Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak

Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak –

Euspot lehiaketak 98 spot jaso ditu aurten, iaz baino 25 gehiago. Aurtengo gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” da, eta beraz,  jarduera fisikoak onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak eragiten dituela nabarmendu behar dute spotek.

.

Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak2019ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena da. Guztira 98 lan aurkeztu dira, eta aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak; horien artean Hernani, Tutera, Sopela, Bilbo, Zarautz, Oñati, Gasteiz, Aramaio, Donostia, Aretxabaleta, Fontellas, Eskoriatza, Eibar, Durango, Ordizia, Hondarribia, Zaldibia, Ondarroa, Tolosa, Arrasate, Urretxu, Zumarraga, Andoain, Bergara…

Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 62 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 36 lan. Parte-hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da gainera, iaz baino 25 spot gehiago jaso baitira. Igoera horren arrazoia, hainbat ikastetxetan propio lehiaketarako egindako lanketa berezia da.

.

Aurtengo gaia: “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!”

Aurten, Euspot lehiaketak jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua. Egunean zehar egiten ditugun jarduera fisikoekin onura berberak lor genitzake. Egunerokotasunean aktibo izateak osasun hobea izaten eta hobeto sentitzen laguntzen digu. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu, jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz.

.

500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte formazio saioak

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin etorri da. Harrobi lan horretan indartsu ekin dio aurten antolakuntzak, ikus-entzunezko publizitatearen gaineko saioak eskainiz ikastetxeetan zein ikus-entzunezko eskola espezializatuetan. Edizio honetan esfortzu berezia egin da formazioan eta sustapenean, guztira 11 formazio saio eman ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate… Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.

.

Sare sozialetan zozketa

Nabarmentzekoa da aurten Facebook eta Instagramen egin den zozketa. GOPRO HERO akzio kamera bat zozketatu da eta 1.200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Irabazlea Maider Donoso izan da.

.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 30ean

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 30ean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

.

Publikoaren botoa martxan

Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. Dagoeneko martxan dago botoa emateko aukera maiatzaren 21era arte. Eman botoa.

.

Spotak ikusgai

Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak Ehun spot inguru jaso ditu aurten Euspot lehiaketak