Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren VIII. Jardunaldiak Salduien

Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren VIII. Jardunaldiak Salduien –

Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren VIII. Jardunaldiak SalduienIberiera misterio handia izaten jarraitzen du baina gero eta gutxiago. Eremu oso zabalean erabili zen, ez soilik penintsulan baizik eta Kanarietatik Italiaraino, Akitania osoa hartuta, hau da, Pirinioen bi alde zabaletan gutxienez.

Euskal Herrian, adibidez, baditugu, besteak beste, iberieraz idatzita testu oso bat (Mendigorriako Andion hiriko mosaikoan dagoena), testu gutxi batzuk (horien artean Herriberrin orain gutxi agertutakoa) eta gure lehenengo “Barskunes”  txanpon ezaguna.

Testu horien bidez euskal arbasoen zein iberiar herrien nortasuna, kultura eta hainbat kontu argitzen saiatzen ari gara eta hor euskaldunek zeresan handia dugu. Zergatik? Bada euskera Europako ama hizkuntza zaharra ondoen gorde omen duen hizkuntzetako bat dela dirudielako. Euskeraren bidez, adibidez, Europa osoan dauden “aran” erroa duten toponimoak argitzen lagundu ahal ditugulako, Alemaniako “Ar(a)ntal”-etik penintsulako “Aranjuez”, “Aranda” eta antzekoetaraino. Euskeraren bidez Europako “ur” eta “iz” erroak dituzten hidronimoak argitzen lagundu ahal dugulako…

Eta zergatik ez da inoiz iberieraren ikerketa gure herrian bultzatu? Zergatik begiratu izan da beste alde batera zer esanik edukiko ez bagenu? Eta zergatik orain gutxi arte Valentzian, Katalunian eta hainbat herritan iberiera ikertzeko euskera ikasten eta lantzen duten ikertzaileei ez diegu lagundu nahi izan?

Iberieraz idatzitako 2.000 testu eta txanpon baino gehiago jaso dira orain arte Europako mendebal zati handi bat hartzen duen eremu horretan. Eta orain arte egindako ikerketei esker gauza batzuk argitu dira, zenbatze sistema adibidez: 1-ban, 2-bin, 3-hirur, 4-laur, 5-borse, 6-sei, 7-sisbi, 8-sorze, 10-abar, 20-orkei, erdia=erder… eta euskerarekin antza handia duela ikusi da.

Zenbakien sistema argitzen lan gehien egin dutenak bi katalan izan dira: Jean Ferrer eta Eduardo Orduña. Eta hemen, unibertsitatetik, hitz egin duen bakarra Joseba Lakarra izatea izan da, iberiar eta euskal zenbakiek zerikusirik ez dutela esateko, bere “aintzineuskeraren teoriarekin bat ez datorrelako”. Hau da, kanpotarrek euskerari garrantzia eman iberiera argitzen lagundu duelako eta hemengoek horren kontra. Bitxia ezta?

Baina, harrigarriena, euskal filologian eta arlo horretan dabiltzan hainbat eta hainbat Lakarraren astakeria horren aurrean isilik geratzea izan da. Baina, dagoeneko, ohituta gaude, Iruña-Veleia argitzeko grafitoak datatzeaz ere ez dutelako txintik esan. Eta errugabe bat epaitu eta zigortzearen aurrean isilik ere geratu direlako. Eta ETBren euskalduntze berantiarraren erasoaren aurka ere mutu daudelako.

Baina harira itzul gaitezen. Iberierazko zenbakiak argitzeaz gain, beste 200 bat hitzetan adostasun maila bat badago baina gainerako testu gehienetan oraindik ez. Hau da, gehiena egiteke dago. Eta bide horretan, iberiera , euskera eta arlo horretan argitaratzen diren lanak ezagutzeko, urtero Salduie-Zaragozan jardunaldi batzuk egiten dira. Antolatzailea Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Elkartea da eta horretan Euskeraren Jatorriak ere laguntza ematen du.

Aurtengo iberierari buruzko jardunaldiak abuztuaren 27, 27 eta 28an Jardunaldiak egingo dira eta gai honetan interesa dutenei irekita dago. Informazioa hemen dago: hizlariak, hitzaldiak eta izena emateko: