Inposizioa eta ez ikasteko eskubidea

Inposizioa eta ez ikasteko eskubidea –

Legealdi osoan eskuinaren obsesioa izatez gain, hauteskunde-kanpainan ere euskararen irakaskuntzaren inposaketa “mantra” errepikatzen ari da behin eta berriro. Bere inkestetan Nafarroako arazoen artean sartzen dute, Diario de Noticiasen irakurle batek azaltzen zuen bezala eskutitza batean.

Inposizioa eta ez ikasteko eskubidea

Ni ez nau hainbeste kezkatzen akusazioaren ageriko gezurrak, ohitura baita partidu batzuk euskera gaia jorratzen dutenean, baizik oraingo gobernua sostengatu duten lau partiduen ordezkariek ematen duten erantzunak.

Inori ez zaio bururatzen esatea Nafarroako ikasleei inposatzen zaienik matematika, gizarte zientzia edo ingelesa ikastea, nahiz eta arlo hauek, eta beste batzuk ere, derrigorrezkoak izan. Nafarroan bi hizkuntza propioak edukitzeko pribilegioa dugu, baina ikasle askori ez zaie bermatzen ezta oinarriko euskararen ezagutza. Horregatik, entzuten edo irakurtzen dudanean euskera ikastea derrigorrezkoa izatea ezin dela planteatu haserretzen naiz. Nire ustez hizkuntza hori nafarroako ikasleen oinarrizko kuriculumetik at egotea arduragabekeria besterik ezta.

Gurasoek, etxean hezteaz gain, hezkuntza formalean parte hartu ahal eta behar dute: hezkuntza politikaren inguruko proposamenak egin federazioen bitartez, antolakuntzaz eztabaidatu ikastetxeetan edota bere iritzi kritikoak plazaratu… Baina ezin da utzi beraien eskuetan “ kurrikuluma aukeratzeko askatasuna”, edo hobe esanda, ezin zaie utzi ukatzen bereaien seme-alabei eduki batzuk ikastea. Oraingoz “ez ikasteko eskubidea”-ren  aldarrikapena zehaztu da bi kasutan: euskara ez ikasteko eta SKOLAEn parte ez hartzeko, heziketa afektibo-sexualari eta berdintasunari uko eginez.

Ez da existitzen, eta ezin da existitu, “ez ikasteko eskubidea”. Alderantziz, ikasle guztiei bermatu behar zaie euskara eta generoen arteko ekitatea “ikasteko eskubidea”. Eskeini behar zaizkie ahalik eta baliabide gehienak eta eskura jarri behar zaizkie behar diren elementuak laguntzeko izaten herritar errespetuzko eta kritikoak gizarte demokratiko eta kohesionatu batean.

Euskararen ofizialtasunak Nafarroa osoan erreztuko luke argitzen euskara ikastea beharrezkoa dela, baina hori lortu arte utzi beharko genioke inposizio/askatasun hitzak erabiltzeari eta beste batzuk egokiagoak aukeratu, adibidez hizkuntz ondarea eta ekitatea. Hurrengo legealdirako erronka izan beharko luke euskara edo euskaraz ikasteko aukera eskaintzea Nafarroako ikasle guztioi bere gurasoei edo indar politikoei ukatzeko aukera eman gabe.

Inposizioa eta ez ikasteko eskubidea

STEILAS Hezkuntza Sindikatuko bozeramailea