Imanol Azkoitia eta analfabetismoaren apologia?
Imanol Azkoitia
Noizean behin etortzen da nor edo nor zure eguna alaitzera. Botatzen du astakeria bat eta pizten du sua sarean. ZuZeu bezalako hedabideak berotzen dituen su horietako bat. Eta jendeak ufaka-ufaka, sute bihurtzen du su txikia. Horixe gertatu da Imanol Azkoitia azpeitiarrari Urola Kostako Hitzak egin elkarrizketarekin. Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen Dorian Grayren egiazko erretratua eleberria. Eta besteak beste honakoa bota du elkarrizketa horretan: “Ez naiz euskara batuaren oso zalea. Batuak izan behar du administraziorako-eta. Ikastoletan ere landu behar da, noski, baina euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek…” Zure iritzia jakin nahi genuke.
Twitterren sortu da eztabaida
“Ez naiz euskara batuaren oso zalea”. Beste inongo herritan laudatzen ote da analfabetismoa liburu bat aurkeztean? https://t.co/SFZZSEUYPe
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) 2016(e)ko azaroak 29
@JuanLuisZabala Ez dakit, baina liburua aurkezteko gisa horretako erretratuek ez dira beste inon egiten, hori seguru
— lander garro (@landergarro) 2016(e)ko azaroak 29
@landergarro @juanluiszabala Ez dut sinesten ahal, benetan; Suitzako zenbatek idatzi dute hango dialektoan, hizkuntza estandarra arbuiatuta?
— Santi Leoné (@ororostorm) 2016(e)ko azaroak 29
Agian gaiak ez du buelta gehiago merezi, baina ez al da paradoxikoa azpeitierara batuko bertsiotik ekarri izana? https://t.co/UV3SFsKnWu
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2016(e)ko azaroak 30
@fantomastxiki @JuanLuisZabala batuaren defendatzaile bat naz. Hau esanda, Euskalkiak bizirik mantentzeko, idatzi be egin behar doguz.
— Joxean Koret (@matalaz) November 29, 2016
@matalaz @fantomastxiki Ni ere euskalkiak erabiltzearen alde nago. Baina euskara batua arbuiatzea analfabetismoaren apologia da.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) November 29, 2016
@matalaz @fantomastxiki @JuanLuisZabala euskalkiek ahozkoan behar dute iraun. Idaztea ere ez dago gaizki, tokiko hedabideetan adibidez.
— Borja #Zutik (@protoeuskaldun) November 29, 2016
@matalaz @JuanLuisZabala Ados, horretan. Ezin liteke esan, ordea, euskara batuaren zaleegia ez zarenik. Analfabeto deitzea gehiegi deritzot
— mikel ander sagasti (@MikelAnder871) November 29, 2016
Itzul dezagun liburu bat euskara batutik atomoaren tamaina izango duen euskalki batera
— Gorka Bereziartua (@boligorria) November 30, 2016
@JuanLuisZabala @ulaiar ez nator bat Azkoitiaren ikuspuntuarekin, baina haren hitzetatik ez dut inondik inora zuk ondorioztatutakoa ulertu
— mikel elosegi (@Mikelelosegiazp) November 29, 2016
@ororostorm Ez naiz oso zalea
— Gorka Bereziartua (@boligorria) November 30, 2016
@beatxo @boligorria @ororostorm euskalkien enegarren eztabaida enerbagarrien biktimekin elkartasun taldea. #sinatzendut
— txerren (@txerren) November 30, 2016
@ororostorm ez naiz ni izango, noski, holakoetan kutsu arrazista ikusten duen bakarra: berezko euskara, berezko euskaldunak, jatorrak…
— IñigoRoqueEguzkitza (@Idazkola) November 30, 2016
Irakurri dut elkarrizketa, eta funtsean astakeria esaldi labur horretan dago: “ez naiz euskara batuaren oso zalea”. Batuarengatik ez balitz ez nuke irudikatu ere egin nahi nola legokeen euskara une honetan. Josu Goikok esan bezala, paradoxikoa da azpeitierara batuko bertsiotik ekarri izana; Azkoitiak azpeitierazi idaztea bezainbeste.
