Helduentzako DVDak euskaraz (I)
Helduentzako DVDak euskaraz (I) –
Institutuko irakasle batek esan berri dit: “ikasleendako ez dut euskarazko filmik topatzen, eta erdaraz jartzen dizkiet”. Hona ba hemen nerabe eta helduendako euskarazko DVDen zerrenda bat. Gehienetan, euskarazko bertsioa gaztelaniazko azalen atzean ezkutaturik egoten dira. (DVDa eskuratu aurretik, segurtatu euskarazko bertsioa baduela).
- Handia
- El pianista
- Gernika
- Asier eta biok
- 80 Egunean
- Sinister
- Amama
- El pacto de los lobos
- Five days dance
- Buena nueva
- La gran evasión
- ¿Qué hacemos con los hijos?
- Séraphine
- Escondidas
- Lasa eta Zabala
- Slumdog millionaire
- Kon Tiki
- Tomates verdes fritos
- Tropa de élite (Brasil)
- Los cronocrímenes
- Sexo en Nueva York
- Una habitación en Roma
- Trilogía de Rambo
Barka! Ez dut hartu euskarazko izenburuak bilatzeko lanik.
Harrigarria. Nik liburutegian hartu nuen “el pacto de los lobos” film frantsesa, eta dvd-an jartzerakoan; aibalaostia! Euskarazko audioa ere badauka!
Eta,El pianistak eta Tropa de elitek badute euskarazko audioa? Zeinek bikoiztu ditu? ETBek agian?
Azken galdera, film horiek azpitituluak dituzte euskaraz ere?
Ongi izan!
Anekdota bat, atzo, Oin handiaren semea filma ikustera joan ginen Donostiko Antiguo berri zinemara, laugarren astea bete du filmak karteldegian, beraz umeei ohartu nien, “seguraski bakarrik egongo gara aretoan, primeran!” ba, ia tokirik gabe geratzen gara. Gauza berdina gertatu zitzaigun Padington 2 (hau bai ona, ha ze parrak!) pelikularekin.
Iruditzen zait, euskaldunok batzuetan behintzat bai konsumitzen ditugula euskarazko produktuak, arazoa dela ezkaintza murritzak ezinezkoa egiten duela ohitura finkatzea.
Kaixo, Ipuru!
Ez dut publizitaterik egin nahi, baina euskarazko DVDak topatzeko ikusi dudan biderik onena da sareko munduko denda ezagun batean bilatzea: DVDak, hizkuntza: euskara. Zoritxarrez, Euskal Herriko webgune publiko eta pribatuetan ez dut bilatzeko erraztasunik aurkitu.
Eta eskaintza murritzaz gain, eskaintza bera ezkutuan baldin badago (DVDen kasuan, adibidez), nola kontsumituko dugu?
A! Eta aipatutako denda horren webgunean ikusi dudanez, esanen nuke gehienetan audioa bakarrik dutela euskaraz, gutxitan dute azpitituluak euskaraz jartzeko aukera.
JATORRIZKO BERTSIOA EUSKARAZKO AZPIDATZIEKIN
https://sites.google.com/site/euskarazkoazpidatziak2017/
dvdrik gabe– https://zuzeu.eus/euskara/nerabe-edo-helduentzako-filmak-euskaraz-doan-deskargatu-gabe/