdan nahiko arrunta da. Hakusdan = ikusten haudan. Balirudike oso arrunta. Banaror ez baina banaroa bizkaiera da, banarama. Hori ere ez da beste mundukoa. Dirudikit ziur ez dela existitzen, dirudit esan nahi duzula uste dut. Dirudit = iruditzen zait.

  • Eta Josu, eskerrik asko erantzunagatik!

  • Mikel, hakusdan hori guciz regularra da nire systemaren araura

    IKUSSI

    hura dakus / cekussan
    ni nakus / nindakussan
    hi hakus / hindakussan

    kus gabe kussa ere erabilcen ahal da goico hirur hauetan.

    haiec dakusqui / cekusquien
    gu gakusqui / guindakusquien
    çu çakusqui / cindakusquien
    çuec çakusquite / cindakusquiten

    + NORI
    + NORC

    Oharra: dirudiquit hori haguitz ona da, ecen maiz dirudit gaizqui erabiliric ikusten baitugu iruditzen çait errannahiaz.

  • Bai, agian hanka sartu dut hor. Dirudit= zerbaiten irudia ematen dut. Ezjakina dirudit, esaterako.

  • Julen,
    Barka naçaçu behar beçala ez baderauçut erançun!
    Naberanec despistatu nau eiñ eiñ horiequin. Hortara dedicatzen da bera, euscara historicoa ikassi eta studiatu beharrean, euskara prehistorikoa iracasten.
    haiec berac beraiec contu horretan ossotoro çucen çaude.

  • josu naberan 2022-02-08 11:29

    Orain, jaun maisu, irainera igaro haiz zuzen-zuzenean

    bainal aizak, hi, iraina gutxiagotasun-konplexu batetik zetorrek. Niri ez zidat minik egiten, baizik eta irria eragiten (iraintzailearen konplexuaz. noski)

    Mikel, ez dok kasualitatea GARETE, ALGARATE … eta halakoak aurkitzea gazteleran-eta. Zeren gaztelera eta gainontzeko hizkuntza “erromantze” okerki deituak, izatez, IBERIERAZKO DIALEKTOAK baitira. Eta horregatik interpretatu ahal dira, gehien-gehienak, euskeratik, EZ datozelako latinetik, baizik eta iberieratik.

    Irakurri al duk jada “Nu venim dins latinà”, Carme Huertas mallorkarrarena?

    Euskeraz ere bazeuzkeagu iberierazko esaerak. Adibidez: “BINKE BEHIN”. Hori iberiera garbia duk: BIN, KE… Zer egiten duzue iberiera ezagutu barik? Hori barik, ezin izan inondik ere hizkuntzalari kabalak, gure EHUko “ofizioko” filologoei gertatzen zaien moduan. Ez zitek ezagutzen iberiera, eta baita ere RAE Academia Espainiarrari gertatzen zaina, ez baitu bere-ama hizkuntza ezagutzen! Eta halere, berea “Etimologia Hiztegia” omen!
    Lotsagarria benetan!

  • Lasai Josu ez dizut ironiaz esan, proposatutako trinkoen erantzunaz ari nintzen. Hagitz onak!

  • Ederto, Julen!
    Baina eguia da haiec, berac, beraiec horreçaz ez derauçudala behar beçala erançun!

    IRUDI aditza

    hura dirudi
    ni nirudi
    hi hirudi
    haiec diruditza
    gu guiruditza
    çu ciruditza
    çuec ciruditzate

    tza-dun hauec mahucatic athereac
    + NORI
    + NORC

    Adibideac:
    Nic hura dirudit
    Niri hura dirudiquit
    etc.

  • Damolat eta antzekoak tontakeriak iruditzen zaizkit. Jendeak ez daki dakar erabiltzen (eta nik dirudit ere ez, kar-kar), eta zer eta damolat-ekin hasi. Ez du zentzurik. Daport gaizki eraikia dela dirudi, oinarriak por izan behar lukelako, eta por ez da ezer. Portu ez da aditz bat. Iruditzen zait trinkotarako aditzaren forma oinarrizkoa hartu behar dela. Adibidez, har (hartu), piz (piztu), bil (bildu)… Har eta piz-ek ez dute zalantzarik sortzen, baina bil ibilirekin konfundi liteke. Nik uste. Dahart, dapizt, baina… dabilt? Dabilt ibili aditza da. Hontaz ari naiz, nahasmendu diodanean.

  • Naberanen iracaspenac:

    iberiera = euskara
    gaztelania eta berce romanceac iberieratic, hau da, euscaratic dathoz.

    Orduan euscaldunac espainolez edo francesez minçatzen direnean ere, jaquin gabe, euscaraz ari dira!

    Macron eta Sanchez euscaldunac dira!

    eiñ eiñ eiñ

  • molatu aditza

    Ijitoen hizqueratic gaztelaniarat passatu da. Eta honetaric, ança, euskararat. Errannahia: gustatu

    damola = gustatzen da
    namola = gustatzen naiz
    hamola
    damolatza
    gamolatza
    çamolatza
    çamolatzate
    + NORI + NORC

    gustatzen çait = molatzen çait
    damolaquit = me mola
    damolaquio = le mola
    damolaquigu = nos mola
    namolaquio = le molo

    nindamolaquioque = (yo) le molaría
    cindamolazquidaque = (tú a mí) me molarías
    etc.
    Hau da, “MOLA” BIL, GO, RAMA, KAR, KUS eta abarren ordez.
    Guztiz regularra, beraz!

  • Nire systemaren arauera, edocein aditz jocatzen ahal da modu trincoan. Euscaraticoa nahiz erdaraticoa içan dadinarren.
    Eman ieçadaçue bat. Edocein.
    Transitivoa edo intransitivoa. Anhitz esquer!

  • josu naberan 2022-02-08 13:53

    ez dok ulertu edo ez diat azaldo ontsa:

    euskera-iberiera ez dok hizkuntz bera, zeren iberiera duela 18.000 urte atxiki zitzaion lehen euskera monosilabazkoari.

    Halere, iberierak eta euskerak 475 erro bisilabazko (nik orain arte isolatuak behintzat) partekatzen dituztek. Eta horregatik dezifratzen ditiak erraz aski orain arte atera diren testu iberikoak, gero eta gehiago (Academian esekiz ari naizenak)

    Beste kontu bat dok gaztelera eta gainontzeko dialekto iberikoak. Horiek ez dituk euskera, baina horietak hitz asko eta asko euskeratik dezifra ahal dituk (azkenengo iberiste Kongresuan gaztelerazko 500 berba aurkeztu nizkian euskeratik interpretatuta. Argi dago zergatik (iberiera eta euskerak partekatzen dituazte bisilabazkoengatik).

    Frantses, germaniera eta ingurukoak, barriz, hizkuntza indoeuroparrak dituk, euskera-iberierarekin zerikusirik ez dutenak (latin bezala)

  • desnaberanizatu aditza proposatu deraut adisquide batec, Naffarrera Taldea Telegram-ecoac

    Oinharrizco schema:
    Ahosca bedi: /(e)skhema/ edo /eskema/.

    hura dadesnaberaniza
    = él/ella se desnaberaniza
    ni nadesnaberaniza
    = yo me desnaberanizo
    hi hadesnaberaniza

    haiec dadesnaberanizatza
    gu gadesnaberanizatza
    çu çadesnaberanizatza
    çuec çadesnaberanzate
    + NORI + NORC

    HARC denean formac coinciditzen dira bethi oinharrizco schemstequin.

    Adibideac:

    Mikelec ni nadesnaberaniza
    = Mikel me desnaberaniza
    Baldin gu baguindadesnaberaniza, çuec ere cindadesnaberanizitzaque
    = Si nosotros nos desnaberanizásemos, vosotros también os desnaberanizaríais.

    On eguin!

  • Azken ondorio hori pixkat luzeegia atera zaizulakoan nago. Da eta Zi horiek ez al daude soberan?

    Zuek zindesnaberanizakete.

    Era berean:

    Ni nindesnaberanizake
    Zu zindesnaberanizake
    Gu gindesnaberanizake

    Naberan jauna, ez naiz zutaz trufatzen ari, edozein aditz trinkotu daitekeen edo ez frogatu nahian baizik.

    Deskarbonizatu-rekin antzeko litzateke.

    Nindeskarbonizake
    Zindeskarbonizake

    Erretzeari utziko banio, nindeskarbonizake. (Neure burua)
    Erretzeari utziko banio, nire birikak nendeskarbonitzake (?) (Nik haiek)

    Azken galdera Josu, bildu-ren aditz trinkoa ibili-renarekin ez nahasterik ba al dago?

  • Mikel Haranburu 2022-02-08 15:23

    Ez, Julen, ez. Esan baitut, jolasa dela, eta jolasa beharrezkoa dugu. Berdin hizkuntzak eskaintzen dizkigun beste molde guztietan ere (gurutzegrama, palindromo eta gainerakoak).
    Hakusdan arrunta bai, baina aspaldi erabilia; horretara nindoan. Banaror erori da, ez eroan; “aininderor” (halako ahal ninderor) erabilia da… eta balio dit “ya caigo” esateko, banaror, diot.
    Dirudit, nik damadan irudia litzateke, ustez, dirudi formaren kidea (dauka, daukat). Niri ematen didana, nire aburuz dirudikit, darraikit, dagokit, datorkit horien pare.
    Damolat eta antzekoak tontakeriak dira, dudarik gabe, berriro ere jolas-molasean aritzeko. Kontua da dakar erabiltzen ez dakiena ez den hasiko damolat esaten, baina dakienak esperimenta dezake… Daport lagun batek zerabilen, baina ez du porturekin zerikusirik, oporrarekin baizik… opor ere aditz ez bada ere (bai, gaizki eraikia; ez du iraungo, nola intsumitu hitzak ere ez baitzuen iraun, gaizki eratua, besteak beste).
    Eta oraingoz badagurt.

  • josu naberan 2022-02-08 15:27

    hi, kriston ahalegina egin duk, primo, lepoa izerdiz blai izango diak.

    baina posible duk, bai
    izan ere, naberan = *nau-behe-an-aran “beheko aran laua”, dok, hango itsadarrari erreferentzia eginez (Gautegizen “naberan mordo bat zegok, eta gernika Nabea mordoa.

    Beraz, DESNABERANIZATU *DES-NAU-BEHE-an-ARAN-eiñ-en-TU litzateke.

    DES hori indoeuroparra duk, euskeratik interpretaezina,

    hasiera DIS/DI guztiak bezala. Euskeraren egiturak dituen mailegu indoeuropar bakarrak (200 inguru dituk hiztegian, ez dizkiat kontatu baina.

  • Egia esan, deskarbonizatu edo desnaberanizatu baino sinpleagoak dira deskarbondu edo desnaberandu, eta trinkotzeko errazagoak.

  • Ulertua, Mikel. Baina nik baneror erabiliko nuke, ez banaror. Baneror, nerorke. Hori bai.

  • Julen,
    Ulercen dut erraiten duçuna.
    Hala nola ancinaco
    ninDABILen
    batetic,
    nenDABILen
    baithator
    eta azquenic
    nenBILen
    formarat heldu garen, era berean -DA- hori ken liteque hyperluce guerthatu den adizqui horietaric.
    Ancinaco NINDABILEN hori oraino ere erabilcen da.
    BILDU jocatzeac talca eguiten du IBILIrequin, bai.

    dabil = bilcen da
    nabil = bilcen naiz
    habil
    dabilça
    gabilça
    çabilça
    çabilçate

    + NORI + NORC

    dabilt = bilcen dut
    dabilquiçut = bilcen derauçut
    dabilzquiçuegu = bilcen derauzquiçuegu
    e.a.

    Typo honetacoac bai ençun ukan ditudala IBILI aditzean:

    Cer dabilçu /dabiçu/?

    Onsa içan!

  • ERORI

    1.
    daror, naror, haror
    darorça, garorça, çarorça
    + çarorçate

    2.
    ceroren, nindaroren, hindaroren
    cerorçan, guindarorçan, cindarorçan
    + cindarorçaten

    3.
    baleror, banindaror, bahindaror
    balerorça, baguindarorça, bacindarorça
    + bacindarorçate

    RÇ /rtz/

    4.
    lerorque, nindarorque, hindarorque
    lerorzque, guindarorzque, cindarorzque
    + cindarorzquete

    TZA + QUE = ZQUE Maiz ascotan

    R biguna edota simplea da adizquiotan.

    2., 3. eta 4.etan -DaROR- gabe, -DeROR- erabilcen ahal da, berce aditzetan beçala:

    nindAkarren cergatic da nindEkarren batueraz? Eta berdin berce aditz batzuetan.

    nin, hin, guin eta cin horietaco I horren eraguinez A cena E bihurcen da.

    Adibidez:

    nindAraman = nindEraman

    ait = oxala

    aininderor = ojalá cayese yo

    Adeitassunez

  • ATSEGUIN

    1.
    datsegui, natsegui, hatsegui
    datseguitza, gatseguitza, çatseguitza
    + çatseguitzate

    2.
    cetseguien, nindatseguien, hindatseguien
    cetseguitzan, guindatseguitzan, cindatseguitzan
    + cindatseguitzaten

    Oharra:
    ninDAtsegui = nintsegui
    hinDAtsegui = hintsegui
    guinDAtsegui = guintsegui
    cinDAtsegui = cintsegui

    + NORI + NORC

    Adibidez:
    datseguiquit = atseguin çait
    datseguit = atseguin dut
    e.a.

    Datseguit osso erabilia da euscal mundutilan.

  • josu naberan 2022-02-08 19:24

    uff, zelako bonbardaketa.

    Utzi arnasa hartze, ea obeto azaltzen duda, EIÑ/IÑ/IN/-I partikula hori aditz jokoan:

    Badakik zer esan nahi dudan: hots, aditzoinaren aurretik pertikula hori datzala aldagai hauetariko batekin: EIÑ/IÑ/IN/I artizkietan eta -i, -in, -en, -on/-o, -un/ -tu aditz-atzizkietan (erori, atsegin, izanen, egon, idoro, iraun, geratu), baia hauen flexiozkoetan.

    Adibidez, oraintxe bertan aipatu dozaken hauen kasuan:

    NINDABILEN edo NENDABILEN/NENBILEN *nin-de-in-dabilen edo *nin-de-ein-dabilen (eta horregatik eredu-ezbardintasunok)

    NINDERAMAN edo NINDARAMAN *nin-de-ha-ein-eraman edo *nin-de-ha-in-eraman

    ATSEGIN *atse-gi-in
    DATSEGIT *da-etse-gi-in-t

    etc.

    Tira, hori da neri irteten zaidana, eta hemen komunikatu nahi izan dizuedana, zeozertarako baliagarri baldin bazaizue.
    Bestela jaurti zaborretara lasai asko.

  • eiñ, iñ, in, i horiec valiogabecoac dira ossotoro euscal aditzaren formacunçan.
    Are gutiago datseguit (atseguin dut) beçalaco adizqui hyper berri baten casuan.
    Explica eçaçu cergatic orainaldico da, na, ha, ga eta ça bilhacatzen diren ce, nin, hin, guin eta cin iraganaldico adizquietan. Per exemplo.

  • Caixo adisquideoc,

    Honaco açalpena emaiten çuen Vasconia studio dialecticoan Iharçatar Sarrailhec, verboaren morphologiari buruz:

    “Eraicunça morphologicoan, verboac escaincen du complexitate bat cein hizcunça caucasicoac gogoratzen dituen”. “Forma verbalac oinharrian ba daduca erro bat (iBIL, eGOn, iKUS, JOAn, eKAR…) ceinari anteposatzen bait çaio lettra bat cein indicatzen duen persona edo gauça cein erroac indicatzen duen actionea jasotzen bait du (da, na, ha, ga, ça)”. “Erro honec bere atzean harcen du particula bat cein actionearen authorea indicatzen duen, haur existitzen denean (o-a, t, c-n, gu, çu-e, e)”.

    Hala eçarcen da lingua indoeuropearretan beçalaco ezberdinça (transitivo edo intransitivo), bainan euscarac actionea berce forma batean consideratzen du, ulertuz ecen existitzen dela bethi ekinçaren receptore bat, bainan differencia datzala non actionearen authore bat dagoen ala bere baithatic atheratzen den”.

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-02-08 22:34

    Aditzaren egitura morphologikoa ezaguna da denontzat
    1.-egilea//aditzoina//adizkia//2.-egilea (badin badago)

    Baina adizkiaren fragmentazio/konposaketaren analisian datza gakoa: zein elementu/osagai sartzen dituk adizkian?

    Jarraian erraiten diak explika dagidala, adibidez, zergatik DA, HA, NA, DA, GA, ZA orainaldikoak bilakatzen diren HIN, NIN, DIN, GIN, ZIN lehenaldiko.

    Bada, horrexetan nabilek, primo! Hor zenbait partikula sartzen dela erraiten, euren artean EIÑ/IÑ/IN/-i

    *ha-in-joan–>hinjoan, etc…

    Hire “exemploan”, kasu: HA, NA, DA, GA, ZA
    HIN, NIN, DIN, GIN, ZIN lehenaldi bilakatzeare zergatia.
    Ba hona hemen nire hipotesia:

    *ha-in–>hin, etc.
    horra orainaldia zelan bilakatzen den lehenaldi (betiere ene hiotesiaren arabera.

    DATSEGIT *da-atse-gi-in-t (arestian, ETSE jarri diat akatsez, ATSE jarri beharrean)

    (Eta DATSEGIT horren lehenaldia zein litzateke? “Datsegidan”?: orduan, *da-atse-ein-gi-da-an, akaso.

    -TU adizkia, adibidez, nondik zetorrek?
    Hizkuntzalarien artean kriston dibergentzia zegok: hemengo EHUko “ofiziokoek”, harropuskeriaz beterik esan ohi dutenez (ezen besteok, “ofizioko” ez garenok, “freeky eta amateur” baikaituk, soldata batek bermatuko bailuen ezagutza),

    bada, EHUk batzuek behintzat (Blanca Urgellek adibidez, uste baitu -TU adizki hori -TUM latinetik datorrela! Baina halakorik!

    Ez baitakite TUI eta ITU erro paleolitikoak existitzen direnik! Eta hori “ofiziokoak direla”!

    Ba horixe dena da jokoan dagoena ADIZKIAREN osaketan, zatiketan eta interpretazioan

    Hik diok EIÑ/IÑ/IN/-i baliogabekoak direla. Horixe dok harropuskeriaren hasiera: “ezagutzen ez dena ukatu eta mespretxatzea” (“los españoles desprecian lo que ignoran”. Machado)

  • Oso interesgarria, Josu (Lavin). Irakurri eta zalantza berriak pizten zaizkit. Eroriren trinkora itzuliz. Nik horrela ikusten ditut gauzak:

    Naror: erortzen ari naiz.

    Banaror: erortzen ari banaiz. Orain bertan, hipotetikoa. Adibidez: ez dakit erortzen ari naizen edo ez, baina (baldin) banaror, ez zait inporta, lurra biguna delako.

    Baneror: ziur gaude ez dela gertatzen ari. Orainaldikoa ez den hipotetikoa. Adibidez: bihar lehiotik baneror, hezurrak hautsiko nituzke.

    Beste kasu bat, aurrekoa baino argiagoa:

    Nator / Banator / Banentor

    Ekaitz baten erdian ari zara gidatzen, gauez, GPS gabe, eta egoera desberdinak gauza litezke:

    1) Zuzen nator.
    2) Ez dakit zuzen natorren ala ez, baina zuzen banator, laster ikusiko ditut hiriko argiak.
    3) Badakit zuzen ez natorrela. Zuzen banentor, aspaldi nituzke ikusiak hiriko argiak.

    Horregatik esan diot Mikeli baneror (zure baninderor-en baliokidea). Niretzat banaror eta baneror desberdinak dira. Esango didazu.

  • Julen,
    Çucen çaude adiarazten dituçunetan.

    baninderor = baneror
    ninderorque = nerorque
    NINDEROR Jon Mirandec erabilia da olerqui batean (aininderor)

    NEROR ongui derivatu duçu NINDEROR formatic. NENROR ez baita erraz ahoscatzen ahal R bigunaz.

    ba-, bait-, ait- ez dira adizquiaren parte elkarrequin idazten baditugu ere.

    Anhitz esquer!

  • SARTU

    Azken adibidea, batuerazko grafian.

    hura dasar, ni nasar, hi hasar

    haiek dasartza, gu gasartza, zu zasartza + zuek zasartzate

    + NORI + NORK

    DASAR da oinarrizko forma, zeinaren gainean eraikitzen baita DASARTZA, pluraleraco oinarria dena.
    NOR tipoko aditzaren antza dauka beti; bai 1. intrantsitiboa denean, bai 2. trantsitiboa denean ere. Kasu honetan subjektua HARK da.

    DASAR
    1. sartzen da
    2. sartzen du
    NASAR
    1. sartzen naiz
    2. sartzen nau
    HASAR
    1. sartzen haiz
    2. sartzen hau
    DASARTZA
    1. sartzen dira
    2. sartzen ditu
    GASARTZA
    1. sartzen gara
    2. sartzen gaitu
    ZASARTZA
    1. sartzen zara
    2. sartzen zaitu
    ZASARTZATE
    1. sartzen zarete
    2. sartzen zaituzte

    Iraganaldico formetan ere DASAR eta DASARTZA dira oinarri.

    hura cesarren
    ni nindasarren
    hi hindasarren

    haiek cesartzan
    gu gindasartzan
    zu zindasartzan
    zuek zindasartzaten

    Iraganaldiko formetarik eratortzen den optatiboa ere guztiz erregularra da:

    BA + optatiboa
    balesar, banindasar, bahindasar
    balesartza, bagindasartza, bazindasartza, bazindasartzate

    KE + optatiboa
    lesarke, nindasarke, hindasarke
    lesarzke, gindasarzke, zindasarzke, zindasarzkete

    TZA + KE = ZKE
    Adibidez:
    lesartzake = lesarzke
    Dena dela, biak onartzen ditugu.

    Zenbait adibide:

    sartzen nauzu: nasarzu
    sartzen didazu: dasarkidazu
    sartzen dizkiguzue: dasarzkiguzue
    sartzen zaituztegu: zasartzategu
    sartzen gintuzuen: gindasartzazuen
    sartzen genion: gindasartzakion

    TZA + KI = ZKI

    On egin!

  • derauco / ceraucon
    narauco / ninderaucon
    harauco / hinderaucon

    derauzquio / cerauzquion
    garauzquio / guinderauzquion
    çarauzquio / cinderauzquion
    çarauzquiote / cinderauzquioten

    + berce NORI + berce NORC

    Batueraz honela lirateque:

    dio / zion
    naio / nindaion
    haio / hindaion

    dizkio / zizkion
    gaizkio / gindizkio
    zaizkio / zindizkio
    zaizkiote / zindizkioten

    Azquen hauen ordez hauec gommendatu dituzte noizbait:
    “ditio” oinharritzat harturic:

    gaitio / gintion
    zaitio./ zintion
    zaitiote / zintioten

    Bizcaierazcoac ere asma litezque:

    deutso / eutson
    nautso / nindeutson
    hautso / hindeutson

    deutsoz / eutsozan
    gautsoz / gindeutsozan
    zautsoz / zindeutsozan
    zautsoez / zindeutsoezan

    The end

  • Antton Erkizia 2022-02-09 10:44

    Eta EGIN?, euskaraz gehien erabiltzen dugun aditza izanik?

    Hark DAGI
    Hik HAGI
    Nik NAGIT ????
    Guk?

  • Mikel Haranburu 2022-02-09 10:58

    Ados Julen. Nik banaror “ya caigo” edo “ahora caigo” esatekoa uste dut. Umore pixka batez, jakina. Uste dut umorea den gauza bat falta zaiguna, esate baterako, gazte jendeaz pentsatze dugunean, Euskaraz egitea gelako eta irakasle aurreko jarduna besterik ez dela ematen baitu. Zergatik ez du(te), askok, gazte jendek zein helduk, adierzkortasunik? Sarritan esaten dugu: ez dute Euskaraz egiten eroso ez daudelako, adierazpiderik ez dutelako…
    Ez dezagun ahantz umorea; txisterik gehien-gehienak, edozein hizkuntzatan, hizkuntza jolasak dira, gaizki ulertuak, hitz behartuak, akats aurrez pentsatuak… ludolinguistika eremu oso zabala da; hor daude bertsolaritza, hiphop eta errimaz baliatzen direnak oro. Hor daude aldizkari eta egunkarietan proposatzen diren jolasak, gurutzegramak, anagramak, hieroglifikoak eta beste, bifronteak, palindromoak… “Azti hitza” da liburu gomendagarria horien guztien inguruan (Verbalia aldiz, entziklopedia halako bat, Gaztelaniazkoa, Marius Serrak eratutakoa).
    Hori bai, hiztunak beti kontziente izan behar du, zer esaten duen eta zein intentziorekin, zein tokitan eta norekin den.
    Euskaraz egiteko modu on bat da jolasean aritzea…

  • Ados, Mikel, bat nator diozunarekin. Hala ere, euskaraz egitea gelako eta irakasle aurreko jarduna besterik ez bada, hala nahi izan delako da. Hori bultzatu da, eta hori lortu da.

  • Antton Erkizia,

    Esango nuke ez duzula aurrekoa irakurri. Hala ematen du, galdetzeko moduagatik. Barka!

    Aditz guzti guztiei aplikatzen zaie eskema berbera nire systema honetan:

    EGIN

    hura dagi
    ni nagi
    hi hagi

    haiek dagitza
    gu gagitza
    zu zagitza
    zuek zagitzate

    Aditz honetan, hura, ni, hi, haiek, gu, zu eta zuek objektuak dira. Subjectua HARK da.
    HARK ordez beste izenorde bat erabiltzekotan ohiko atzizkiak jarri behar dira bukaeran: T, K, N, GU, ZU, ZUE, TE.
    NORI markak ere bai, noski, behar izanez gero. Aditz honetan kit, kik, kin, kio, kigu, kizu, kizue, kie erabili beharrean KI gabecoac erabilcen dira objektua singularra bada:

    dagit = egiten dut
    gagitzazue = egiten gaituzue
    dagiote = egiten diote
    dagizkizuegu = egiten dizkizuegu

    Iraganaldian ere betiko eskema:

    zegien
    nindagien
    hindagien

    zegitzan
    gindagitzan
    zindagitzan
    zindagitzaten

    zeinetan orainaldiko DAGI eta DAGITZA ikusten ahal baititugu, beti bezala, 1. eta 2. pertsonetan.

    Adeitsuki

  • Ikussiric dugu nola NINDUEN (berez HARC NI dena) bilhacatzen den NUEN (NIC HURA):
    ninduen
    = nenduen
    = neuen
    = nuen

    Berdina guerthatzen da NORC aditz guztietan:

    ninderaucon HARC NI HARI

    Objectua eta objectua trucatzen dugularic:

    NIC HURA HARI (neraucon)

    Hau da processua:

    ninderaucon
    = nenderaucon
    = nenraucon
    NR ecin ongui ahoscaturic, R hori biguna delacotz.
    = neraucon

    Adeitsuqui

  • Julen eta Mikel,

    Orain arte, çuoi seculan ez derauçuet iracurri laket içan ez çaitan gauçaric.
    Mediocritatea guero eta çabalcenago ari den garai ilhumpetsu hauetan, phoztassuna ekarcen derautaçue bihotz barneraino.
    Guiçaquia omen da edo, hobequixe, da humorea daducan animalia bakarra.
    Humore falta nabaria da euscaldunen eta erdaldunen vicitzan. Animaliatic hurbilago nombait, eguiazco guiçaquitic baino.

    Adibidez, guc badugu web gune bat:

    http://naffarrera.info/

    non textuac eta web guneac passatzen ahal baitira batueratic naffarrerarat automaticoqui. Neuc BERRIA eta iracurcen ditut naffarreraz. Nire adisquide batzuec ere bai. Hamar batec.

    Sinhesten ahal duçue euscaldun batzu saiatzen ari direla saboteatzen!
    Hau da, leku hau içorratzen?
    Modu tematian jaquinaraci deraucutenez.
    Euscaldun peto petoac dira, universitatetic passeac.
    Jaquin dugu, gu ongui informaturic baicaude, berce leku bat picutarat eraman çutela.

    Neuc neure bethico humore onaz hartu dut contu hau. Eta hartuco, insisti balitez ere.

    Eguiten dutena delictu bat da hemen eta mundu ossoan. Policiac edota Erçainçac badu honetaraco equiparic delictu informaticoac ikercecotz.

    Tristea, guero!

    Adeitassunez

  • Antton Erkizia 2022-02-09 12:19

    Barkaidazu; bai, irakurri dizut (hala dustet ;-)) baina galtzen naiz…
    Beste argibide bat eskatuko dizut eta isilduko naiz…

    Hark ni nagi / hark hi hagi / hark hura dagi =
    horrek esanahi eta eduki praktikorik badu?

    Honek bai, ordea:
    Egiten ari naiz = nik dagit (degit??)
    Egiten ari da < hark dagi (degi??)
    Egiten ari gara < guk dagigu… (degigu??)

    Honek balore erantsia ematen dio edo eman dakioke euskal aditzari…(nire uste xumean).

    On de(g)izula, on de(g)igula…

    (Entzuten darrait, bazterrak nahasteko asmorik gabe).

  • Antton Erkizia,

    Honequin 75 iruzquin eduquiren ditu post honec. Lehenengo ikasgaia luce samar bilhacatu da.
    Nire partetic, çu eta nire artean noizbait tirabiraric egon bada, eta egonac dira, haiec ahanciric ditut guciz. Ceharo.

