Patxi Saez-en “Elefantea ikusi”

Patxi Saez-en “Elefantea ikusi”

Elefantea-Ikusi2Patxi Saez Beloki soziolinguistak eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak Euskaltzaindiari euskalgintzaren lidergoa berreskuratu dezala eskatu dio, Euskarak ondorengo 25-30 urteetan bete behar duen zikloaren gidaritza eta buruzagitza har dezan.

Euskaltzaindiak orain 50 urte Euskararen Batasuna egiteko aginte makila hartu zuen bezalaxe, gaur egun, ondorengo 25-30 urteei begira, Euskararen Gizarte Erabilera bideratzeko gidaritza har dezala eskatu dio soziolinguista azpeitiarrak.

Elefantea Ikusi

Patxi Saez Belokik, Euskara bidegurutze estrategikoan dagoela adierazi du eta Euskaltzaindiari eskatu dio “hizkuntza akademia klasikoen Corpus Plangintzalantzeaz eta garatzeaz gain Status Plangintza lantzeari ekin diezaola lan esparruak zabalduz eta berrituz”.

Azpeitiko soziolinguistaren arabera, euskarak ondorengo 25-30 urteei begira etorkizun-ikuspegia behar du eta estrategiak zehaztu behar ditu, helburu argi batekin:

“Euskaraz bizi nahi duten herritarrak bere herrian baztertuta dituen dinamikak eta inertziak aldatzea eta iraultzea litzateke helburu nagusia, Euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekartzeko, Euskara gizartearen bigarren hizkuntza izatetik gizartearen hizkuntza nagusi bihurtzeko, azken finean, euskarak gizartean zentralitatea eta lehentasuna lortu ahal izateko”.

Euskalgintzako punta puntako 50 adituren iritziak, hausnarketak eta ekarpenak jaso ditu Patxi Saezek erabili.eus agerkari digitalean argitaratu duen Elefantea ikusi hausnarketa-lanean. Saezek euskaltzaleen artean euskararen etorkizun-ikuspegiari buruz eta jarraitu beharreko estrategien gainean dagoen eztabaida hauspostu eta gizarteratu nahi izan du Elefantea ikusi lanarekin. Iñaki Iurrebaso soziologoaren arabera, “Etorkizuneko erronka nagusiak finkatzeko ekarpen kualifikatua” da Patxi Saezena.

Patxi Saez-en “Elefantea ikusi”
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Patxi Saez-en “Elefantea ikusi””-ri buruz

  • Ambrose Goikoetxea 2015-12-24 17:42

    Patxi, hori esan duzuna artikuluan asko gustatzen zait. Idazlea naiz eta Arrasaten bizi naiz. Ahal duzunean deitu hitz egiteko, nire mobile 628703616 –Mila esker– Ambrose

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude