Gaizka Garitanori euskaraz ez hitzegiteko esaten zaionean… (erreakzioak)

Gaizka Garitanori euskaraz ez hitzegiteko esaten zaionean

Almeriak 2 – Eibarrek 0. Futbol partidaren osteko prentsaurrekoa. ETB1eko kazetari batek galdera bat egiten dio S.D. Eibarreko entrenatzaileari. Honek erantzun egiten dio. Eta halako batean kirol kazetari espainiarrak asaldatu egiten dira: “Hable en español”. Gaizka Garitano aho zabalik, ezin sinetsita, harrituta dago Almeriako prentsa arduradunak kazetariei atentzioa deitzen dien bitartean: “6 urte daramazkigu lehen mailan, eta beti horrela egin da. Bartzelona etorri denean. Mesedez!”. Hemen uzten dizuet bideoa

Erreakzioak:

Yahoo Kirolak: “Garitano dimisioa!”

El Correo: Gaizka Garitano: “Erantzuten uzten ez zidatelako alde egin nuen”

El País: Garitanok prentsaurrea utzi du euskaraz hitzegitearren jasotako kexengatik


Cadena Ser: Gaizka Garitano: “Astero erantzuten ditut galderak euskaraz, eta ez da ezer gertatzen”


Deia: Garitanok prentsari planto egin dio euskaraz aritzeagatik kexak jaso ostean

Berria: “Gaizka Garitanori eragotzi egin diote euskaraz egitea Almeriako prentsaurrekoan”

Marca: Garitanori sentsibilitate pixkat falta izan zitzaion

Bandorik gabeko gerrak ditut maite