[Euskararen (pro)bokazioa] Iraun
[Euskararen (pro)bokazioa] Iraun >
Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.
.
IRAUN
Jo dezagun sarera adibide bila, gaur egun gero eta maizago entzuten baititugu halakoak:
Filmak ordu eta erdi irauten du.
Filmak 90 minutu irauten ditu.
Abestiak hiru minutu irauten ditu.
Hamazazpi minutu irauten ditu bideoak.
Orduak eta orduak iraun_du agintariaren hitzaldiak.
.
Denbora ezin da singular/plural eran neurtu, kasu honetan “noiz arte” baizik, eta, beraz, ezinezkoa da pluralean erabiltzea. Probarik onena, /iraun/aditzaren kasuan, trinkoak pluralik ez izatea.
Lau ordu dirau gaurko aurkezpenak.
Abestiak hiru minutu dirautza.
.
Denborarekin zeharkako lotura dutenetan ere ezin da erabili, nahiz eta gero eta gehiago entzuten ditugun halakoak:
Boxealariak bi round ere ez zitueniiraun.
Boxealariak bi round ere ez zueniiraun.
.
Çucen minço çara, Ritxi.