Nola sortuko lirateke euskaldunberriak? Herri bakan batzuk kenduta non legoke euskara Araban? Nafarroan? Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herrietan?
Nola funtzionatuko lukete Berriak, Argiak, Bertsozale Elkarteak edo EITB-k?
Euskara batuaren onurak ez ikustea larria iruditzen zait, euskalkiak eta batua konfrontatzea bezainbeste.
Ezin adosago egon hirekin Francisquito.
Nahi duena egin dezala Imanolek, azpeitiarrerara edo erronkarierara itzultzea dauka, baina nik ez dut liburua irakurriko, euskaldun berri batek ez du irakurriko, bizkaitar batek ez du irakurriko, etab. Zabalpena ez bada gogoa eta gakoa, bakoitzak nahi duena egin beza!
Ez da hala.Euskaldunberri batek irakurriko luke, dudarik gabe, eta ongi entenditu. Kontua da ea zergatik idatzi duen Dorian Gray ingeles batuan.
Egun on!
Txarto ez badot ulertu, Aitor Aranak itzuli zeban liburu hori batueraz, eta orain pertsona ezberdinei euskalki desberdinetan itzultzeko eskatuten dau.
Beraz, liburu hori iada batueraz badau, zein da arazoa?
Imanol Azkoita eta Urolako Hitza, neu zuegaz nau!
Eskerrik asko!
Ni ez naz euskalduntxarra, baina pasaeran noie eta. ……, Esanen nuke testu horri erdara dariola alde guzietatik. Txarto ulertu ez badot, Aitor Aranak batueraz itzuli zeban liburu hori, eta oin hainbat pertsonari…hainbat euskalkitara, jakina, mugagabeak arazo latzak dakartza berekin, eskatuten DAU, eskatu dautse. Eta horrela doiekigu.
Nerau, zer da hobeagoa euskalduntxarra izatea edo erdaldun hutsa?
Erabilera sustatu behar da!
Mila esker!
Banderizoen borrokak bersortzen abilezia gaiztoa duen Diario Vasco-k zergatik bultzatzen eta babesten du gipuzkera?? “Divide et impera”.
betor, beraz, gure harteko batasun goxoa!
“nike normalian gipuzkeraz hitzeiteit, baita watsapetan-e. Baña hortik aurrea…”
Lotsagarriye iruitze zat pertsona bati liburu bat itzultzeko eskau, pertsona horrek lan hori dana hartu euskalkie jasotziek dakarkin aberastasun hutseatiken ta euskeri matte dulako bakarriken ta jendiek hola hartzie bere esfortzue!zeba ta batua zalie eztala esan dulako bakarriken.Nik ulertzetenez beak eztu esan batuan kontra daola, esan dun bakarra da batua aberatsa dala ikastolan, administraziuen…noski beharrezku dalako gure Euskal Herri anitz hontan, hainbeste euskalki ditugun herri hontan, alkar ulertzeko.Baino batek kentze al du bestie?ez al da interesgarrie gure euskalkiek jasota gelditzie adibidez etorkizunien zenbat aldau dien ikusteko?eo besteipe jasota geratzeko?
Euskerien alde eindako eozein lan ta urrats hola narraztie benetan penagarrie iruitze zat.Euskerin alde eindako guztiye positibo hartu berrien lan hori dana hartu duna kritikatzen eta gure buruei harriek botatzen ai gea.
Aaaa ta analfabetismuna errespetu falta ikeragarriye iruitze zat.Gehio zu bezela ez pentsatze hutseatik bakarrik esan diozulako!nere ustez barkamen bat zor dezu.
Gora euskerie ta euskerin alde bere aletxue jartzeun guztie!!
Ene!
Ez zara beste euskalki bat asmatzen arituko, ezta, Ainara?
Zeren eta gero horrekin, eta gainerako guztiekin beste liburu bana idatzi behar bada “etorkizunien zenbat aldau dien ikusteko”, garbi daukagu esukaldunok.
Non dugu ikuspegi orokorra, etorkizunekoa eta nazionala alegia? Edo gutxienez, txokotxoen gainetik ikusteko tontorrarena?