Pozik al zaude unibertsitatean lantzen diren edukiekin?

Pozik al zaude unibertsitatean lantzen diren edukiekin?

BUIA, Bilboko Unibertsitateko Ikasle Asanbladak, jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 2tik aurrera Bilboko fakultatean: “Ikasleok hizkuntza kritikoa sortzen”.

Antolatzaileek euren webgunean azaldu dutenez geroz eta nabariagoak dira egungo hezkuntza ereduak ez dituela ikasleen nahiak asebetetzen. Horregatik, hezkuntza kritikoari buruzko jardunaldiak antolatzea erabaki dute: “Hezkuntza sistema iraultzeko bidean jarraitzeko”.

Jardunaldiak Bilboko lau fakultatetan egingo dira, jarraian dagoen kartelean dituzue ikusgai lekuak eta egunak:

Pozik ahal gaude ikasleok unibertsitatean irakasten dizkiguten edukiekin? Aukera ematen zaigu nahi ditugun edukiak ikasteko? Bilboko unibertsitateetako ikasleek gai honi buruz duten iritzia jakiteko asmoz kalera atera dira eta hona hemen erantzunak:

Pozik al zaude unibertsitatean lantzen diren edukiekin?