Nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan (deskargatu gabe)

Nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan (deskargatu gabe) – 

Youtube antzeko plataforma batean, euskararazko 30 film dituzu ikusgai. Klik egin eta kitto, nahieran ikusgai. Laster, dena ondo badoa, 100etik gora izango dira. Gaur egun ezinezkoa da arrakasta izan duten film horiek doan edo, kasu batzuetan, deskargatu gabe ikustea.

Euskal Econdings erakundeak hainbat film eta dokumental ditu eskuragarri. Arazoa, ordea, zera da: megaupload plataformara bidaltzen zaituenean ordaindu beharko duzu (deskargatzeko aukera ere badago, baina horrek denbora eta espazioa eskatzen du). Ikusle eta ikasleei prozesu hori errazteko, plataforma berri batean eskegi ditut. Lan dezente eta ordu ugari eskatzen ditu, baina badakizue, euskararen alde denok egin behar dugu zerbait. Zure ardura da, hauetaz gozatu eta zure ingurukoekin partekatzea.

Youtube eta antzekoetan aspaldi ezinezkoa da eskegitzea, egile eskubideak direla eta debekatuak daude. Beste batzuetan, GB1eko muga dago. Hainbat saiakera egin dira aurretik. Garai batean Megaupload-en eskuragarri zeuden, baina orain ordaindu beharrekoa bihurtu da (lehen 15 minutuak ikusten uzten du soilik).

2020tik, Odysee deituriko plataforman euskarazko filmak jar daitezke. Ez dakigu zenbat iraungo duen. Baina momentuz hementxe dituzue film batzuk:

Batman (2012). Zaldun ilunaren jaikiera.

Amildegi Ertzean (Christian Slater, Tony Hawk).

Kale Borroka Estatu Batuetan (Seattle-eko borroka).

Totoro. Japoniako film hunkigarria.

Zergatik nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan ?

(13 urtetik aurrerako filmak)

Nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan
Mel Gibson eta Danny Glover. 80 hamarkadako “Arma Hilgarria” arrakastatsua, hemen ere ikusgai.

Umeentzako material ugari dago, jadanik. ETB3 eta Youtube-n nahikotxo dugu. Haurtzaro guztian zehar ikusi ahal izateko. Epe horretarako nahikoa dugu haurrei ikus-entzunezko materiala eskaintzeko.

Nerabezaro eta helduaroan, ordea, zailtasun handiak daude film eta dokumentalak eskuratzeko. ETB1en bikoiztu egin dira. Baina oso zaila da eskuratzea. Hutsune hori betetzeko, plataforma honetan dituzu. Ez dakigu noiz arte iraungo duten, edozein momentutan desager daiteke edo film horiek plataformatik kendu (gainontzeko plataformetan bezala). Hortaz, ahal duzunean ikustea gomendatzen dugu eta oso gustuko badituzu, deskargatu.

Hizkuntza bat aberasteko, ezinbestekoa da nerabezaroan eta helduaroan aisialdiko ikus-entzunezko materialaz gozatzea. Era berean, euskara ikasten eta hobetzen dauden ikasleentzat, klasean emandakoa osatzeko, ezinbestekoa da. Euren gustuko zerbait topa dezaten, ezinbestekoa da.

Genero ezberdinetako pelikulak jartzen joango gara: misterioa, akzioa, erromantikoak, historikoak, kritika soziala, historikoak, umorezkoak.

Filmak igotzeko, Microlan-eko Josemiren laguntza paregabea izan dut.

Nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan (deskargatu gabe)

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

3 pentsamendu “Nerabe edo helduentzako filmak euskaraz doan (deskargatu gabe)”-ri buruz

  • il padrino baduzu? Ez dakit nola da euskaraz, Aita pontekoa, Aitabitxia?
    Vito Corleoneren istorioa (Marlon Brandon aktorea). EskerrikAsko.

  • ze ona, ikusitxe! Bueno, ondiokan eztot dana ikusi, baia asteburuan saiatuko na! Ya ikusita dekot, baia euskaraz ez.