Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena

Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena

Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrenaBadago jende asko herri honetan, gehiegi nire gusturako, pentsatzen duena euskararen aurkako jazarpena frankismoarekin hasi eta bukatu zela. Zakurraren putza. Gaztelak gu okupatu aitzin Eliza berak gutxietsi eta zokoratu zuen gure lengoaia, “konkista aitzineko konkista” hartan. Baina eman diezaiogun errepaso bat gure historiako 150 urteko tarte bati, frankismoa iritsi aurreko haiei, hain zuzen ere.


1776 – Arandako Kondeak euskarazko liburuak debekatu zituen.

1768 – Edonork jasotzen zuen lehen eskola hezkuntza ezin zen euskaraz izan (Real Cédula de Carlos III)

1772 – Merkatariei beraien kontabilitate liburuak euskaraz izatea galarazi zieten (RC de Carlos III)

1801 – Euskarazko antzerkia eragotzi nahi izan zen, ofizialki.

1803 – Ume batek jarritako salaketa bat dago dokumentatuta, zigor fisiko bat ezarri ziotelako eskolan euskaraz mintzatzeagatik.

1857 – Hezkuntza sistema gaztelania hutsean izateko betebeharra (Ley Moyano)

1862 – Euskara debekatua idatzi publikoetan.

1867 – Euskara erabiltzea galarazten da edozein obra dramatikoetan (Real Orden de Isabel II)

1902 – Klaseak euskaraz ematen dituzten irakasleen aurkako zigorrak definitzen dira (Real Orden de Alfonso XIII y Romanones)

1923 – Euskara debekatuta ekitaldi publikoetan (Alfonso y Primo de Rivera)

1925 – Euskaraz zeuden testu liburu apurrak erretiratu zituzten, eta euskaraz klaseak ematen zituztenei soldata eta lanpostua kendu zitzaizkien.

1937 – Euskaraz mintzateko debekua ezarri zen.


Hau, noski, Espainiar Erresumaren menpeko euskal lurrraldeen kronologia duzue. Errepublika jakobinoaren zerrenda ere ikustekoa izanen da; agian debeku legal askorik gabekoa, baina zapalkuntza ugarikoa.

Noiz edo noiz kalamitateren bat entzuten dugu hedabideetan esanez euskaldunok geure basa-hizkuntza alboratu dugula, ez digulako garai garaikideetarako balio. Noiz edo noiz aditzen dut gorrotoa txarra dela. Eta noiz edo noiz otutzen zait txarra dena ez dela gorrotoa, baizik eta tertuliano horiek pantaila baten atzean egonda, ezinezkoa egiten zaidala beraiei lepoa bihurritzea, eta orduan ezin diot aterabiderik topatu ene amorruari, eta eskalatu egiten dut, edo korrika, edo ukabilkadak jo paretari, baina beti geratzen zait hondoan amorru zipriztinen bat.

1937ko maiatzaren 29an frankismoak euskara debekatu zuen. “Se denunciará a todo aquel que infrinja lo dispuesto sobre la prohibición de hablar idiomas y dialectos diferentes del castellano. Español, habla la lengua del Imperio”. Ikaragarria, bide batez, egun gutxiren buruan Basabek idatzitakoa “Eguna” egunkarian (Manuel Basabe bertsolaria izanen zela deritzot), “Euzkeraren alde eta birauaren kontra” izenburupean:

Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena

Zenbait aldatu diren gauzak. A zer nolako amildegia dagoen mila kontutan Basabe eta gure artean. Baina Eguna zen oholtza txiki horretatik euskaraz iritsi zaigu bere mezua, eta geuk euskaraz igortzen ditugu geureak norberaren atalaia txikietatik.

Bizi gera.

Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena
Debekua, euskara, Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena, gaztelania, historia, hizkuntza, inposizioa, kolonizazioa, okupazioa

Zer duzu buruan “Euskara enegarrenez debekatu zutenekoaren 80. urteurrena”-ri buruz

  • Eta orain GureEskuDago etorriko da eta esango digu modu honetan zapaldu gaituen okupatzailearen pean jarraitzea aukera zilegia dela, eta askatasuna berreskuratu nahi badugu ez dakit zenbat bozketa egin eta irabazi behar direla. Eta etorriko da Sortu esanez, literalki, independentzia ez dela eskubide bat. Utikan !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude