Bi milatik gora hildako jada Nepaleko lurrikaran

Bi milatik gora hildako jada Nepaleko lurrikaran –

Bi milatik gora hildako jada Nepaleko lurrikaran

Bi milatik gora hildako jada Nepaleko lurrikaran, Richter eskalan 7,8 graduko indarra izan du, eta gaur bertan 6,7 graduko beste erreplika bortitz bat izan da.

Nepal, India, eta Tibet-en izan du eragina lurrikarak, batez ere Katmandu bailara inguruan eta hiriburuan bertan. Lurrikara larunbatean eguerdi aldean gertatu zen, 8:00etan Euskal Herrian, eta txikizioa izugarria izan da, irudi eta bideoak ikaragarriak…

1.400 metrotara dago Kathmandu, milioi pertsona bizi da eta bi milioi eta erdi metropolian. Hiri zahar berezi hau, dituen tenplu eta jauregi budista eta hindu kopuru handiagatik da hain berezia, gehienak XVII. mendea baino zaharragoak, eta biztanleez gainera hauek jasan dute kalte bortitzena iristen ari diren informazioen arabera.

Katmanduko Durbar plaza ederrean atera nituen argazki pare bat hemen, eta orain nola dagoen…

kathmandu02kathmandu03

kathmandu01kathmandu04

Ez da inguru hauetako lehen lurrikara eta ez da azkena izango, Indiako plaka eta Asiakoarekiko talkak sortu zuen Himalaia, eta lurrikara eremu ezaguna da. Gogoratuko duzue 2005ean, Pakistango Kaxmirren 90.000 pertsona inguru hil zela, 7,6 graduko sismo baten eraginez.

Sismoak eta errepikak etenbageak dira…

http://earthquaketrack.com/np-00-kathmandu/recent

Everesten magalean ere hildakoak 20tik gora omen dira, elur jausiek eraginda, zenbait kanpaleku elurpean eta kaos itzela omen dago hain bisitatua den paraje eder horietako mendizaleen artean…

Nork pentsa halakorik, derrepentean hankaz gora ametsak, lasaintasunak, bizitzak, bizilekuak, egunerokotasunak…

2004ko Indonesia eta Tailandia lurrikara hura eta tsunamia etorri zait gogora, urteetara han egon nintzenean entzundako istorio, bizipen, samin, izu, beldur eta pertsona galduen kontakizun unkigarri guzti horiek… Eta unkituta jarraitzen ari naiz Nepaleko gertakarien nondik norakoa…

Hitz gutxi eta sentipen asko…

Informazioa:

Al Jazeerahttp://www.aljazeera.com/news/2015/04/powerful-earthquake-hits-nepal-150425063918183.html

BBC http://www.bbc.com/news/world-asia-32470731

CNNhttp://edition.cnn.com/2015/04/26/world/gallery/everest-earthquake-avalance/

The Guardianhttp://www.theguardian.com/world/2015/apr/26/aftershocks-hinder-rescue-efforts-as-nepal-quake-death-toll-passes-2000

EITBhttp://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/3162290/nepal-lurrikara-2015–lurrikara-berri-batek-nepal-astindu-du/

Nepaleko lurrikaran
Bi milatik gora hildako jada Nepaleko lurrikaran, kathmandu, lurrikara, Nepaleko
Urko Uranga

Inguruan somatzen zaitut...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude