Erdararen atzean, euskarazko filmak ezkutuan

Erdararen atzean, euskarazko filmak ezkutuan –

Erdararen atzean, euskarazko filmak ezkutuan

Aspaldiko partez, DVDak alokatzeko lokal batean izan naiz. Eta han, ustekabean, ikusi dut bazirela euskarazko filmak, baina ezkutuan. Ez zegoen euskarazko DVDetarako atalik, eta euskarazko bertsioa zeukaten DVDek azala gaztelania hutsean zuten. Atzeko aldean esaten zuten, txiki-txikian, bazutela euskarazko bertsioa.

Elkar-en online dendan begiratu, eta ikusi dut han ere ez zela agertzen DVD horiek euskaraz ikusteko aukera zutenik.

Erdararen atzean, euskarazko filmak ezkutuanUste dut Euskal Herrian behintzat pegatina bat edo antzeko zerbait izan beharko luketela: “Badu euskarazko bertsioa” edo horrelako zerbait, errazago identifikatu ahal izateko.

Nolanahi ere, hona hemen “euskarazko bertsio ezkutua” duten DVD batzuk (maileguan hartu edo erosi aurretik, egiaztatu, badaezpada ere):

  • El principito / Printze Txikia
  • Ballerina
  • Ozzy
  • Cigüeñas / Zikoinak
  • Aviones de papel / Paperezko hegazkinak
  • Zipi y Zape y el club de la canica / Zipi & Zape eta kanikaren kluba
  • La abeja Maya / Maya Erlea
  • Tarzan
  • Norman del Norte / Iparraldeko Norman
  • Etab.

Bestalde, azala euskaraz nahiz erdaraz izanik euskarazko bertsioa dutenak:

  • Pixi Post eta opari emaileak / Pixi y Post y los genios de la navidad
  • Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim
  • Harri zopa / La sopa de piedras
  • Axel heroi txikia / Axel el pequeño héroe
  • Albert
  • Marko Makako / Marco Macaco
  • Igelen erresuma / El reino de las ranas
  • Etab.
Erdararen atzean, euskarazko filmak ezkutuan