Kristok ez zekien euskaraz

Kristok ez zekien euskaraz –

Egia da eliza  katolikoa gaur baino indar gehiagorekin bizi izan dela, eta nik dakidanez ez du ematen hoberako bidetik doanik. Eta gainera, ezinda  esan gaurko egoera, berria edo uste gabea denik. Urteak dira, -haurrak ginela- lagunekin pilotan jokatzeko asmoekin, Donostiako Seminarioko frontoira -beti hutsa egoten zen- joaten ginela gure auzoan gaztetxoei -helduak- uzten ez gintuztelako. Seinale txarra, Seminarioa toki handia bai, frontoi ederra ere bai,  baina beti hutsa. Ez genuen sekula gazterik  ikusi ez  entzun.

Kristok ez zekien euskaraz
Arg: Etxalarko Udala

Ez nahiz Eliza kontuan aditu, baina bai tartean urte asko ibili izana. Apaiza asko ezagutu nituen kantore izan nintzen garaian. Ahots ederrak zituztenekin kantatu ere bai, bainan hortik at, bakarren batzuk bai langileak, alferrak besteak. Nik uste bokazioak bideratutakoak gutxi, “ofiziozkoak” asko. Agian hortik doa Elizaren “odol ustea”.

Erlijio  kontuetan “kristauei” gehien hornitzen duen teoriak Bibliaren barruan aurki litezke. Gauza asko ditu bere barruan, bakarren batzuk harrigarriak, oso, baina baita gaur egungo arazoak ulertzen lagungarri izan litezkeenak ere.  Besteak beste, esaten da, Jerusalemen, 33. urteko  Pentekostes  jaiaren goizean, Kristoren  ehun bat jarraitzaile inguru, hainbat jatorritako pertsonen aurrean bilduta zaudela, hizkuntza ezberdinetan hitz egiten hasi zirela, eta, beraz, entzuten zituztenek beren hizkuntzan ulertzen zietela. Mirari bezala sailkatzen ziren horrelako jarrera bereziak. Egun gertatzen ez den zerbait, bestela, nola ulertu gure herrian, Etxalarren, duela gutxi gertatutakoa.

Pello Apezetxea azken hamarkada luzez Etxalarko apaiza izandakoa. Euskaltzale zintzo eta langilea, herriaren mesederako hainbat egitasmo dotore aurrera ateratako  apaizari, azken agurra eskaintzen, “bere” eliza herritarrez lepo zegoela, zer da  eta, elizkizunak Iruñeako Apezpikuak zuzendu behar zituela.

Ez nahi luzatuko, baina bai salatu Nafarroako Elizaren jarrera onartezina. Pellori agurtzeko, herritarrez gainezka zegoen elizan, “gaztelania ederrean” elizkizunak egin izanak, lotsagarria da. Berriro diot, lotsagarria.

Kristok ez zekien euskaraz, bi mila urte igaro ondoren, bere oinordekoak, Nafarroako apezpikuak, gauza bera. Mirariak eskatzen hasi behar dugu?

Kristok ez zekien euskaraz

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Zer duzu buruan “Kristok ez zekien euskaraz”-ri buruz

  • Eta zerk harritzen zaitu?! Nire herrira apaiz beltza etortzen da eta ezker abertzalearen ustezko mito hori ez da betetzen, euskaraz bi hitz esan ostean dena erderaz, sermoia, irakurketak… Baina apaiz beltza ez denean ere berdin, hemen jaiotako apaizak (60. hamarkadako etorkinen ondorengoak) baina “la cabra tira pa el monte”. Espazio erligiosoa euskaldunok utzi egin dugu eta espazio hori beste batzuk okupatu dute, abandonatutako etxea naturak bere egiten duen modu berean. Eta itxaron… Arantzazu galtzen dugun arte, aurki han ere hitzik ez euskaraz. Errua nori botatzen diozu?! Erru guztia euskaldunena eta bereziki ezker abertzalearena da.