Internetek badu generoa
Internetek badu generoa
Internetek badu generoa. Eta, ez da emakumezkoa. Europako Batzordearen arabera 7 milioi pertsonek egiten dute lan IKTen arloan eta %30 dira emakumeak. Ardura postuetan, %19,2.
Egoeraz kezkatuta, emakumeak ingurune digitalean duen presentzia aztertzeko mahai-inguruan antolatu genuen PuntuEUS Fundazioak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak Berriaren laguntzarekin. Hizlari izan genituen Edurne Larraza, Lore Martinez Axpe, Eli Pombo eta Lorea Argarate.
Hemen duzue bideoa:
.EUS komunitatearen egoera ez da hobea. Domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez dira emakumeak.
.EUS emakumeona ere bada. Horregatik, PuntuEUS Fundazioak, bigarren urtez jarraian, bere alea jarri eta komunitatera sarbidea erraztu nahi digu emakumeoi. Horretarako, deskontu kode bat sortu du guretzat, nahi dugun domeinu-izena merkeago, 15 euroan, eskuratu dezagun.
Emakume erregistratuak %30 direlako, .eus fundazioak gutxiago kobratzen die. Berdina egingo du EHUk, gizonak ikasleen %30 izanik ere? Sexismoa gelditu. Hemen. Orain.