Udan ere Igartubeiti bizi bizi!

Udan ere Igartubeiti bizi bizi

Antolatu egun pasa eta gerturatu Ezkio-Itsasoko paraje eder hauek gordetzen duten altxorraz gozatzera: Igartubeiti Baserri Museoa.

XVI.mendeko dolare-baserriak gure arbasoen bizimodua erakutsiko digu Kattalin, Domigo eta Igartubeitiko familiako beste kideen eskutik. Bisita mota ezberdinak antolatzen ditugu taldeen ezaugarriak kontutan hartuta, eta eguna osatzeko tailer ezberdinen eskaintza zabala ere aukeran dugu, aisialdi taldeei zuzenduak:

  • Baratza tailerra
  • Herri Kirolak
  • Arkitektura tailerra
  • Gure aiton-amonak bezala jolasten
  • Artisau gailetak egiten
  • Plastilina organikoa
  • Kamisetak berrerabiltzen

Bazkaltzera gelditu nahi duenak picnic gune ederraz goza dezake.

Informazio +

Udan ere Igartubeiti bizi bizi

Udan ere Igartubeiti bizi bizi, besteak beste gaztetxo eta aaisialdi taldeei zuzendutako tailer ezberdinekin.