Lagunekin euskara erabiltzeak behera egin du gazteen artean
Lagunekin euskara erabiltzeak behera egin du EAEko 15-29 urteko gazteen artean –
Lagunekin euskara erabiltzeak behera egin du EAEko 15-29 urteko gazteen artean
2017ko martxoan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikotik ateratako errealitatearen argazki bat aurkezten dizuegu [zenbait datu euskararen erabilerari buruz modu sintetikoan].
Lagunekin euskara erabiltzearen ohiturak beheranzko joera izaten jarraitzen du Euskadiko gazteen artean: lagunekin euskara batik bat edo bi hizkuntzak neurri berean erabiltzen dituzten Euskadiko gazteen ehunekoak 10 puntutik gorako jaitsiera metatua izan du 2004ko eta 2016ko ehunekoen artean (% 48,5etik % 38,1era).
Lagunekin euskara erabiltzearen ohituraren beherakada Euskadiko hiru lurraldeetan gertatu da, baina bereziki nabarmena izan da Bizkaian. Hain zuzen ere, lagunekin daudenean euskaraz batik bat edo euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten duten gazte euskaldunen ehunekoa % 43,9tik (2004) % 27,1era (2016) jaitsi da. Adierazle horretan sartzen dira dena edo ia dena euskaraz egiten dutela diotenak, euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak, eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztenak.
Baina lurralde historiko bakoitzaren balio osoaren banaketan alde handiak eta esanguratsuak daude.
Euskararen lagun-giroko erabileraren bilakaera, 15-29 urteko Euskadiko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)
- Bizkaian euskara lagun-giroan gehien erabiltzen den bigarren lurralde historikoa da, eta hor, balioak oso desberdinak dira. % 6,1ek soilik diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela; % 4,2k diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela diotenek osatzen dute talde handiena (% 16,8).
- Gipuzkoan % 36,1ek diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela, % 5,5ek diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta % 16,3k diote bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela.
- Araban erabiltzen dute gazteek gutxien euskara lagunekin hitz egiteko % 4,4k erabiltzen dute euskara soilik, % 4,4k gaztelania baino zertxobait gehiago erabiltzen dute eta % 12,3k bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituzte.
Gipuzkoan gehiago erabiltzen da euskara lagun giroan, Bizkaian eta Araban baino.
Euskararen eta gaztelaniaren erabilera lagunekin, 15-29 urteko Euskadiko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)
Poziktibity
Ea espabiltatzen hasten garen, dagoeneko maldan behera hasia da eta ezer egin ezean euskara indioen erreserbetako hizkuntza bihurtuko da eta
Ba nik uste dut gazteek gutxi erabiltzen dutela, helduok gutxi erabiltzen dugulako. Sinple esanda.
Helduok lana (geure eskola litzetekeena) gazteleraz egiten dugu, ondorioz euskara bigarren mailako hizkuntza hartzen dugu, eta horrela aisia gazteleraz aukeratzen dugu…
Beherakada horren barruan, euskaraz dakiten gazteen nolakotasuna izan behar da kontuan, oraingo gazte euskaldunak eta duela 10 urtekoak ez baitira berdinak; asko eta asko familia eta eskualde erdaldunetan bizi dira, duela 10 urte baino gehiago.
Gainera, ene iritziz, Bizkaian dugu arazorik larriena :
– Bilboaldea, ozeano erdaldun bat.
– Euskara batua eta bizkaieraren arteko talka.
– Abertzaleen artean idiologia jeltzalea gaiendu da, dioena, euskaldunok (zorionekoak) bi hizkuntza ditugula, natural erabiltzeko “nahiago” duguena, ondorioz…
Hizkuntza politika triunfalista bezain hutsal baten ondorio logikoa.
Nafarroa eta Iparraldean biziraupenaren mugan eta zailtasun politiko ikaragarriei aurre egin ezinda (alderdi abertzaleen nagikeria lagun).
EAEn “poziktibityz” bustitako marketinean oinarritutako diskurtsoarekin, erabileraren geldotzea ezkutatuz, bihar-etzi onartu nahi ez dugun errealitateak aurpegian eztanda egiten digun arte. Segi horrela, EAJ, PSOEren eskutik euskararen “normalizazioaren” aldeko lanean… (EHBildu trenari begira?)
Ba nik euskaldun zaharren jarrera ikusita esango nuke euskara jada hizkuntza ordezkapen prozesuan murgilduta dagoela.
Diglosiaren eraginez horrelako gauzak gertatzen dira:
-Euskarazko elkarrizketetan gaztelania tartean erabiltzea.
-Gaztelaniaren eraginez euskararen desitxuratze gramatikala (es que, depende, a ver, porque… eraginda).
-Euskararen lexiko eta esaeren ezagutza urria, hau da, euskaraz ez dakizkigun hitzen edo esaeren ordez gaztelaniako hitzak “euskaldunduz” eta esaerak itzultzen erabili (“desalojorik ez”, “ondo erortzen zait”).
Gu ta gutarrak saioan, euskal gazteria agertzen den programan, erabiltzen duten euskara maila entzutea besterik ez dago.
Kontxo! badakit gaztelaniaren edo frantsesaren eraginarekin bizitzea zaila dela, baina uste dut egoera horri gutxik aurre egiten diotela. Are gehiago, jendea ez da ezta euskaraz ondo idazteko gai izaten.
Gu oraindik euskara batua eta euskalkien arteko eztabaida zentzugabeetan galduta ibiltzen garen bitartean, beste batzuk jada ulertu dute haien hizkuntza biziraun dezan arnasa eman behar zaiola (katalanen kasua).
Euskara batua, euskalki guztiak batzen dituen era estandarra, sendotzea beharrezkoa da euskalkiak euskañolaren ordez euskara izaten jarraitzeko.
Hizkuntza ordezkapenari aurre egiteko borroka bakarra kulturizazioa da.
Baina nolatan???
Gazte hauek ez dute “zer egin dezaket euskararen alde?” proposamen kitzikagarria irakurri?
Ez dituzte txantxangorriak ikusi?
Ez dira poziktiboak?
Eta gurutzebide batean barik, errotonda batean bageunde?
Kritika merkeak egiteari utzi eta proposamenak egiteko garaia da.
Horra nirea, Idoia Mendiaren galbahea gainditzeko modukoa:
“Aupa gazteak! Egin euskaraz (pixka bat) mesedez, jolin!”
Pixka bat “baikorragoa” izateko: kontuan izan behar da halako inkestetan ateratzen diren emaitzak errealitatea baino baikorragoak izan ohi direla. Izan ere, nahiz eta zaila den jakitea zenbateraino, gauza jakina da inkestatuaren pertzerpzio subjektiboek euskararen alderanzko joera izaten dutela, hau da, “bietan berdin” erantzuten duten askok benetan “erdaraz gehiago” egiten dutela, eta “euskaraz gehiago” esan ohi duten askok “bietan berdintsu”… Beraz, atera kontuak!
Eta hori inkesta egiten den guztietan betetzen denez, erabileraren erorketari berdin dio.
Hori, horrela bada, orain dela hamabi urte berdina gertatuko zen ezta ?
Beste kontu bat, erorketa pixka bat xamurtzeko; azken urtetan gazte euskaldun kopurua asko igo da, baina, bistan denez, epelak dira, ez dute erabiltzen.
Egun ona izan !
Jakina, bilakaeran ez du eraginik, ez bada pertzepzioetan aldaketarik izan behintzat, eta ez dut uste… edo bai? Agian egungo gazteei subkontzienteak ez die hainbeste esaten euskaraz egin beharko luketela, bost axola zaie, eta beharbada ez dizkiote beren buruari “gezurtxoak” esaten (hala ere, zaila litzateke hori neurtzea).
Baina egoera erreala eta uneko “argazkia” benetan nolakoa den jakiteko, uste dut kontuan hartzeko gauza badela.
Nire lagun bat “baikortasun” horren adibide garbia da. Inkestagileei euskara ulertzen duela esaten die beti, baina bitxia da, ze bere aurrean euskaraz jarduten dugunean, sekulako haserrealdiak harrapatzen ditu gizonak.
Pentsatzen hasita nago, agian gezurra esaten diela inkestagileei, apika, beharbada…
luki maidagan aierdi Atzo
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Erantzun