IV Gurasoei Gutuna, Ttiklik eta Irrien Lagunekin elkarlanean

IV Gurasoei Gutuna, Ttiklik eta Irrien Lagunekin elkarlanean

Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe?

Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?

Lotsa izan daiteke isilik geratzeko arrazoia, edo une jakin bateko haserrea, tristura…

Eta hori guztia idatziz adierazteko aukera egongo balitz?

Errazagoa litzateke, ziur aski.

Norberak gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera emango dute Irrien Lagunen Klubak eta Ttiklik elkarguneak Ttiklik Idazlan Laburren Lehiaketaren laugarren aldian. Orain arte elkarguneak aurrera eraman duen egitasmoa elkarlanean egingo dute aurten. Gurasoei omenaldibat egiteko modua eskaintzen du lehiaketak, eta, era berean, idazteko zaletasuna indartzeko baliagarria da.

IV. Gurasoei Gutuna, Ttiklik eta Irrien Lagunekin elkarlanean

Ez dago sentimenduak adierazteko adinik: guztiek esan gura diete zerbait gurasoei. Horregatik, ez dago lehiaketan parte hartzeko adin mugarik, mailaketa bat besterik ez: 6-11 urtekoen saila, 12-18 bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Haur gazteagoen kasuan —0-7 urte bitartekoak—, gutuna idatzi beharrean, marrazkien bitartez adieraz diezazkiekete sentimenduak gurasoei, Gurasoei gutunaatalean. Gutunak edo marrazkiak bidaltzeko epea irailaren 15etik azaroaren 10era izango da. Azaroaren 26an egingo dute sari banaketa. Ekitaldi berezia izango da, haurrentzako lantegiak, zozketak eta gonbidatuak izango baitira.

TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETAk, 2013. urtean du bere sorrera. Urte horretan bete bait ziren 15 urte gure GURASOAK auto-istripuz joan zirela. Galdu genituen guraso horiei, eta beste guraso guztiei omenaldia egiteko asmotan, idazlan laburren lehiaketa honi ‘GURASOEI GUTUNA’ izena jarri zitzaion.

Lehiaketa honen helburua, bakoitzak bere gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera ematea da. 7 urtetik hasita muga gabeko jende guztia animatu nahi dugu idaztera. 0tik 6ra bitarteko haurrak ere, marrazkien bidez, GURASOEI esan nahi dietena espresatzeko aukera irekia dute.

AURREKO EDIZIOAK:

.

GUTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 10ERA.

Oinarriak eta informazio gehiago: HEMEN

IV Gurasoei Gutuna / IV Gurasoei Gutuna / IV Gurasoei Gutuna
gurasoei gutuna, irrien lagunak, ttiklik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude