Ibai euskaraz ari zela amets egin dut

Ibai euskaraz ari zela amets egin dut bart –

Ibai euskaraz ari zela amets egin dut bart

Amets bat izan dut bart, Ibaik euskaraz saio bat egin eta hiru egunetan 4 milioi bisita zituela youtuben, eta sareetan jendeak euskaraz jarrai zezan eskatzen ziola uholdean…

Baina ez, ez da euskaraz izan. Bere ohiko youtubeko beste beheko bideo hau zen, Jordi Cruz masterchef-aren ABaC jatetxean bazkaltzen egon denekoa, 3 izar mitxelin dituen eta Bartzelonako jatetxe garestiena omen den gustuen plazer urre-etxe honetan. 17 minutuko bideo hemen ikusi nahi baduzu. Euskaraz saioren bat egin lezakeen ametsarekin darrait, eta Rafael Yuste neurobiologoak hala gomendatuta, euskara Espainia eta Europako eskola guztietan irakatsi beharreko hizkuntza izanik, euskarak, geure gazteak irensten dituen korronte, ibai eta garai berrietan, tiktok, twitch, youtuben, hedapen masiboz, ibai jendeari euskara irakasten ikusi dut… Ametsetan jarraitzen dut… Izan ondo eta egin amets!

Ibai Llanos euskaraz, pixka bat

Ibai Llanos Tour [Bideoak]

 

Nire begietatik ...

Zer duzu buruan “Ibai euskaraz ari zela amets egin dut”-ri buruz

  • Mikel Haranburu 2021-10-07 13:12

    A, hori da sareren batean tuntunkeriak egiteagatik hilean 140.000 dolar jaso ohi duen mutila, ezta? Futbolaria balitz bederen…
    Horrek ez du betarik izanen hizkuntza ikasteko…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude