Frankismoa zer den ez ahazteko 10 artikulu

Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu –

Urko Apaolazak Argia aldizkarian argitaratua.

Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu

Hainbeste Francoren gorpua gora eta behera, ez dezagun ahaztu hezur horien atzean dagoena: diktadura, errepresioa eta sistema totalitario oso bat faxismoaren ideietan oinarritua. Haurrak zakurretara bota eta galtzaileak esklabo bihurtzeko kapaz izan zen erregimena. Hemen dituzue hamar artikulu frankismoaren benetako aurpegia erakusten dutenak, badaezpada, inor parean bibaka hasten bazaizue…

1) Artekaletik Burgosera: 1969: Frankismoaren amaieraren hasiera.

Atzetik aurrera hasita, maiz esan ohi da Francok bere azkeneko urteetan erakutsi zituela letaginak modu krudelenean. 1969 urtean disidentzian ari zirenen kontrako ehizaldi basati bati ekin zion.

2) Frankismoko esklaboak: Jaizkibelgo errepidearen ‘trabajadoreak’

Langile batailoiak izan ziren 1936ko Gerrako galtzaileei inposaturiko zigor larrienetako bat. Haien izerdi eta odolaz baliatu ziren erregimenetik gertu zeudenak negozioa egiteko.

3) Franco eta Primo de Riveraren eskelak publikatu ditu berriro ere Vocento taldeko ABC egunkariak

Hedabide frankistek trantsizio garaitik hona makillatu nahi izan dute euren iragana eta pentsamoldea, nahiz eta askotan mozorroa kenduta agertzen zaizkigun.

4) Erorien Harana: Frankismoa deseraikitzeko lanak

Frankismoaren sinbolo handienak zutik dirau, eta zutik diraute oraindik hura sinbolizatzen duten erregimenaren egitura nagusiak. Diktadorearen hezurrak aterata, Espainiak “demokraziarako bidea amaitzen” duela esaten dute hedabide zenbaitek, baina faxistak ez ziren marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu.

5) San Kristobal gotorlekuko emakume solidarioak: Harresien ertzean lurperatutako ahotsak

Milaka lagun preso sartu zituzten Espainiako Estatuan. San Kristobal izan zen espetxe jasangaitzenetako bat eta hango ziegetan zeudenei laguntzeko sorturiko herritar sareak gogor kolpatu zituen poliziak. Galdetu bestela Iruñeko Catachú tabernan.

6) 14 urterekin bortxatua, eraila eta zakurretara jaurtia

Maravillas Lamberto Larragako alabaren kasua da 1936ko Gerran faxistek egindako izugarrikerien artean ezagunenetakoa. “Ez fida herraren mirabe denaz” dio Berri Txarrak taldeak bere omenez egindako abestian.

7) 1939ko erantzukizun politikoen legea: Errepresioaren laugarren hanka

Hildakoak eta fusilatuak oroitzen ditugu gehien, baina askoz errepresio sotilago eta zorrotzagoa ezartzeko makineria asmatu zuen Francok.

8) 1936ko Gerra Villabonan: Atzoko aztarnak arakatzen, gaurko minaren sendagarri

Herritarrak zigortzeko milaka informez gainezka daude udal artxiboak. Haien bidez ere ikus dezakegu garbiketa sistematiko bat egin zuela erregimen frankistak, bere ideiak inposatzeko, emakumeei ere bere sharia espezifikoa ezarri zien.

9) Pedro Muguruza Otaño: Frankismoaren arkitekto kutuna

Erorien Harana zeinek eraiki zuen, ez zekiten memoria historikoarekin konprometiturik zeudenek ere: “Iragan ahaztuaren berreskuratzeak oraindik bide luzea duela urratzeko”.

10) Saturrarango kartzela: Hotel krudela emakumeentzat

Gerraosteko kapitulu beltzenetako bat jazo zen Mutriku eta Ondarroa arteko itsas bazter hartan. Bizi baldintza tamalgarrietan iraun zuten milaka emakumek, baina haietatik 116 eta 56 haur, gaixoturik hil ziren. Ez zuten hilarririk izan, askok hilarrian jartzeko izenik ere ez.

Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu

Irudia: El Jueves-etik moldatua

Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude