Esportazioak: Espainiako merkatutik urruntzen

Nazioarteko salerosketak Euskal Herriko ekonomiaren funtsezko elementua dira, eta salmenten kasuan, enpresa askoren biziraupenerako ezinbesteko zutabea. Batez ere industria eraldatzailearen alorrean tradizioa luzea da gurean, baina azken bi hamarkadetan esportazioak nabarmen bizkortu dira oro Esportazio horien helmuga, ordea, aldatzen joan da azken urteotan:¬†Espainiako Estaturanzko esportazioak oso nabarmen jaitsi dira (ia erdira 2007tik 2012ra) Hego Euskal Herrian, estatutik kanporanzkoak hazi diren bitartean. Oraindik ere Ebrotik behera dago Hego Euskal Herriko enpresen plaza nagusia, baina krisiak han gogor jo duela ikusirik, erosleak beste estatu batzuetan bilatu behar dituztela ikusi dute gure konpainiek ezinbestean. Gaindegiak esportazioen azken datuak bildu ditu “Esportazioak Euskal Herrian” txostenean, hauek jasan dituzten aldaketak idenfitikatzeko asmoz.

web1_esportazioakEH

 

Datuak

Euskal Herriko nazioarteko esportazioek (Hego EHk Espainiako Estatura eta Ipar EHk Frantziakora egindakoak ez dira sartzen hemen) 30.717,2 milioi euroko balioa izan zuten 2014an. Duela hogei urte halako hiru baino gehiago da zifra hori, 1995etik hona izan duten bultzadaren erakusle.

 

Produktuak

Bukatutako produktuak baino gehiago, bitarteko ondasunak eta makineria dira gurean nagusi. Neurtzeko unitate gisa euroak hartuta, esportazio guztien %34a ekipo ondasunetatik etorri zen, %24 erdi-manufakturetatik eta “22 automobilgintzatik (ibilgailuak zein haien osagaiak). Hiru alor horiek izan dira beti gure nazioarteko salmenten mamia, baina badira gero eta garrantzi handiagoa duten bi adar ere: produktu energetikoak (%9) eta elikagaiak (%6). Biek ala biek hazkunde nabarmena izan dute azken urteotan, eta produktu energetikoen kasuan, Hego Euskal Herriko esportazioak 2007an halako bi dira gaur egun.

Ipar Euskal Herrirako, adarren araberako datu zehatzik ez dute ematen Frantziako estatistika erakundeek. Pirinio Atlantikoetako datuak badaude, ordea, eta horien arabera, esportazioen %15 oinarrizko kimika produktuetatik etorri zen 2014an, %13 siderurgiatik, %11 laborantzatik eta %9 aeronautikatik. Erreferentzia moduan, kontuan izan behar da Bokalen egoitza duen CELSA (siderurgia), Donibane Lohizuneko Na Pali-Quicksilver (surfa) eta Bidarten ordezkaritza duen Turbomeca (aeronautika) direla Ipar Euskal Herriko enpresa esportatzaile nagusiak, Akitaniako Merkataritza Ganberak emandako 2012ko datuen arabera.

Helmugaren araberako bilakaeraHelmuga

Grafikoan argi ikusten den bezala, krisiaz geroztik Espainiako Estaturanzko esportazioak oso nabarmen jaitsi dira (ia erdira 2007tik 2012ra) Hego Euskal Herrian, estatutik kanporanzkoak hazi diren bitartean. Nazioarteari begira, ohiko plazek pisu handia dute oraindik ere: Frantzia, Alemania, AEB, Erresuma Batua eta Italiaren arteko baturatik dator bertatik esportatzen denaren balioaren erdia. Oro har, ohiko merkatu horietara bideratutako esportazioek hazten jarraitu dute 2007tik; Italiakoak salbu, %12,5 jaitsi baitira.

Bilakaera datuetan antzematen da, baina, merkatu tradizionalen hegemonia apurtzen hasia dela. Europako estatu gehientsuenetara bideratutako esportazioak polikiago hazi dira 2007tik, beste helmuga berri eta ez hain berrietara zuzendutakoak baino. Funtsean, Hegoamerikatik eta Asiatik etorri dira igoera nagusiak. Esaterako, Asiako herrialde industrializatu berrietan egindako salmentak izugarri hazi dira krisia hasi zenetik: Singapurren boskoiztu baino gehiago egin dira, eta Hego Korean bikoiztu baino gehiago. Singapurren, gainera, hazten ari den eta gurean hain tradizionala ez den produktu energetikoen alorretik etorri da igoera: sektore horri zegokion hara bideratutako esportazioen %70a. Beste hainbeste gertatu da Herbeherekin, hazkunde nabarmena izan duen Europako helmuga bakanetako bat izaki: 2014an Hego Euskal Herriak bertara esportatutakoaren erdia baino gehiago izan ziren produktu energetikoak, 2013an halako bi. Txinarako esportazioek, bestalde, hazten jarraitu dute, batez ere ekipo ondasunei esker. Sektore hori da nagusi, era berean, Hego Amerika eta Ertamerikara bideratutako esportazioetan, bai eta Ekialde Hurbilean eta BRICs delakoetan ere. Automobilgintzaren sektoreko bezero nagusiak, aldiz, Europan daude.

Artikulu osoa eta txostena: www.gaindegia.eus

 

Ekonomia, enpresak, esportazioak, euskalherria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude