Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian

Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian –

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.

Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.
  2. Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira.
  3. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.
  4. Aukera dago lanak posta elektronikoz bidaltzeko ere, euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan ere egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia bidali beharko dira lanarekin batera. Epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura.
  5. Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.
  6. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.
  7. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.
  8. Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.
  9. Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
  10. Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
  11. Sariak: 3 sari emango dira:
  • Lehen saria: 3.000 €

  • Bigarren saria: 1.500 €

  • Zumaiako onenaren saria: 1.000€

  • Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

  1. Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketarako dela adierazita:

ZUMAIAKO UDALA. EUSKARA ZERBITZUA

Foruen plaza 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian