Folklorea

Folklorea –

Folklorea

2021-01-11  Atzo, Baserria hasi ziren ematen ETB1en. Ez dakit erran beharrik baden, baina ez nuen ikusi. Aski izan nuen irratiko iragarkia: segundo gutian “ostia!” gutienez bi aldiz erraten zuten. Egiazko euskalduna zakarra baita, biraoak bota zalea, eta egiazko euskalduna inon ez da euskaldunagoa sentitzen baserrian baino, gure arbasoek egiten zituzten lanak egiten. ETBko bertze realityak, reality normalak, reality aberatsak, munduan barna ikurrina erdaraz eramateko balio du. Gauzak argitze aldera: nik ez dut ez bata ez bertzea gustuko, eta, nire iduriko, biek euskalduntasunaren irudi penagarria ematen dute, baina bitxia egiten zait nola ETB1ekoak euskarari historikoki egokitu zaion toki sinbolikoa berresten dion: baserria. Ostia!

Baserrian ez ezik, larunbat gaueko programazioan ere dena ematen dute ETB1en. Joan den asteburu honetan, jendea kantari, gizon-emaztekiak lepotik elkar hartuta, afaldu ondoko giro alaian. Eta, aizue, euskal tradizioko abesti ederrak ari ziren kantatzen, batere desafinatu gabe. Mahai batean zaharrak, bertze batean gazteak, batean bonetak nagusi eta guzietan atorra koadrodunak jaun eta jabe. Euskalduntasuna zerion saioari poro guzietarik. Euskaldunak, bistan da, hori ikusi nahi baitu larunbat gauean, hori edo mariatxiak edozein herriko jaixetan. Filmak, dokumentalak, debateak eta abar zoritxarrez barnean daramagun erdaldunak eskatuko ditu, eskatzekotan.

Duela ez anitz, kalapita sortu du Pello Lizarraldek elkarrizketa batean nostalgiak eta folkloreak euskal kulturan duten eragina salatzean. ETB1eko programazioa ikusita, motz gelditu zen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko urtarrilaren 1ekoa]

Folklorea

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut, noizbehinka twitterren ibiltzen naiz (@ororostorm)

5 pentsamendu “Folklorea”-ri buruz

  • Euskaldunei buruzko topiko irrigarri horiek barreiatzen onenak izan dira beti espainol eta frantses nazionalismoa… eta euskal nazionalismoa.

  • Bai, ez dut ikusi baina irudika dezaket. Piercing-ak ere ez ziren faltako, ez? Rasta eta txikordak ere hor izango ziren… topikoak gutaz? Bandejan jartzen diegu. Ostia asko ahoan baina lehenengo maketoarekin gurutzatzearekin batera euskaraz hitz egiteko koajerik gabeko akonplejatua.

  • Alpargatero 2021-01-18 14:04

    Ados ETBri egiten diozun kritika orokorrarekin, baina Baserria programaren aurka horrela egitea segundu batzuk baino ez dituzula ikusi aitortu eta berehala.. Etxean ikusi ditugu lehenengo bi atalak, eta barre gustura egin eta entretenitu gara, astelehen bezperako gaua emateko modu atsegina, beste pretentsiorik gabe. Bestelako programak ere behar direla ETBn? Seguru! Baina era horretakoak ere baztertu gabe.

  • Folklore hitza kutsu superfizialeko sub-politikoa gisa ulertu ohi dugu baina egiaz, bi indar-osagaiz ari gara. Folk (Herria) lore (jakinduria).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude