Iruñerria ere Bizkarsoro

Iruñerria ere Bizkarsoro –

Iruñerria ere Bizkarsoro
Iruñerria. Arg: NASA

Faltan botatzen zen horrelako pelikula bat jator agertzearen eta biktimizazioa ekidin beharreko garai hauetan. Marko teoriko ordenatzaileak eta ideien muinak ez dakit norako zabalpen batengatik sakrifikatuta dauden egunotan, normala da euskaltzaletzat beren burua duten batzuk ere, ahaztuta edukitzea historian zehar nola hizkuntza ordezkatze prozesu planifikatu bat eman den. Ordezkatzea eta asimilazio kultural krudela. Ken ditzagun konplejuak gainetik, berreskura dezagun euskararen ideologia. Iruñerria ere Bizkarsoro da.

Datorren otsailaren 19an, astelehenean, Txantreako Salestarretako areto nagusian, goizez bi proiekzio egingo dira Bernart Etxepare eta Eunateko ikasleentzat. Eta arratsaldean,  18:30ean, edozeintzat irekia izango den proiekzioa emango da. Proiekzioen bukaeran solasaldi labur bat edukiko dugu egileetako batekin. Bertako 270 eserlekuetako bat zuretzat erreserbatuta dago.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko otsailaren 15koa]

Aita eta euskaltzalea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude