Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa

AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta, Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa azaroaren 13an burutuko da Bilboko Ondare aretoan.

Jardunaldia irekia eta doakoa bada ere, parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako epea azaroaren 10ean amaituko da.

Hona hemen egitaraua:
09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro
10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidaia. Karmelo Ayesta Sagarduy
11:00 Transitoak. Lutxo Egia del Rio
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra

Informazio gehiago jardunaldirako propio sortu duten blogean.

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa