Hamar urte Basque Culinary Centerrek
Hamar urte Basque Culinary Centerrek –
…
Izenean ez, baina euskara presente dago BCCn?
Noski, gure identitatea, euskal identitatea, oso errotuta dago hemen. Komunikazioan, menuetan, afixetan… Nazioarte mailan jokatu nahi dugu, baina bertakoak gara eta bertan gaude, nahiz eta uztarketa hori ez den beti erraza izaten. Hori da gure erronka.
Komunikazioan, menuetan, afixetan, agertzen omen du euskal identitatea. Aurrez adieraziko dut: gure identitatearen parte handiena eta inportanteena, niretzat, euskara da.
Irakurle, Internet bilatzailean “Basque Culinary Center” idatzi, eta informazio guztia gaztelaniaz aterako zaizu. Klikatu eta webgunera bazoaz, gaztelaniaz agertuko zaizu aurrena. Goian ikusiko duzu beste bi hizkuntza badituzula aukeran: euskara eta ingelesa. Euskarazkoan –irakurleak, nire moduan, pentsatuko du gaztelaniatik itzulitakoa dela–, ez da garbi ikusten ikastaroak zein hizkuntzatan izango diren, euskaraz ageri baitira; alabaina, ingelesezkora bazoaz, informazio orokorra ingelesez aurkituko duzu, baina ikastaroen izenak gaztelaniaz ageri dira. Adierazgarria, ezta? Ikastaroak gaztelaniaz dira, ez euskaraz eta ez ingelesez. Zinez Basque Culinary Center zentro espainiar bat da Gipuzkoan kokatua?
Menuetan, euskal identitatea du, ordea! Hau da, Euskal Herrian, Donostia pinpirinean prestatzen direnez gero menu eraberritzaileenak, zentroa kokaturik dagoen lurrak eransten diona kontuan izanik, eta, besteak beste, gure amonen errezetak eta biltzen edo lantzen dituztenez gero, ezin bada ukatu euskal identitatea duenik zentro horrek. Menuen espiritu eta tradizio eta lanketagatik da euskalduna zentroa, ezen ez hizkuntzagatik.
Afixetan, karta, eta gainerakoetan euskara ere erabiltzen dute?, zein neurritan? Ez dakit.
Dakizuen bezala, Mondragon unibertsitatearen fundazio bat da BCC. Zaila izanagatik, jar gaitezen une batean fundazioaren nondik norako nagusiak ezarri zituzten erabakitzaileen larruan, eta demagun nazioarteko txapelketan jokatuko duen erakunde gastronomiko bat sortu behar dugula. Hizkuntzari dagokionez, badakigu hizkuntza ere axola handikoa dela, zeren plater finak egiteko eskuak eta burua erabili beharra egoteaz gain, landutako plater goxoen berri emateko eta eskoletako azalpenak emateko eta hizkuntza behar-beharrezkoa baita.
Orduan, demagun, erabakitzen dugula %50 euskarari eskainiko diogula, %25 gaztelania eta frantsesari, eta gainerakoa ingelesari. Beno, niri ulergarria egingo zitzaidakeen. Eskola erdiak euskaraz, laurdena gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste laurdena ingelesez. Horren arabera egin taldeak; kontratatu irakasleak…hizkuntza aldetik hizkuntza-banaketa itxurazkoa irudituko zitzaidakeen: errealista eta aldi berean Donostian kokaturik egonik, euskarari dagokion lekua egitea edo, baina hala gertatzen al da egun BCCn?, eta hurrengo hamarkadarako ba al dago alde horretatik aldatzeko asmorik?
Berriako kazetariak egindako galdera orokor samarra da: aukera ematen du erantzun zehatz-zintzo bat emateko, eta aukera ematen du ihes egiteko ere, eta nire inpresioa da BCCko zuzendari nagusiak ihes egiten diola.
Ba al dago BCCn euskaraz ikasten duen talderik?, zenbat taldetan ematen dira eskolak gaztelaniaz?, zenbat ingelesez? Menuetan, afixetan, euskaraz ezer sortzen da?, gaztelaniaz sortutakoa itzuli egiten da?
Nire usteak konfirmatuz gero, gure hizkuntzari dagokionez, gauzak ezkutatzearen eta errealitatea mozorrotzearen beste erakusgarri bat gehiago da BCCko zuzendariaren erantzun hori. “Euskal identitatea? Bai noski“ esan, baina ezer zehatzik argitu ez hizkuntzari dagokionez.
Ez al da Basque Culinary Center Donostian kokaturiko zentro gastronomiko bat euskara bazterturik duena, oso erabilera apalera zokoratua?
Izan ere, ‘euskal menua’ esateak izatez ez dauka inongo zentzurik, ‘euskal’ hitza euskararekin loturik baitago. Menuek nik dakidala ez dute euskaraz hitz egiten. Zuzendari jaunak ziurrenik ‘baskoa’ esan nahi du, eta bai, menuok oso baskoak izango dira, zalantzarik gabe. Biarritzeko souvenirrak bezain baskoak.
Inoiz ez dut ulertu zergatik jarri dioten izen arrotz hori. Euskaltasunetik gutxi (edo deus ere ez) duela iruditzen zait. Kanpokoari begira jarri diotela? Txiste txarra dirudi.
Ñoñostiako Spanish xculinary center…
Nire ustez, Donostiak ez du holako pitokeriarik merezi.
Pitokeria aipatzen dudalarik, halako izen ingeles arrotza erran nahi dut.
Donostiak egiazko Euskal Sukaldaritzaren Etxea edo Egoitza beharko luke.
Zurekin guztiz bat Joseba: Euskal Sukaldaritzaren Etxea, izenez eta izanez.
Basque Akonplexatuen Tematic Park bihurtu dute JELtzaleek (God and Old Law Party) Mendebaldeko Euskal Herria zena (West Basque Country).
Nire gertuko pertsona bat zentro horretan ikasten ari da. Sartzeko, aurkezpen bideo bat egin behar izan zuen. Oker ez banago, bi hizkuntza hauetan bakarrik grabatu zitekeen: espainolez edo ingelesez. Ikusi dut bideoa. Espainol badaezpadako eta euskal azentuz gogor markatutako batean mintzo da. Izan ere, euskara da bere ohiko hizkuntza. Edo zen.
Tamalez, bete-betean asmatu dudalakoan nago: euskara auzoan!, onenean, fatxada hutsa…
T…lapikokidetza…!
“Ingelesak salbatuko gaitu” Euskara lehen hizkuntza eta bigarren bat behar baitugu, aukera dezagun guk eta “gogoeta” horri segiz, ingelesa aukeratu zuten zenbaitzuk. “Gogoeta” beharrean gogorazio bat besterik ez da izan. Orain artio hegoaldean gaztelera genuen erabat hegemonikoa eta euskara azpi-azpiko hizkuntza; orain, aldiz, gaztelera hegemonikoa, lehen baino hejemoninoagos eta ingelera”behar-beharreazkoa” , nahi eta nahiezkoa. Eta euskara eta euskal kultura? Ez da deus.
Iparraldean idem idem, euskara eta euskal kultura zabortegian dago.
Nolako nahasmena, nola engainatu eta azpiratu gaituzten gure gidariek! Eta gu inoxook sinetsi egin diegu