    “Hark ni nagi / hark hi hagi / hark hura dagi =
    horrek esanahi eta eduki praktikorik badu?”

    Baiqui,
    nagi = egiten nau
    hagi = egiten hau
    dagi = egiten du

    “Honek bai, ordea:
    Egiten ari naiz = nik dagit (degit??)
    Egiten ari da < hark dagi (degi??) Egiten ari gara < guk dagigu… (degigu??)" Exactuqui! A/E alternancia hitz ascotan emaiten den phenomenoa da: dagizuegun = degizuegun barri = berri Nor nori norc delacoan batez ere; Çuc ni hari ninDARAMAquioçun = ninDERAMAquioçun "Honek balore erantsia ematen dio edo eman dakioke euskal aditzari…(nire uste xumean)." Ez eçaçu ukan dudaric! "On de(g)izula, on de(g)igula…" On deguigula egunero erabilcen dut nic bazcari affarietan. Emazteac: On eguin! Neronec: Esquerric asco! On deguigula! Bethiere, huts eguin gabe! Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-02-09 14:40

    Bizkaian “ON DAGIGULA, DAGIZULA, DAGIALA…” entzun eta esaten diagu hemen beti, eta adizkera hau bizkaiera dala uste dot.

    Beno, dena dela, zuekin bat nago Sareko euskal pirata horien erasoa dela eta. “Goizetan euskeraz, eta arratsaldetan, barriz, euren gustoko ez dien “euskal etsaiak” izorratzen.

    Mertzenariak ditu, baina ZEINENAK? Polizia Eleberri baterako gaia. Ala jolasean ote dabiltza gurekin, inpunitate osoz?

    Zareten ONENAK zaretelako izango duk, nonbait, eta hori ezin zitek “soportatu”

    Bai, ez diat esango ONAK garenik, baina bai gaur egun daudenen arteko ONENAK. Horixe duk.

    Hortaz, zuen taldeko izan nahi diat, nahiz eta zenbaitetan “petardo” samarra izan.
    Zuekin naiagok. (hika hau ondo, maisu?)

    Bai “garen ONENAK gaituk-eta!

  • Naberan,

    Neuc affirmatzen dut categoricoqui ecen ONA naicela, atzo baino guehiago eta bihar baino gutiago.
    Berçalde,
    naiagok hori ez dago ondo.
    Naffarreraz niagoc da.
    Batueraz nagok.

    Onsa içan!

  • Beti plazer bat Josu. Eraikitzailea den oro da interesgarria niretzat, eta ni nire zatitxoa gehitzen saiatzen naiz, ahal dudan heinean. Elkartruke honek jakintsuago gagitza guztiok.

    Dagigu (Zer-nork/Nor-Nork) = egiten dugu/egiten ari gara. Tortila bat dagigu orain. Tortila gozoa dagigula espero dut (Zer-Nork). Emazteak eta biok alaba bat dagigu (Nor-Nork).

    Degigu (Zer-nori-nork): janariak on egin degigula. Nori gehitzean, a hori e bihurtzen da. On degigula. Janariak guri on.

    Nagi/Dagi/Gagitza-ren kasuan, zalantza bat sortzen zait:

    1) Nire amak ni nagi (Nor-Nork). Nire amak egin egiten nau, bizia ematen dit. Sortzen nau, jaioarazten nau.

    2) Elkartruke honek jagintsuago nagi (Zer-Nor-Nork). Ez dakit forma hau zuzena den. Nik uste baietz.

  • Arratsalde on, Julen!

    Guztiz bat nathor aiphatzen dituçun ideequin eta adibideequin.
    Çucenac dira çure adibideac, oraingo systema honen arauera. Erabilera bercelacoa içan daiteque classicoetan edo ahozcoan. Gu ere traditionean egonen gara noizbait edo ahanztura hotzean.

    EGUIN aditza indicativoan guti erabilia içan da. Guehiago subjunctivoan forma berdinac erabiliric + -en edo -ela.

    Adeitassunez

    Oharra:
    Çure aurreco iruzquinean bi çucenqueta eguin derauzquiçut.

    gagi hori gagitza içan behar da. Bitan.

  • Eskerrik asko Josu. Banekien zertxobait arraroa zela, horregatik markatu dut horrela, kar-kar. Lasai faborez, ez kendu oharrik. Hemen gauza berriak ikasteko gaude.