Irakurgaiak: Zeinek esango zigun …!

Irakurgaiak: Zeinek esango zigun …! –

Irakurgaiak: Zeinek esango zigun …!Errenterian 60ko eta 80ko hamarkaden artean euskalduntze-alfabetatzea ikertu du Beatriz Gallego antropologoak, ahozko testigantzetan oinarrituta hein handi batean. Liburua Mikel Azkaratek oparitu zidan (eskerrik asko!) eta oso irakurketa interesgarria iruditu zait (estekan osorik agertzen da). Ez dut liburuari buruzko laburpenik ekarriko, bakarrik aipatu nahi ditut ikerketa abiatzeko Beatrizek ezarritako hipotesiak (nire ustez, liburua irensteko amu ona da):

  • Frankismo garaian euskara eremu pribatura murrizten zen. Errenterian, Euskal Herriko beste zenbait lekutan bezala, bazegoen euskararen aldeko mugimendu isil bat.
  • Isila izatetik, kaleak hartu bitartean egin zuen ibilbide kolektiboa, espazioaren okupazio fisikoarekin batera okupazio sinbolikoa ere lortuz.
  • Mugimendu horren osagarri bat helduen gau-eskolak izan ziren, ondoren euskaltegiak izango zirenen hastapenak.
  • Gau-eskolen ezaugarriak direla eta, gertakari igarokortzat hartzen dira, inoren lur batean geratu balira bezala: klandestinitatea eta legalizazioaren artean; inolako azpiegiturarik ez izatetik, koordinatuta egotera; helduek euskara ikasteko eredu bakarra izatetik (erakundeetatik at), erakundeetan sartuta egotera, … Hain zuzen ere, gau eskolen ezaugarri eta bilakaerak fenomeno berezia bihurtzen dute berau.
  • Gau-eskolek euskararen aldeko mugimenduan zeuden beste zenbait osagarrirekin lotura estua izan zuten, batez ere ikastolen mugimenduarekin.
  • Mugimendu hori posible izan zen jende askoren lan eta esfortzuengatik, zeinak garai hartako egiturek uzten zituzten zirrikituak aprobetxatzeko gai izan zen, elkarrekin errealitate berri baten oinarriak jartzeko.

Irakurgaiak: Zeinek esango zigun …!

2 pentsamendu “Irakurgaiak: Zeinek esango zigun …!”-ri buruz

  • josu naberan 2022-06-22 09:38

    kaixo,

    Errenterian bezalako GAU ESKOLAK Euskal Herri osoko urietan sortu genituen.

    Hasieran bederen irakasle borondatezkoen ekimenez.

    Euskera ikasketaren metodologia, hasiera hartan, euskeraen gramatika-egiturak lantzean oinarrituta zegoen, errepikapena erabiliz batik bat.

    Hasiera hartan “Euskalduntzen” zeritzan liburuxka bat hartzen zuen oinarri, jatorrizko euskaldunak alfabetatzeko.

    Hortik, geroago, gertatu zen “erdaldunak” euskalduntzea. Hori “nobedadea” izan zan.

    Gau Eskola haiek sarean antolatzea 1968.enean eraiki genuen AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean), bai Hego zen Ipar aldean.
    Beraz, nazio mailako lehen antolakuntza izan zen.

    Baina bazen horre aurrekari ba HEZKUNTZA eta POLITIKA mailan: “Herri Gaztedi” zeritzana.
    Besterik ezin klandestinitateko garai hartan, eta Elizako lokalak uzten zituzten, zenbait abade edo fraile zintzoren esku egon zan, “Askapenaren Teologian” sinisten zutenak (Paulo Freire hegoamerikarra, nahiz Alemaniako teologo zenbait).

    “Herri Gaztedi” plataforma horretan hezi zen hainbat ekintzaile klandestino, batik bat ETAko ekintzaile zenbait.

    “Herri Gaztedi” mugimendua Frantziako mugimendu batean (Via Campasina) oinarritu zan batetik (Ander Manterola aipatu behar horretan), eta, bestetik, bertoko mugimendu batean, “Organización de Movimiento Rural”, CCOOsen parekoa, Elizaren menpeko lokaleta hauek ere.

    Guk egin genuena euskera funtzionatzea izan, “EUSKO GAZTEDI” mugimenduan.

    EUSKO GAZTEDIri buruz Julen Kaltzadak idatzi zuen txosten luze bat.

  • josu naberan 2022-06-22 09:57

    Bizkaia mailan, GAU ESKOLEN sortzaile Jon Aurre busturiarra eta Jabi Etxegarai mungiarra izan ziren aitzinari; Ipar aldean Xan eta beste bat; Nafarroan, Sagrario Aleman eta gero Arturo Kanpion euskaltegia sortu zutenak.

    Eta barka baten bat ahaztuta utzi baduk.

    Gero AEK sortu genuen, eta bere metodologia KULTURGITZAN oinarritua, Paulo Freiren oinarria hartuz batik bat.
    Horri buruz, hil honen 29an antolatu du jardunaldi bat UEUk.