Gazteleraz errazago (II)

Gazteleraz errazago (II)

Aurrekoan, “Gazteleraz azkarrago” izeneko sarreran, Alexia Castelo PSEko legebiltzarkideak, batzorde bateko gainontzeko legebiltzarkideei gazteleraz egiteko eskatu ziela idatzi genuen, eta bat egin Lorea Agirrek twitter bidez egindako galderarekin: “Inork erantzun dio?”.

Orain, gertakariaren bigarren atala ezagutu dugu, eta bai, norbaitek erantzun zion:

Mikel Oterok, EH Bilduko legebiltzarkideak, kargu hartu zion Castelo andreari, eta PSEko parlamentariari ez zitzaion gustatu entzun behar izan zuen salaketa. “Ez dut eskatu gazteleraz egiteko, eta horrela nahi izanez gero egin dezakezu euskaraz, noski” dio sozialistak. Bere eskaria, azken finean, “ahal zen neurrian eta itzulpena errazteko” asmoz egina baitzen; “facilitar”, esaten du.

Eta horixe da arazoa, Eusko Legebiltzarrean esertzen diren askorentzat gaztelerak kontuak erraztu egiten dituela, euskara oztopo baino ez duten bitartean.

Gazteleraz errazago (II)

Gazteleraz errazago (II)

5 pentsamendu “Gazteleraz errazago (II)”-ri buruz

  • Itzultzaile 2017-06-08 20:53

    Ba bertan behera usten da, euskaratik frantseserako itzultzaile bat aurkitu arte. Koofizialak beraiek dira, ez direla hemengoak baizik eta espainiarrak. Eta kolono soziatak argibideak ematerako orduan jarritako aurpegia ere ez da onargarria. Badirudi batzuk ez dakitela nun bizi diren ezta jakin nahi ere, horrelako portaera dutenak joan daitezela beraien atton amonak etorri ziren lekura, integratzen ez baidakite

  • Alpargatero 2017-06-09 09:43

    Euskararen legea onartu eta 35 urtera Jaurlaritzak 100% erdaraz lan egiten du. Itzulpena da itxurakeriaren euskarri bakarra.

  • Erantzuna epelegia iruditu zaion bakarra al naiz? Gure hizkuntza gutxitu, nortasuna zapaldu eta gure ordezkari politikoek erdipurdiko kexa bat besterik ez dakite egiten.

    Serio hartzen ez bagaituzte gure ere gure izateaz ziur ez gaudelako da, oso merke ateratzen da indigena asimilatuei zer egin behar duten esatea, taxuz defenditzen ere ez dakite

    • Erantzunaren tonua bainoago interesatzen zait jarrera. Hau da, bilkuran euskaraz egin badute PSOEkoak esandakoa gorabehera, nire iritziz nahikoa da. Gero batez ere gaztelaniaz aritu badira, orduan erantzunari ustela deritzot, nahiz eta beroa eta erabatekoa izan.

  • Oteroren azalpen eske lotsatiak ez zuen eraginik izan. Eta ez da harritzekoa. Barkamena eskatzen ari zela zirudien Mikel.