Gure segurtasuna ez, seguru

Gure segurtasuna ez, seguru –

Gure segurtasuna ez, seguru

Nafarroako Gobernuak garbi utzi du. Ez du errekurtsorik paratuko Euskararen Dekretuaren zati bat baliogabetu zuen epaiaren kontra. Bere horretan geldituko da Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren sententzia. Segurtasun juridikoagatik, diote. Hori zer den? Auskalo. Ez naiz legegizona. Ez dakit noren edo zeren segurtasuna zaindu nahi den. Euskaldunen segurtasuna ez. Hori seguru. Gobernuan edo agintean dagoenaren borondatearen araberakoa izaten segituko du euskaldunei emanen zaigun tratamenduak. Baina gure gogoaren araberakoa ere bai. Exijitzeko tresna gutxi utzi digute esku artean. Horregatik behar dugu exijitu, orain inoiz baino gehiago.

Gure segurtasuna ez, seguru

Gure segurtasuna ez, seguru

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “Gure segurtasuna ez, seguru”-ri buruz

  • Exigitu? Aurreko lau urte horietan ez zegoen deus exigitzerik. ala? Epela beti epel, eta zenbaitetan erdi bero, baina beti epel.